Makina Elektrikoak: Sorgailuak, Transformadoreak, Motorrak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB
Makina Elektrikoak
Makina elektrikoa energia elektrikoa sortu, transformatu edo aprobetxatzeko gai den gailu oro da.
Sailkapena
Sorgailuak
Energia mekanikotik abiatuta, energia elektrikoa sortzen dute.
Motak:
- Dinamoak: korronte zuzena lortzen dute.
- Alternadoreak: korronte alternoa lortzen dute.
Sortutako i.e.e. induzitua kalkulatzeko.
Transformadoreak
Korronte elektriko alternoa (V1, I1) hartu eta beste maila bateko korronte alterno (V2, I2) bihurtzen dute.
Motorrak
Energia elektrikoa hartu eta energia mekaniko (mugimendu) bihurtzen dute.
Motak:
- Korronte zuzeneko motorrak
- Korronte alternoko motorrak
- Motor trifasikoak
- Motor monofasikoak
- Motor unibertsalak
Korronte Zuzeneko Motorrak
Definizioa
Korronte zuzeneko motor elektrikoa energia elektrikoa korronte zuzen moduan hartu eta bere atal higikorren biraketaren ondorioz energia mekaniko bihurtzen duen motorra da.
Osaera
Motor hauen osaera eremu magnetiko bat sortu beharrak eta eremu honen barnean korronte elektrikoak zeharkatutako hainbat haril eduki beharrak zehazten dute: estatorea eta errotorea.
Estatorea
Atal finkoa da, haril induzitzaileak (elektroimanaren poloak) karkasan dituena.
Haril induzitzailea:
- Haril induktorea
- Kitzikapen harilkatua
Errotorea
Atal higikorra da.
Osagaiak:
- Induzitua (haril induzitua)
- Delgak
- Ardatza
- Eskuilak (eskuila-etxeetan)
Funtzionamendua
Motorra elikatze-iturriarekin konektatzen dugunean, korronte elektrikoak haril induzitzaileetatik zirkulatzen du, elektroiman bat sortuz eta behar dugun eremu magnetikoa ezarriz. Korronte zuzen honek haril induzituetatik ere zirkulatzen du eskuiletan eta kolektorean barrena. Behin eremu magnetikoa ezarrita, haril induzituen gainean eragiten duten indar pareek haril horiek biraraziko dituzte: harilekin batera errotore osoa ere biratuko da.
Motor Asinkrono Trifasikoak
Makina industrial gehienek motor asinkrono trifasikoak erabiltzen dituzte, hau da, energia elektrikoa 3 fase edo hariko korronte alterno moduan hartu eta energia mekaniko bihurtzen duten motorrak. Motor hauen erabilera oso zabalduta dago industrian, fabrikatzeko sinpleak, sendoak, erraz mantentzeko modukoak eta prezioz nahiko merkeak direlako.
Osaera
Estatorea
Motorraren atal finko hau altzairu orriz egindako koroa batez eratutako karkasak osatzen du. Koroaren arteketan hiru haril induzitzaile sartzen dira; haril hauen muturrak barne plakarekin konektatzen dira eta, azken honen bitartez, motorra dagokien sarrerara konektatzen da.
Errotorea
Motorraren atal higikorra, errotore izenekoa, metalezko bi koroaren artean muntatutako hainbat eroalez osatzen da; errotorea ardatz batean muntatzen da.
Funtzionamendua
Korronte zuzeneko motorren antzekoa da, eroale, espira edo harilen gain dagoen indar elektromagnetikoetan oinarritzen delako, baina desberdintasun garrantzitsuak daude.
Motorrari konektatzen zaion korronte alterno trifasikoa haril induzitzaileetatik zirkulatzeko bakarrik erabiltzen da; ondorioz, makinan eremu magnetiko bat sortzen da, kasu honetan birakaria.
Errotorea osatzen duten eroaleetan korronte elektrikoak induzitzen dira eremu magnetiko birakariaren ondorioz. Korronte zuzeneko motorretan ez bezala, korronte hauek ez datoz motorra konektatuta dagoen saretik.
Nolanahi ere, haril induzitzaileek sortutako eremu magnetiko bat (birakaria) dugu eta, honen barnean, korronte elektriko induzitua daramaten eroaleak. Horrenbestez, indar elektromagnetikoek eroaleen gainean eragingo dute, errotorea biraraziz eta motorra funtzionaraziz.