Makiavelo, Utopia eta Gobernu Formak: Filosofia Politikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,75 KB
Makiavelo eta Filosofia Politikoa
Niccolò Machiavelli Errenazimenduko filosofoa zen.
- Gizabanakoak autonomiaz eraikitzen zuen bere bizitza.
- Askatasunaren aldekoa eta despotismoaren aurkakoa.
Makiaveloren Kontzeptu Nagusiak
Politika: Boterea lortu eta botereari eusteko artea.
Estatu-arrazoia: Garrantzitsuena erabiltzen diren bitartekoak eraginkorrak izatea da.
Bitartekoen balioa emaitzen arabera epaitzen da (ikuspegi tradizionalak bitartekoak legitimoak izatea eskatzen zuen).
Politika eta Moralaren Bereizketa
Politika eta moral alorrak erabat bereizten zituen.
Bertutetsutzat (moralki zuzentzat) jotzen dena batzuetan desegokia izan daiteke estatua defendatzeko.
Moralki desegokitzat jotzen dena batzuetan oso egokia izan daiteke estatua defendatzeko. Gobernariak (Printzeak) hauek aukeratu behar ditu.
Utopia eta Distopia: Gizarte Ereduak
Utopiaren Definizioa eta Jatorria
Utopia terminoa grezieratik datorren hitza da. Tomas Morok sorturiko neologismoa da.
Hizkera metaforiko eta arruntean, lortu nahi dena baina ezin dena adierazten du, hau da, «errealitaterik gabea» esan nahi du.
Distopiaren Definizioa
Distopia pertsonen askatasun, eskubide eta ongizatearen aurkakoa izateagatik nabarmentzen den gizarte eta talde bat da, non kontrola eta indarkeria nagusi diren.
Utopiaren Funtzioak
- Bideratzailea: Helburu bat adierazteko balio du eta, zentzu horretan, gizartearen hobekuntza eragin dezake, gobernariak neurriak hartzera bultzatuz.
- Gizartearen balioak azpimarratzeko: Gizarte batek dituen ametsak eta nahiak nabarmentzeko balio izaten dute.
- Errealitatea kritikatzeko: Zeharka bada ere, utopian deskribatzen den gizarte idealaren ondoan, oso agerikoak dira errealitateak dituen akatsak eta bidegabekeriak.
- Itxaropena pizteko: Daukaguna baino hobea den mundu bat irudikatzeak zerbait hobea posible dela itxaropena izateko arrazoi bat izan daiteke.
Utopiaren Ezaugarriak
- Garaiko gizarteak erreformatzea dute helburu.
- Oinarri zientifiko eta filosofiko bat dute.
- Hezkuntzari paper garrantzitsua ematen diote.
- Bakezaletasuna eta tolerantzia bultzatzen dituzte.
- Biztanleen bizitzaren alderdi guztiak, intimoenak ere, erregulatzen dituzte.
- Erlijioak (katolizismoak) garrantzi handia izaten du.
- Proposamen utopikoak printzipio arrazionalen arabera egindakoak dira.
Gobernu Formak eta Egitura Politikoak
Definizio nagusiak
- DEMOKRAZIA: Giza talde batek elkar bizitzeko onartzen duen egitura politiko bat da, herriaren burujabetza gauzatzean sortzen dena.
- ZUZENEKO DEMOKRAZIA: Herritarrek berek, bitarteko ordezkaririk gabe, erabaki politikoak hartzen dituzten erregimen politikoa da.
- ORDEZKARITZA DEMOKRAZIA: Herritarrek erabaki politikoak hartu, legeak jaulki eta gobernua kontrolatzeko ordezkari batzuk aldiro hautatzen dituen demokrazia-sistema da.
- DIKTADURA: Pertsona edota ideologia bereko talde jakin batek botere absolutua duen egitura politikoa da, estatuaren hiru botereak (legegilea, exekutiboa eta judiziala) pertsona edo talde berak kontrolatzen dituena.
- ERREPUBLIKA: Erregea Estatu Burutzat ez daukan gobernu mota bat da. Orokorrean, Herriak demokratikoki aukeratzen du Estatu Burua, Presidente edo Lehendakari izena hartzen duena.