Maitasun olerkiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,31 KB

Iritzi kritikoa


Etxahun eskola gutxikoa genuen arren, haren ziri-bertsoetan eta olerki hunkigarrietan badira eskolatuenak bezain onak, gihartsuak, burutsuak eta irudimenez jantziak.

Satirikoak edo ziri-bertsoak, bereziki, goraipatzekoak dira: Oi, laborari gaixua!

Bertso-saila


Barkoxeko erretorari
aberatsen alde zegoelako bota zizkionak;
Maria Solt eta Kastero, atso eta agure zaharren arteko maitasun-harremanak direla eta egin zituenak, etab.

Olerki autobiografikoak indar eta sentimenduz beteak dira. Normala da norberak bizi izana grina bereziz adieraztea. Laburbilduz, Etxahun, euskal olerkiaren baratzean, erromantikotasunez nagusitzen zaigun poeta da.

IPARRAGIRRE

Urretxun jaio eta mutiko zelarik, Madrilera joan zen bizitzera.13 urte baino ez zituenean, Euskal herrira itzuli zen eta karlisten aldeko borroketan sartu, euskal foruen aldeko lehian. Frantziara joan behar izan zuen. Bertan olerkiak irakurtzeko eta egiteko izan zuen denbora. 1839an lehen karlistaldia amaitutakoan, ez zuen onartu Bergarako besarkadak eskaini baina bete ez zuen promesa, eta atzerrira alde egin beharra izan zuen, beste askorekin batera.

Atzerrian, Caroline Duprez abeslari soprano frantsesaren babesa izan zuen. Haren ondoan, frantsesa ikasteaz gain, zenbait olerkari frantsesen olerkiak irakurtzeko eta musika eta kantu-ikasketak egiteko aukera ere izan zuen.

1852an Euskal Herrira bueltatu zen. Orduan kantatu zuen lehen aldiz  Gernikako arbola, Madrilgo kafetegi batean. Euskal Herrian ere egin zuen hainbat kantu-saio, gobernukoak aztoratu, epaitu, espetxeratu eta kanpora bota zuten arte: "ez etortzeko gehiago probintzi honetara; orduan hartu nuen Santander aldera"  kantatzen du berak.

Artzain eta tabernari, Argentina eta Uruguai aldean, nahikoa lan izan zuen bere zortzi seme-alabak aurrera ateratzen. Miresten zuten lagunek euskal aldundietatik diru-laguntza lortu zioten. Laguntza hori jasotzera Euskal Herrira itzuli zen 1877an, familiakorik gabe. Itzulaldi horretakoa du Hara nun diran  abesti ospetsua. Ez zuen etxekoekin berriz elkartzeko aukerarik izan, 1881ean hil baitzen alborengoak edo pulmoniak jota.


Entradas relacionadas: