Magnetismoa eta Elektromagnetismoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 29,33 KB
Magnetismoa. Material batzuk duten erakartzeko propietatea magnetismo izena du. Imana orientatzeko objetu askotan erabili da historian zehar eta imanak ez dira efektu magnetikoak izan ditzaketen tresna bakarrak, korronte elektrikoekin magnetismoa sor ahal da ere. Magnetismo iturriak. Efektu magnetikoak sor ditzakeen objektu zehatzari magnetismo iturria deitzen zaio.Imanetan bai korronte elektrikoetan, karga elektrikoen higidura propietate magnetikoen jatorria da. Imanen propietate orokorrak. Imanak daukan muturrei polo deitzen zaie eta bi polo bereizten dira, ipar polo(N) eta hego polo(S). Bi fenomeno gertatzen dira: -Mota bereko poloek elkar aldaratzen dute eta mota desberdinekoak, elkar erakartzen dute. -Iman bateko poloak ezin dira banandu.Magnetismo naturalaren azalpena. Amperek korronte molekularraren teoriaren bitartez azaldu zuen magnetismo naturala, karga elektrikoa duten partikula ugari higitzen ari dira imanaren barnean, eta korronte itxi txikiak sortzen ditu imanaren barnean.Badakigu Amperek aipatutako partikulak elektroiak direla, nukleoaren inguruan higitzen direla eta dipolo magnetiko baten efektu magnetikoak sortzen dituztela. Eremu magnetikoa iman batek edo korronte elektriko batek inguruan sortzen duen perturbazioa da. Deskribapena: -Karga pausagunean badago, ez dago indar magnetikorik. -Karga v abiadurarekin higitzen bada indar magnetikoa dago eta ezaugarri hauek ditu:-haren modulua !q!-rekiko eta v-rekiko proportzionala da, Haren norabidea eta v elkarzutak dira eta Nulua da v bektorearen norabide jakin batean eta baliorik handiena du norabide horrekiko zutean. -Intentsitate handiagokoa izan eremu magnetikoa,indarra eta intentsitate handiagokoa izango da.
Newtonen legea Bi gorputzek elkar erakartzen duten indarra da gorputzen masarekiko proportzionala eta gorputzen zentroen artean dagoen distantziaren berbidudaren aldiz proportzionala.
Ampere-ren teorema. Eremu magnetikoaren zirkulazioa esaten zaio indukzio magnetikoaren(B) eta ibilbide-elementuaren(dl) arteko biderketa eskalarraren integralari,C ibilbide batean zehar:
Edozein kurba itxitan(C) eremu magnetikoak duen zirkulazioa iragazkortasunaren(μ) eta C kurba itxi horretan zirkulatzen duen korronte elektrikoaren intentsitatearen(Ic) arteko biderketa da:
Lorentz-en legeak eragiten duen ondorio nagusiena hauxe da: indar magnetikoa karga higitzen den abiadurarekiko perpendikularra denez, (hau da, indar zentripetua denez), ez du abiaduraren modulua aldatzen, norabidea baino ez du aldatzen. Beraz, partikulen higiduran, indar honen ondorioz azelerazio normal bat agertzen da (azelerazio tangentziala nulua delarik) partikula kargatuen ibilbidea abiadura konstantez deskribatutako zirkunferentzia delarik (HZrU). Zirkunferentzia honen erradioa, Newtonen bigarren printzipioa aplikatuz lor daiteke:
Coulomb-en legea Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala.
ó
|||
Intensidad de campo:
|||
|||
Potencial: