Lurzorua, Harkaitzak eta Euspen Egiturak: Geoteknika Oinarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 17,37 KB
Geoteknika Oinarriak
4.1. Lurzorua eta Mineralak
Material eta mineral ezberdinak.
Mineralak
- Elementu naturala, inorganikoa eta osagai ezagunez osatua.
- Ezaugarri berezi batzuk ditu eta lotura kristalinoa du.
Ikasketarako banaketa
- Harkaitzak
- Zoruak
Geoteknika
- Lurzoruaren portaera eta ikasketa. Kanpo-indarren eragina.
- Harkaitzen Mekanika / Zoruen Mekanika.
- Aplikazioak: Zimentazioa, Lur Hustuketa, kokapena.
4.2. Harkaitz Motak eta Sailkapena
Harkaitzaren definizioa
Partikula mineralen agregatu naturala, baliabide mekanikoekin banatzeko zailak diren kohesio indarrez lotua.
Harkaitzak deskonposatu egiten dira, zoruak sortuz.
Sailkapena
Harkaitz Sedimentarioak
Zoruen sedimentuetatik sortuak (Presio eta Tenperaturaren eraginez).
- Kareharriak: Ca eta Na karbonatoak.
- Margak: Karbonato gutxiko kareharriak.
- Areniskak: Harea, silizea eta aglomeratzaileak.
- Argilitak: Buztina.
- Limonitak: Limoa.
Harkaitz Igneoak
Magmaren hoztearen ondorioz sortuak.
- Bolkanikoak: Hozte azkarra (hutsune asko sortuz).
- Intrusiboak: Hozte mantsoa (lurrazpian gertatzen da).
Harkaitz Metamorfikoak
Jatorri igneo edo sedimentariokoak, Presio eta Tenperatura handien eraginez beste harkaitz bat bihurtzen direnak.
- Kareharria + Metamorfismoa: Marmola
- Areniskak + Metamorfismoa: Kuartzita
- Argilita / Limonita + Metamorfismoa: Pizarrak
- Granitoa + Metamorfismoa: Gneisa
4.3. Zoru Motak (Jatorria eta Tamaina)
Zoruaren definizioa
Partikula mineralen agregatu naturala, banatzeko errazak diren kohesio indarrez lotuak daudenak.
1. Jatorriaren araberako sailkapena
Zoru Erresidualak
Alboko harkaitzaren deskonposizioa zoruan. Ez dago garraio edo mugimendurik (lotura galdu). Mendialde goikaldeetan aurkitzen dira.
Zoru Kolubialak
Transformazio prozesu sakonagoa (garraioa). Harkaitz baten edo zoru erresidual baten degradazio zuzena. Mendialde magaletan.
Zoru Alubialak
Garraio sakonagoa. Itsasokoak, ibaikoak.
Zoru Organikoak
Zoru alubialak + material organikoa (landareak) (>%20).
Isurketakoak (Artifizialak)
Beste zoruak bota (betetzeak). Osaeraren arabera, zimendatzeko egokiak izan daitezke edo ez. Asentamendu Handiak: Asentatzen utzi (10-20 urte).
2. Tamainaren araberako sailkapena
Zoru Granularrak (Partikulak begiz ikus daitezke)
- Harea finak: < 0,08 mm
- Legarra (Grabilla): 0,08 mm < X < 5 mm
- Graba eta blokeak: 5 mm < X < 100 mm
- Bloke handiak: 10 mm < X < 300 mm
Ale Fineko Zoruak (Partikulak ezin dira begiz ikusi)
-
Buztinak:
Substantzia mineral plastikoak (Aluminio Silikatu hidratatuak). Magalen behekaldean (zoru alubialak). Itxura: Biguna, pastatsua, kohesiboa. Eskuekin moldeatu. Grisa, okre. (0,0006 mm < X < 0,002 mm)
-
Limoak:
Buztinen azpitik. Eskuetan disgregatu. (0,002 mm < X < 0,006 mm)
-
Buztinak:
3. Partikula Granulatuen Itxuraren araberako sailkapena
- Angularrak: Garraio edo meteorizaziorik ez. Ertz biziak. Zoru erresidualetan.
- Azpiangeluarrak: Meteorizazioren bat. Zoru kolubialetan.
- Gainborobilduak: Itxura borobildua. Zoru erresidual edo alubialetan.
- Borobilduak: Meteorizazio altua. Zoru alubialetan.
4.4. Zoru Motak (CTE)
Zoruen sailkapena konpresio bakarreko erresistentziaren arabera
- Harkaitz oso gogorrak
- Harkaitz gogorrak
- Harkaitz bigunak
- Zoru trinkoak
- Zoru ertainak
- Zoru bigunak
- Zoru oso bigunak
4.5. Zoruen Prozesu Fisikoak
Asentamendua edo Finkapena
Egiturako zimenduen mugimendua, euskarri-lurren konpresioaren ondorioz gertatua.
- Egitura soltea egitura trinko bihurtu.
- Hutsuneak murriztu.
- Iragazkortasunarekin erlazionatuta.
- Kanpo kargarik ez badago: Erretrakzioa
- Kanpo kargarik badago: Trinkotzea
- Lurzoru ez-kohesiboak: Obran kargapean jartzean.
- Lurzoru kohesiboak: Urteak, mendeak behar ditu.
Asentamendu Motak
- Uniformeak: Egitura osoa batera mugitzen da.
- Diferentzialak: Oso arriskutsuak.
Apurketa
Zoruko partikula batzuen labainketa gertatzea.
Zabaltzea (Espantsioa)
Lurzorua goraka mugitzea (kargak gutxitzean, ura, izotza).
Maila Freatikoa
- Aldaketak
- Azpipresioak
4.6. Azterketa Geoteknikoa
Lurraren Azterketa: Aurrez jaso beharreko informazioa
- Publikatutako dokumentazio ofiziala.
- Azterketak inguruko zonaldeetan (<50 m).
- Zimendatu beharreko eraikinaren informazioa.
Azterketa Geoteknikoaren Helburuak
- Lurzoruaren osagaiak.
- Osagai hauen lerrokatzea.
- Geruza erresistentearen sakonera.
- Geruza erresistentearen erresistentzia.
- Lurzoruan egon daitezkeen substantziak.
- Maila freatikoen existentzia eta kokapena.
Txosten Geoteknikoak bildu behar du
- Lurzoru mota eta honen xehetasunak.
- Kontuan hartu beharreko alderdiak.
- Aholkatutako zimendu mota.
Lurzorua Ezagutzeko 2 Ikuspegi Mota
- Laginak (Katak) edo putzuak (sakonera <5m).
- Zundaketa (Sondeoa) mekaniko zein eskuzkoak.
Saiakuntza Geoteknikoak
Sarpen Probak
Metodo Geofisikoak
- Zundaketa elektriko bertikalak.
- Errefrakzio sismika.
- Grabimetria.
In-Situ Probak
- Plaka kargen saiakuntza.
- Iragazkortasun probak.
- Zimendu prototipoekin probak.
- Zoru bigunetan karga probak.
Akatsak Azterketa Geoteknikoetan
- Motz egitea: Sakonera gutxi.
- Eskasa egitea: Zonalde falta, akotaziorik ez.
- Definizio falta: Puntuen kokapena.
- Erreminta desegokiak.
- Kualifikazio gutxiko enpresa.
- Ikuskaritza teknikorik ez.
4.7. Lurzoruaren Prestaketa: Erreplanteoak
Erreplanteoaren Helburua
Eraikinaren mugak lurzoruan zehaztea, lur begetal geruza kendu ondoren. Oso garrantzitsua: zehatza eta berrikusia izatea.
Erreplanteo Akta (Parte hartzaileak)
- Obra zuzendaritza
- Eraikilea
- Administrazioko arduraduna
Aurretiko Erreplanteoa
Ertzetan estakak jartzea.
- Zuzendaritzaren onarpena jasotzeko.
