Lurreko Erliebea, Arroka Motak eta Prozesu Geologikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,36 KB
Lurreko Erliebea eta Prozesu Geologikoak
Lurreko erliebea gure planetako lurrazala eratzen duten formazioen multzoa da. Bi prozesu geologikok sortzen eta aldatzen dute:
- Barne-prozesuak: Lurraren barrualdeko energiaren ondorio dira.
- Kanpo-prozesuak: Eguzki-energiaren eta energia grabitatorioaren ondorio dira.
Erliebea Baldintzatzen duten Faktoreak
Erliebearen bilakaeran hainbat prozesuk hartzen dute parte: sedimentazioa, garraioa, meteorizazioa eta higadura. Eragile nagusiak haizea, glaziarrak, lurpeko urak, gainazaleko urak eta izaki bizidunak dira.
- Faktore litologikoak: Arroka moten araberakoak dira; material guztiek ez diote erresistentzia bera jartzen higadurari edo meteorizazioari. Erresistentzia hori arroken kohesioaren, iragazkortasunaren eta aldagarritasun kimikoaren araberakoa da.
- Faktore klimatikoak: Klima polarretan, glaziarrak dira eragileak; klima idor eta lehorretan, haizeak dira nagusi.
- Egitura-faktoreak: Erliebe-formen kokapenarekin eta geometriarekin dute zerikusia.
- Faktore antropikoak: Giza ekintzari dagozkio. Eragin handia dute bizkortasunagatik eta hartzen duten eremuagatik (tunelak, errepideak, urtegiak...).
Arroka Motak
- Sedimentarioak: Sedimentuen pilaketatik sortuak (kareharriak, marmola).
- Metamorfikoak: Presio edo tenperatura altuak jasan dituztenak (hareharria, granitoa).
- Magmatikoak edo igneoak: Magma hoztetik sortuak.
- Plutonikoak: Magma poliki hoztu denean (kristal osatuak).
- Bolkanikoak: Magma bizkor hoztu denean (arbela, basaltoa).
Agente Geologikoak
Materialak erauzten dituzte erliebetatik eta lekuz aldatzen dituzte:
- Haizea: Lurrazal osoan du eragina (bereziki basamortuetan, landaredirik gabeko lurraldeetan eta hondartzetan).
- Glaziarrak: Materialak higatzeko eta garraiatzeko ahalmen handia dute (zona polarretan eta goi-menduetan).
- Ur basak: Eurite bortitzen ondoren lurrazalean gelditzen den ura da.
- Ibaiak: Ubide iraunkorrak dira; materialak higatu eta garraiatzen dituzte, maldaren eta emariaren arabera.
- Lurpeko urak: Zorupeko material disolbagarriak disolbatzen dituzte eta lurpeko barrunbeak sortzen dituzte.
- Itsasoa: Kostaldean du eragina (itsaslabarretan eta ibaien bokaletan) materialak garraiatuz.
Eguzki-energia eta Dinamika
Energia handia iristen da Eguzkitik Lurrera (argi-erradiazioa), baina banaketa irregularra da:
- Zona polarretan: Erradiazioak zeiharka jotzen du eta atmosferako aire-geruza lodia zeharkatzen du. Energia termiko gutxi iristen denez, oso hotzak dira.
- Zona ekuatorial eta tropikaletan: Erradiazioak perpendikular jotzen du eta aire-geruza mehea zeharkatzen du. Energia termiko asko iristen denez, bero handia egiten du.
Atmosferaren eta Hidrosferaren Dinamika
Urak eta aireak mugitzean, fluidoaren zona beroko beroa zona hotzerantz garraiatzen dute, eta konbekzio-korronteak sortzen dira.
- Zirkulazio atmosferikoa: Konbekzio-korronteek aire-masak sorrarazten dituzte eta, hauek elkar ukitzean, klima berezkoak sortzen dira. Zazpi klima-zona bereizten dira, ekuatorearen bi aldeetan simetrikoki banatuta.
Meteorizazioa
Lurrazaleko arrokek in situ jasaten duten aldaketa da, eragile atmosferikoen ondorioz. Arrokak kohesioa galtzen du eta puskatu egiten da. Motak:
- Fisikoa edo mekanikoa: Esfortzu batek harrian eragina duenean gertatzen da.
- Gelibazioa: Ura harrien zirrikituetan sartu, izoztu, bolumena handitu eta harria apurtzen du.
- Termoklastia: Tenperatura aldaketek arroka zabaldu eta uzkurtu egiten dute.
- Haloklastia: Gatz-ura arroketan sartu, ura lurrundu eta gatzen kristalek arroka apurtzen dute.
- Kimikoa: Erreakzio kimikoen ondorioz mineralak eraldatu eta harriak disgregatu egiten dira.
- Karbonatazioa: Atmosferako CO2-ak euri-urarekin azido karbonikoa sortzen du, eta honek kareharria bikarbonato kaltziko (disolbagarria) bihurtzen du. Adibidez: erliebe karstikoa.
- Oxidazioa: Oxigenoaren eraginez gertatzen den eraldaketa.
- Biologikoa: Izaki bizidunek eragiten dute (adibidez, zuhaitzen sustraiek harriak puskatzen dituztenean: bioklastia).
Garraioa, Higadura eta Sedimentazioa
- Garraioa: Meteorizazioaren edo higaduraren ondorioz sortutako materialak malda gutxiagoko aldeetara eramatea da, grabitatearen eraginez. Garraio hautakorra (haizea, ura) edo ez-hautakorra (glaziarrak) izan daiteke.
- Higadura: Kanpo-eragile geologikoek arrokei zatiak erauztea eta herrestan eramatea da.
- Sedimentazioa: Eragileek indarra galtzean materialak pilatzea da. Itsas arroak bezalako eremuak eratzen dira. Prezipitazioa disoluzio bidezko garraioaren sedimentazioa da (adibidez, estalaktitak).
Lurzoruaren Formazioa: Edafizazioa
Lurzoruaren kanpo-geruza da, biziaren euskarria. Materia organikoz, mineralez, likidoz, gasez eta izaki bizidunez osatua dago. Ingurumen-zientzietan lurra deitzen zaio.
Formazio-prozesua eta Faktoreak
- Harria desegiten hasten da.
- Materia organikoak desegite horretan laguntzen du.
- Geruzak sortzen dira.
- Garatutako lurzoruan landaredia ugaria da.
Faktoreak: Klima (beroa eta hezea hobea da), denbora (urte asko behar dira), harri mota eta malda (leku lauetan hobeto garatzen da).
Lurzoruko Horizonteak
- Zero horizontea: Orbelak eta animalia-hondarrek osatua.
- A horizontea: Euri-ura iragaztean gatzak eta materia disolbagarria beherantz eramatean sortua.
- B horizontea: A horizontetik garbitutako gatzek eta materia organikoak osatua.
- C horizontea: Hasierako harria da, ia aldatu gabe dagoena.