Madozen desamortizazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,69 KB
b.- Desamortizazioak XIX. Mendean Nekazaritza-geldialdia.
XVIII. Mendean zehar Europako iparraldean nekazaritza-iraultza gertatu zen. Espainian, berriz, nekazaritza-molde zaharkituaren iraupenaz hitz egin behar dugu (laboreen txandatze-sistema tradizionala eta lugorria, ekoizpenaren maila eskasa...). Espainiako nekazaritzaren geldialdiaren arrazoien artean hauek aipa daitezke:
● Faktore natural eta geografikoak: lehorteak, lurzoru pobreak...
● Faktore sozioekonomikoak (inportanteagoak eta nekazaritzaren modernizaziorako benetako oztopoa): jabetza-egitura (latifundismoa, minifundismoa), ondasunen amortizazioa eta Mestako abeltzainen pribilegioak, atzerapen teknologikoa, barne merkatuaren ahulezia, azpiegitura sare desegokia...
Jabetza egitura. 5 ziren jabe mota ezberdinak:
● Koroa.- Garrantzi gutxikoak ziren, historian zehar errege-jabetza gehienak noblezia eta Elizari utzi baitzitzaizkien, monarkiaren arazo ekonomikoei aurre egiteko. ● Eliza.- Lur-eremu handien jabe, "Esku hilak" izenekoak, instituzioari (monasterio, komentu, katedral, ermita.. Bati) binkulatuta eta, beraz, merkatutik at. ● Noblezia.- Nobleziaren ondasunak
Erdi Aroan sortutako latifundio handiak ziren, maiorazkoaren bidez lotuta (banatu ezin zirenak). Nobleak ere eskumeneko jaurgo batzuen titularrak ziren (nekazarien gain hainbat eskubide feudal: zergak jasotzea, hamarrenak eta, hainbat monopolio...)● Udalerrikoak.- Batzuk berezko ondasunak ziren eta alokatuta egonez gero Udalari errenta ematen zioten; beste batzuk auzo ondasunak ziren eta herritar guztiek erabil zitzaketen, errentarik ordaindu gabe. ● Jabe partikularrak (binkulatu gabeko ondasunak).- Gutxi ziren % 22) eta Gaztela Leon eta Kantauri aldean kokatzen ziren./// Jabetza egitura zen, beraz, nekazaritza geldialdiaren arazoetako bat modernizaziorako oztopo nagusia. Erregimen Zaharrean lur asko "esku hiletan" egon ziren, hau da, eliz edo udalen ondasunak ziren. Ez zuten zergarik ordaintzen eta lurjabeek ezin zituzten saldu eta merkatutik kanpo zeuden. Lurrak amortizatuak ziren.//// XVIII. Mende bukaeran, ekonomia suspertu nahirik, ilustratuek (Olavide, Campomanes,...) ondasunen zirkulazio askea proposatu zuten. Lurrak salerosteko beharrezkoa zen legeak aldatzea eta desamortizazio-prozesua abiaraztea. Lur hauek hobetzeko, ondasun pribatuetara pasatu behar ziren ondoren aldaketa teknikoak egin ahal izateko. Ondasunen desamortizazioa bi urratsetan egin zen: lehenengo, Estatuak ondasun horiek konfiskatzea. Beraz, aurrerantzean ez ziren "esku hilekoak", hau da, ez zeuden merkatutik kanpo eta "ondasun nazional" bihurtu ziren. Bigarren, ondasunak saltzea, jendaurreko enkantean. Ondasunak salduz lorturikoa Estatuak bere beharrizanetarako erabili zuen. // Erregimen Zaharrak merkatutik baztertua utzi zituen ondasunak merkatu askera ateratzea izan zen lehen helburua. Lehenengo lana noble, Eliza eta udalen ondasunak desamortizatzea izan zen.