Lurreko Konexioen Eskemak eta Elektromagnetismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,64 KB
Lurreko Konexioen Eskemak
Lurreko konexioen eskemek (nutroen erregimen izenaz ziren ezagunak antzina), banaketa-transformadorearen sekundarioaren neutroa eta ekipoen masak lurrera konektatzeko era definitzen dute. Lurrerako konexioen bitartez, korronteak edo deskargak lurrera pasatzen dira.
Zuz eta Zeh Kontaktua
- Zuz.kont: Pertsonak edo animaliak alde eragile batekin edo tentsioa izan ohi duen atal eroale batekin kontaktuan jartzen direnean.
- Zeh.kont: Pertsonak edo animaliak, isolamendu-akats baten ondorioz, tentsiopean jarritako alderdietan kontaktuan jartzen direnean.
Int.norm, int.izend
- Korr.norm: Korr. norm hargailu batek bere balio minimoaren eta balio nominalaren artean xurgatzen duen korrontea da, hartzailearen karga-faktorearen araberakoa.
- Korr.nominala: Korr. nominala hargailu batek %100eko kargan lan egiten duenean xurgatzen duen korrontea da. Korronte hori bat dator diseinatu den intentsitate normal handienarekin.
Gaink,Zirkuitlab
- Gainkarga: Intentsitate izendatua baino altuago den intentsitatea %5etik %50ra doana potentzia handiagoa eskatzen zaiolako edo matxuren bat gertatzen delako.
- Zirkuitulburra: Zirkuitu elektriko batean potentzial ezberdineko bi punturen artean ustekabeko kontaktua suertatzen denan gertatzen da. Normalean fase aktiboen artean edo fase eta neutroaren artean izaten da.
Fusiblea
Fusiblea gainkargen eta zirkuitulaburren aurkako babesteko gailua da. Kartutxo baten barruan harilmetaliko kalibratu bat dago, intentsitate jakin batean. Kalibrea baino handiagoa den korronte batek zeharkatzen duenean urtzen da eta zirkuitua irekitzen da.