Lurreko Egitura eta Dinamika: Eredu Geokimiko eta Geodinamikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,21 KB

Eredu Geokimikoa

Lurraren egitura kimikoan oinarritutako eredua da, materialen konposizioaren arabera definitua:

  • Lurrazala (Aluminio Silikatoa)

    • Kontinentala
    • Ozeanikoa
  • Mantua (Burdin edo Magnesio Silikatoa)

    Tenperatura eta presioa handitzen dira sakoneran.

    • Goi-mantua
    • Behe-mantua
  • Nukleoa (Burdina eta Nikela)

    • Kanpo Nukleoa: Likidoa. Lurraren eremu magnetikoa sortzen du.
    • Barne Nukleoa: Solidoa.

Eredu Geodinamikoa

Lurraren portaera mekanikoan eta dinamikoan oinarritutako eredua da:

  • Litosfera (0-75 km)

    Solido zurruna. Plaka tektonikoak osatzen ditu.

    • Ozeanikoa
    • Kontinentala

    Mugimenduak:

    • Horizontalak (Plaken Tektonika)
    • Bertikalak (Doikuntza Isostatikoa)
  • Astenosfera (100-600 km)

    Material fluido-plastikoa. Fluido gisa jokatzen du denbora geologikoan.

  • Mesosfera (670-2900 km)

    Solidoa. Beroaren transmisio termikoa eta materiaren egoera aldaketak gertatzen dira.

    • D Geruza (2900 km): Oso dinamikoa. Kanpo nukleoko beroa metatzen du. Luma magmatikoak sortzen dira hemen, Gune Beroak (adibidez, Hawaii) eraginez.
  • Endosfera (3000-6300 km)

    Nukleoa hartzen du barne. Beroa konbekzio korronteen bidez transmititzen da, eremu magnetikoa sortuz.

    • Kanpo Nukleoa (Likidoa)
    • Barne Nukleoa (Solidoa)

Litosferako Higidura Bertikala

Subsidentzia
Mendia osatzen duten materialen pisuak haren azpiko lurrazala hondoratzea eragiten du.
Altxatzea (edo Jauzi Isostatikoa)
Higadurak mendiaren pisua arintzen du, eta Lurraren barne-dinamikak lurrazala berriro altxatzea eragiten du.

Galderak eta Kontzeptu Geologikoak

4. Gandor Termikoak, Gune Beroak eta Eremu Magnetikoa

Galdera: Azaldu zer lotura dagoen honako hauen artean: gandor termikoak, gune beroak, konbekzio-korronteak, D geruza eta Lurraren eremu magnetikoa.

Erantzuna:

  • D Geruza: Mantua eta Kanpo Nukleoaren arteko mugan dago. Bertan, beroa metatzen da eta gandor termikoak (magma) askatzen ditu, gune beroak (adibidez, Hawaii) sortuz.
  • Endosfera (Nukleoa): Kanpo Nukleoan sortzen diren konbekzio korronteek (material likidoaren mugimenduak) Lurraren eremu magnetikoa sortzen dute.

Isostasia

7. Sedimentuen Patua

Galdera: Zer gertatzen da mendiaren higadurak sortutako sedimentuekin?

Erantzuna: Sedimentuak mendien alboetara garraiatzen dira eta, milioika urteren buruan, leku berrietan metatzen dira, arro sedimentarioak sortuz.

8. Glaziarren Eragina (Jauzi Isostatikoa)

Galdera: Begiratu A eta B irudiak eta azaldu zer fenomeno gertatzen den.

Erantzuna: Fenomeno hau jauzi isostatiko glaziala da:

  1. A Irudia: Glaziar batek presio handia egiten du lur-eremu jakin batean. Horrela, lurra konprimitu egiten da (subsidentzia) eta alboetan dauden eremuak, aldiz, altxatu egiten dira.
  2. B Irudia: Glaziarra desagertzen denean, alboetako presioaren ondorioz, lurra gorantz desplazatzen da berriro, oreka isostatikoa berreskuratu nahian (altxatzea).

8. Uhin Sismikoak eta Etenuneak

Zeregina: Kopiatu koadernoan P eta S uhinek geosferan dituzten aldaketei buruzko grafikoa, eta idatzi gainean honako hauek:

  1. Mohorovicic, Gutenberg eta Wiechert-Lehmann etenuneak.
  2. Lurrazala, Mantua, Barne Nukleoa eta Kanpo Nukleoa.

11. Isostasia Esperimentua (Baltsak eta Hondarra)

Galdera: Demagun irudian agertzen den muntaia daukazula. Uretan flotatzen ari diren artelazkizko bi baltsa daude; batek hondarrezko tontor bat du gainean, eta besteak ez. Koilaratxo batekin, lehenengo baltsatik hondarra hartu eta bigarrenean uzten joan behar duzu.

  1. Zer egiten du lehenengo baltsak gainetik pisua kentzen diozun heinean?
  2. Eta bigarrenak, pisua handitzen diozun heinean?
  3. Zer prozesu geologiko ari zara irudikatzen?
  4. Higadurarekin eta sedimentazioarekin lotutako Lurraren gainazaleko zer eremu adierazten du baltsa bakoitzak?

Erantzunak:

  1. Altxatze prozesua gertatzen da (pisua arintzean).
  2. Subsidentzia prozesua gertatzen da (pisua handitzean).
  3. Isostasia prozesua irudikatzen da, altxatzea eta hondoratzea barne hartuta.
  4. Baltsa bakoitzak adierazten duena:

    • 1. Baltsa: Mendiko higadura (kanpo eragileen ondorioz pisua galtzen duen eremua).
    • 2. Baltsa: Arro sedimentarioa (sedimentazioaren ondorioz pisua irabazten duen eremua).

Entradas relacionadas: