Lurrun-Makina eta Kapitalismoaren Sorrera: Garraioaren Iraultza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB

Lurrun-Makina Garraioetan Aplikatu Denean: Bi Garraiobideak

Lurrun-makina garraioetan aplikatzean, bi garraiobide nagusi sortu ziren:

  • Trenbidea (Lokomotora): Jatorrian, meategietako bagoiak burdinazko errailen gainean mugitzeko erabili zen lurrun-makina finko bat. George Stephenson-ek asmatu zuen "Rocket" lokomotora, zama eta bidaiariak garraiatzeko balio zuena. Lehen bidaia 1830ean egin zen Liverpool eta Manchester artean.
  • Lurrunontzia: 1807an lurrun-makina nabigazioan aplikatzen hasi zen. Hasiera batean, ibaietan erabili zen, baina kaskoa eta burdinazko helizea asmatu zirenean, itsasorako erabiltzen hasi zen.

Aldaketa hauek Merkataritzan Izandako Eragina

Garraio-iraultzari esker, merkataritzan eragin handia izan zen:

  • Puntu gehiagotara iristeko aukera sortu zen.
  • Eskualde bakoitzaren espezializazioa areagotu zen.
  • Kanpo-merkataritza handitu zen.
  • Kapitalismoa garatu zen.

Sortutako Kapitalismo Mota Biak

Kapitalismoa sistema ekonomiko bat da, komunismoaren aurkakoa, jabetza pribatuaren aldekoa, non bakoitzak bere dirua lortzen duen.

Industria-Kapitalismoa

Industriaren bidez irabazten dena da. Liberalismoan oinarritzen da (ekimen pribatua eta bakoitzaren lana). Gehiegizko ekoizpenaren ondorioz krisi ekonomikoak sortzen ditu. Ekoizpenaren jabeak (burgesak) gutxiengo bat dira (lantegiak, makinak, stock-a). Langileek soldatapean lan egiten dute.

Finantza-Kapitalismoa

Balio-burtsen (akzioak erosteko lekua, enpresa baten balioaren zatia; akzionista mayoritarioa izan daiteke) eta bankuen (kredituak eta gordailuak) areagotzea ekarri zuen.

  • Hasieran, kapitalismo indibiduala eta familiarra zen.
  • Geroago, sozietate komanditarioak eta anonimoak sortu ziren:
    • Komanditarioa: Dirua kapital gisa jartzen duena (soldata truke), bakarrik kapitala ipintzen duenarentzako dirua.
    • Anonimoa: Guztiek irabaz dezakete edo guztiok galdu.

MAPA: Industria Iraultzaren Funtsezko Elementuak

Industria Iraultza

1790etik aurrera gertatutako iraultza da, industria garatu zen eta aldaketa sakonak sortu zituen, ekonomia berri bat sortuz. Britainia Handian hasi zen. Demografian, gizartean, ekonomian, teknologian, hirietan eta bizimoduan eragina izan zuen. Nekazaritzan eta demografian aldaketa sakonak ekarri zituen.

Demografia

  • Ondorioak: Produktu eskaria, nekazaritzako aldaketak, eskulana igo, industria igo.
  • Aldaketak: Hazkunde demografikoa (garbitasunaren eta nekazaritzaren aurrerapenei esker).

Nekazaritza

  • Ondorioak: Eskulana (lan-indarra), etekinak, kapitala, fabrikak, baserri exodoa.
  • Aldaketak: Aurrerapen teknikoak (Norfolk sistema, makinak eta animaliak), Jabetza sistemak (Enclosure Acts).

Industria eta Barne Nekazaritzaren Eragina

Bideak hobetu ziren, kanpo-merkataritza hobetu zen, eta merkatuak eta kapitala industriarentzat zein nekazaritzarentzat erabili ziren.

Jarduera Industrialaren Aldaketak

Eraldaketa teknikoa (lurrun-makina), Lana antolatzeko modua (fabrikak). Arlo nagusiak: Ehungintza eta siderurgia.

Hedapena
Ondorioak
Garraioen Iraultza
Eragina Merkataritzan
Kapitalismoa

Entradas relacionadas: