Luxazioak, Lesioen Terapia eta Lehen Sorospenak Euskaraz
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,14 KB
Luxazioak (Giltzadura-Irtenak)
Giltzaduren azalek ukitze-puntua galtzen dutenean gertatzen da. Zenbat eta egitura gehiago lesionatu, gero eta pronostiko txarragoa eta ondorengo errehabilitazioa luzeagoa izango da.
Gehienetan sorbaldan, errotulan, ukondoan eta eskuko atzamarretan izaten dira.
Klinika (Sintomak)
- Mina.
- Giltzadura desitxuratzea.
- Giltzadura hori mugitzeko ezintasuna.
Tratamendua
- Giltzadura ez mugitu.
- Ez saiatu sendatzen (ez jarri bere lekuan).
- Osasun zentro batera joan.
Lesioetako Oinarrizko Terapia
Hezurretako, muskuluetako eta giltzaduretako lesioen aurrean oso bide eraginkorra da oinarrizko terapia hau.
Hotza (Krioterapia)
Hotzaren bidez hantura jaistea lortuko da, inguruko muskuluen kontrakzioak areagotzea eta, gainera, analgesiko funtzioa egiten du.
Nola aplikatu
Ipintzeko modurik praktikoena honelaxe da: izotza txikitua edo izotzezko kuboak eskuoihal batean bilduta (inoiz ere ez ipini zuzenean azalaren gainean).
Ohiko protokoloa honetan datza: izotz-poltsa bat 15 minutuz jarri eta, ondoren, lehen orduetan zehar jartzen jarraitu.
Konpresioa (Estutzea)
Kasurik gehienetan, lesioa berehala estutzea hotzaren eta lesionatutako aldea igotzearen osagarri garrantzitsua da.
Lesioa kanpotik estutzen bada, odoljarioa eta hematomaren arriskua gutxitu egiten dira, zirritura isurkia iragaztea atzeratzen du eta isurkia errazago berrxurgatuko da.
Erabil daitekeen sistema bat hauxe da: aldez aurretik uretan bustitako eta ondoren izoztutako bendaje elastiko bat jarri, lesionatutako aldea hozteko eta estutzeko. Bendajea gorputz-adarraren alde distaletik proximalerantz ipini behar da.
Lesionatutako Aldea Igo (Elevazioa)
Lesionatutako aldea bihotzaren mailaren gainetik igotzeak odoljarioa gutxitu egiten du eta benetako itzulera bultzatzen du, horrela hantura txikiagotuz.
Atsedena
Lesio muskulu-eskeletikoetan atsedena beharrezkoa da. Nahikoa da lesionatutako aldea ez mugitzea, edota ferulen, igeltsuaren zein taping baten bidez inmobilizatzea (azken bide hori egun askotan erabiltzen da, lesionatutako egitura tinko mantentzen baitu, baina mugikortasunik galdu gabe).
Inmobilizatzeko denbora gero eta laburragoa izatea da egiten saiatzen dena, baina lesio bat azkarregi mobilizatzeak odoljarioa areagotzea eta sendatzeko denbora luzatzea baino ez dakar.
Lehen Sorospenak: Oinarrizko Jarraibideak
- Azkar aritu, baina lasaitasunez.
- Gertatutakoaz irakurketa azkarra egin.
- Shock egoeran badago, zauritua ahoz gora etzanda utzi eta hankak altxatu.
- Zauritua mugitzean kontuz ibili, mugimenduarekin okerrera joan daitezkeen lesioak eduki baititzake.
- Bizi-funtzioen azterketa azkarra egin: konorterik duen ala ez, pultsua eta arnasketa.
- Ez egin guztiz beharrezkoa ez den ezer.
- Tenperatura egokiarekin mantendu.
- Ez eman janaririk ez edaririk konorterik ez duen pertsona bati.
- Zauritua lasaitu.
- Zauritua osasun zentro batera eraman ahalik eta arinen, jarrera egokian.