- Antolatu: Sarrerak, kasetak, garabiak, biltegiak.
- Beharrezkoa da:
- Estakak margotzea.
- Sokak jartzea.
- Lurra igeltsu-marrekin markatzea.
Behin Betiko Erreplanteoa
- Oinarrizko kamilak ezartzea (Eraikuntzaren kanpo marratik urrun). [Bien artean, taula bat iltzatu; Zurezko edo metalezko 2 estaka, fatxadarekiko paralelo].
- Oinarrizko lerrokatzea osatzen duten 2 kamilen gainean, lerrokatzea definitzen duten 2 iltze jarri.
- Geratzen diren lerrokatzeak markatu.
- Zutabeen ertz finkoen zehaztea (zutabearen ardatza aurkitzeko plomada jarri).
- Kamiletan lerrokatzeak marraztu (Kamila bakoitzean ze zutabe lerrokatzen dituen adierazi).
- Erreplanteoa berrikusi.
- Lurzoru gainean indusketa marrak markatu.
- Saneamenduak kontuan hartu.
4.8. Demolizioa edo Eraispena
Datu Bilketa (Egin aurretik)
Demolizioa edo eraistea (Derriboa).
Motak
- Totala (eraikin guztia)
- Partziala (eraikinaren zati bat)
- Errehabilitazioa edo birgaitzea
Zergatiak
- Hondamena (Teknikoa, legala edo ekonomikoa)
- Beste proiektu bat
Datuak
- Eraikinaren egoera
- Tipologia (Hormigoia, Egurra...)
- Ezaugarriak (Altuera, teilatua, balkoia...)
- Inguruneak (Alboko etxeek izan ditzaketen arriskuak, etab.)
- Eraginak (Ingurunekoak eta azpiegiturak)
- Birziklatzea
- Tresneria
- Zaborrak
- Lurzorua
- Ordenantza
Eraispenak Egiterakoan Kontuan Hartu Beharreko Lanak
A) Aurretik (Egin beharreko urratsak)
- Desinfektatu, intsektuak eta arratoiak hil.
- Desmuntatu eta babestu (enpresa publiko eta pribatuei eskatu instalazioak mugitzeko).
- Eskora egitura edo Apeoa (elementuak eutsi).
- Hesitu.
- Babestu.
B) Bitartean
- Eraispenak goitik behera.
- Lana kotaren arabera.
- Lekukoak.
- Erdi-hormak (Medianerak).
Arriskuak
- Bat-bateko hondoratzea (obra hondakinen pilatzea edo egitura gaizki dagoelako).
- Suntsidura (Desplomea).
- Indargabetutako arkuak.
- Destentsatzea.
- Gasa.
- Osasuna.
- Jausierak.
Apeo/Eskora-egitura
- Behin-behinekoa.
- Behetik gora.
- Gain-esfortzuak ez dira sortu behar.
- Motak (konprimituak eta trakziozkoak):
- Apuntalamendua
- Jablones
- Cegados
- Cimbrado
- Acodalamiento
- Arcos de descarga
- Cruces
- Trakzionatuak
Eraispen Erak (Metodoak)
- Partziala.
- Totala:
- Oinarria mugitzea
- Talka
- Trakzioa
- Perkusioa
- Tenazak
- Leherkariak
- Katuak
- Hedatzea
C) Ondoren
Lur-zoruaren garbitzea
- Lur begetala kentzea: 40 cm-ko geruza kendu (eta gorde, lur aberatsa baita). Zabortegira ez bota.
- Zuhaitzak kentzea: Sasoirik onena negua da. (Zuhaitza kentzeko, bere inguruan zirkulu bat egin eta kare bizia bota inguruan).
4.9. Lurra Euteko Egiturak
4.9.1. Lurrak Euteko Egitura Malguak
Egitura hauek flexioa jasaten dute. Hiru taldetan banatzen dira:
4.9.1.1. Eskora-Oholtzea (Entibación)
Pantailak baino askoz malguagoak.
- Zangak: Lodiera ezberdineko geruzak eginez.
- Hormei malda ezarri edo zurkaiztu (apuntalar). Horrela istripuak eta indusketa gehitu daitezke.
- Beste faktore batzuk: Euri-jasak, ur-filtrazioak, kargak.
Maila Freatikoa (M.F.)
- Entibazio iragazgaitza (estankoa).
- Ura kanpora atera (putzuak egin).
Zurkaizketa
Zurkaizketa egin, lurzoruaren malda hau baino handiagoa bada:
- 1:1 Lurzoru hondagarriak
- 1:2 Lurzoru ahulak
- 1:3 Lurzoru konpaktuak
Zangaren zabalera/sakonera erlazioa
- Zabalera: aldakorra sakonera 1 m-ra.
- Zabalera: 0,65 m. Sakonera: 1,50 m-ra.
- Zabalera: 0,75 m. Sakonera 2 m-ra.
- Zabalera: 0,80 m. Sakonera 3 m-ra.
- Zabalera: 0,90 m. Sakonera 4 m-ra.
- Zabalera: 1,00 m. Sakonera +4 m-ra.
Indusketa lanen zailtasunaren araberako sailkapena
- Arrunta: Atxurraz eta palaz.
- Ertaina: Mailu puntadunaz eta palaz.
- Gogorra: Elementu mekanikoekin (mailu mekanikoaz).
- Harkaitza: Mailu mekanikoaz eta leherkariaz.
Lurren Harrotzea (Esponjamiento)
Lurra ateratzean ematen den bolumen-aldaketa. Bi lur harrotze mota:
- Iragankorra: Lur finetan (hareak, lur begetala).
- Iragangaitza: Lur konpaktuetan (harkaitza, legarrak).
A) Zangen Entibazioa
Eskuzko Entibazioak (Entablado)
- Taula horizontalak eta zeharraga bertikalak.
- Taula bertikalak eta zeharraga horizontalak.
Beharko ditugu:
- Taulak; lodiera 4-5 cm, zabalera 25 cm.
- Zeharragak: Lodiera 4-5 cm, zabalera 25 cm.
- Entibazio oholak (puntales, codales): Zangaren bi aldeak eutsi (12 cm). Topeak. Metaliko zein zura.
Ateratako lurra urrundu, bultzada ekiditeko.
Entibazio Metalikoak
Gaur egun hedatuenak. Berrerabilgarriak.
- Sakonera eta zabalera ezberdinak.
- Goikaldeko lurzoruen bultzadak eutsi.
- Eskulan gutxi eta segurua.
- Zurak baino bizitza erabilgarri handiagoa.
- Hondeamakinarekin ezarri (indusketarekin batera): Ekipo lagungarririk ez.
- Entibazioa ez da zanga beheraino iristen.
- Kentze prozesu erraza: Puntalak kendu lehendabizi.
Gida-Labainkor Sistemak
3-7 m sakonerako obrentzako edo gehiagokoentzat. Zoru ez-kohesiboentzako egokia.
B) Sotoen Entibazioa
Entibazio Mekanikoa (Tablestacas)
Altzairuzkoek zurezkoak ordeztu dituzte, iragazgaiztasunagatik. Berrerabilgarriak. Sartzeko errazak (sekzio gutxi). Behin betikoak ere izan daitezke. Sakonera handiak baimendu. Lotura sistemak: Kargen banaketa egokia eta iragazgaitasun handiagoa. Lurzoruan sartzea: Mekanikoa (makina bibrosartzaileaz).
4.9.1.2. Pantaila Hormak (Muros Pantallas)
Sotoak egiteko erabiliko dira, ingurune arriskutsuetan burutuko dira.
Ezaugarriak
- Helburu erresistentea: Flexioa jasateko armatuak.
- Bultzada handiekin: Lurzoruan sartu (60 cm) edo puntalatu.
- Forma lineala, baina T edo L forma hartu dezakete.
- Soto, aparkaleku eta abarretan erabili.
- Pisuen forjatuek pantaila puntalatu. Bitartean, puntalazio metalikoa.
Abantailak
- Maila Freatikoa? Zulaketa bere azpitik egitea ahalbidetu.
- Elementu iragazgaitzak (garestiak).
- Ganbara Hutsak (Cámaras Bufas):
- Alboko eraikinen azpiberritzea ekiditeko.
- Lurren mugimenduak gutxitu.
- Karga periferikoentzako zimentaziotzat balio.
- Zulaketan erregulartasuna handitu (istripuak gutxituz).
- Bibrazio eta zaratarik ez (tablestakak, piloteak erabiliz).
Egikera
- Lan plataformaren lautzea eta gida-hormen exekuzioa.
-
Zulatzea:
- Bi ahodun koilara (Cuchara Bivalva).
- Lokatz tixotropikoa (utsuneak egin ostean bete egingo ditugu lokatz tixotropikoaz).
Kontuan hartzekoak:
- Zulaketaren erortzea: Lokatza tixotropikoa edo bentonita (gehien erabiltzen den lokatza).
- Gainzulaketa (Gilborrak): Hormigoi kantitatea kontrolatu.
- Geruza gogorretan: Koilara trepanoarekin ordeztu.
- Lurzoru txarretan, txandakako panelak.
- Lokatz Tixotropikoen berzirkulazioa (lokatza gogortu egiten da eta lurzoruarekin nahastu eta zikinduko da).
- Juntak moldeatzeko elementuen jartzea (Zirkularrak, hegadunak, matxinbratuak, prefabrikatuak).
- Betebeharrak: Hormigonatzearen albo-mugatzea, panelen arteko lotura, ur-filtrazioen bidea handitu, albo panelaren zulaketa erraztu.
- Armadura-kaiolen sartzea.
- Hormigonatzea.
- Juntura-elementuen ateratzea (Fraguatzen hastean, 10 ordu). Pantailatze-makinaren kabrestantearekin (koilara kenduta).
- Lokatzek kutsatutako burua kentzea (Panel guztiak eginda daudela). Armadura irtenak utzi, koroatze-habearekin lotzeko.
- Panelen koroatze-habearen exekuzioa.
Euspen Osagarriak
- Tarteko biltegiratzeak.
- Egituraren forjatuekin.
- Eraikina gora eta behera batera eraikita.
- Behin-behineko ezpondak.
- Behin-behineko puntalatze metalikoak.
- Behin-behineko zein behin betiko ainguraketak (anklajeak).
4.9.1.3. Batatxe Hormak
Erabilera (Ezponda egin ezin denean)
- Zulaketa hondoa alboko eraikinen zimentazioaren azpitik.
- Ezpondadun zulaketa egiteko lekurik ez.
Limitazioak
- Alboko zimentazioen asentamenduak: batatxe txikiak.
- Zoru lehorretan.
- Astuna, mantsoa eta arriskutsua.
4.9.2. Lurra Euteko Egitura Zurrunak (Macizos)
Egitura hauek flexioa ez dute jasaten beren baitan. Bi taldetan banatzen dira:
Horma edo murruen helburua: lur natural zein betelaneko lurrak eustea, bere pisuarekin edo trikimailu baten bitartez. Helburua: Lurrari eragoztea pareta mugitzea edo iraultzea.
Oharra: Pantaila hormak indusketa lanak egin aurretik burutzen dira. Euspen hormak, berriz, indusketa lanak egin ondoren edo betetze lanak egin aurretik egingo dira.
Soto hormak ez dira euspen hormak izango, euren burua lotuta dagoelako eta ezingo dutelako irauli. Horma hauei Mamparo edo Trenkada deitzen zaie.
Garrantzitsua da eutsitako lurrak drainatzea.
4.9.2.1. Euspen Horma Motak
Euspen horma garrantzitsuenak hauek dira:
A) Grabitate Hormak
- Erresistentzia: Pisuagatik.
- Armadurarik gabe eta triangelu itxurakoak.
- Zimenduarekin edo gabe.
- Altuera txikietan interesgarriak.
- Material asko erabili, beraz kostu handia.