Lurraren Zientziak: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,27 KB

Hidrosfera

Uraren balantzea toki eta denbora tarte jakin batean ur-sarreren eta ur-irteeren arteko aldea da.

Erabilera kontsuntiboak ura kontsumitzen duten edo kalitate-galera eragiten duten erabilerak dira. Nagusienak: etxekoa, industriala...

Erabilera ez-kontsuntiboak ura kontsumitzen ez duten edo berrerabiltzeko aukera ematen duten erabilerak dira. Aipagarrienak: ingurumenekoa, energetikoa...

Oxigenoaren Eskaera Biokimikoa (OEB) uretan dagoen materia organikoa oxidatzeko mikroorganismoek kontsumituko luketen oxigeno disolbatuaren kopurua neurtzen du. Zenbat eta materia organiko gehiago uretan, orduan eta oxigeno gehiago kontsumituko dute mikroorganismoek materia oxidatzeko.

Oxigenoaren Eskaera Kimikoa (OEK) materia organikoa ingurune azidoan eta eragile kimikoen bidez oxidatzeko zenbat oxigeno disolbatu kontsumitzen den neurtzen du.

Gogortasunak uretan dauden kaltzio eta magnesio ioien gatz-kontzentrazioa zehazten du.

Uraren kutsadura uraren kalitatean zuzenean edo zeharka aldaketa kaltegarriak eraginez, uraren erabilera arrunta edo bere funtzio ekologikoak aldatzen edo murrizten dituzten energia edo materialen agertzea da.

Kutsadura lausoa kutsatzaileen isurketa mota bat da, non jatorria ez dagoen zehaztuta.

Kutsadura zehatza isuriaren jatorria ondo zehaztuta dagoenean gertatzen dena da.

Eutrofizazioa uretan landare-nutriente edo mantenugai gehiegi egotearen ondorioz gertatzen diren aldaketa fisiko, kimiko eta biologikoen multzoa da.

Marea beltzak istripuz edo nahita isuritako petrolioa itsasoan zabaltzen denean, bereziki kostaldera iristen denean sortzen den kutsadura da.

Kanpo Geodinamika

Luiziak hegal zati bateko material xeheak erortzea da.

Harri-jauziak malda handiko hegaletan harriak erortzea da.

Elur-jauziak elur edo izotz-masa bat zorutik askatu eta hegal batean zehar bat-batean jaisten denean gertatzen dena da.

Uholdeak ura aldika-aldika ohiko ubide inguruak hartzen dituenean gertatzen dira, hau da, ura ohiko ubideetatik gainezka egiten duenean.

Lur hedakorrak ura behin eta berriro xurgatu eta askatzean bolumena aldatzen duten lurrak dira.

Hondorapenak akuiferoak hustea edo lurpeko gatzak disolbatzearen ondorioz lurraren beherakada geldoa da.

Kolapsoa kareharri edo igeltsuaren disoluzioak eragindako kobazuloetako sabaia erortzea da.

Itsaslabarra itsasertzeko horma bertikala edo ia bertikala da, higaduraren ondorioz sortua. Harri-jausiak edo ekaitzen indarren ondorioz hondartzaren aldaketa edo desagerpena eragin dezake.

Lurrikara lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitza da.

Geosfera

Harriak naturan agertzen diren mineral-agregatu egonkorrak dira.

Minerala osaera kimiko eta egitura espazial zehatzak dituzten elementu edo konposatu natural eta inorganikoak dira.

Diagenesia edo Litifikazioa sedimentuek harri sedimentario bihurtzeko jasan beharreko aldaketa-prozesuari esaten zaio.

Faila indarren presioaren eraginez harria apurtzen denean eta horren ondorioz sortutako blokeak hausturaren azalean lerratu eta lekualdatzen direnean sortzen den arrakala da.

Diaklasa blokeak desplazatu gabe mugitzen ez direnean sortzen den arrakala da.

Tolesa konpresio-indarren eraginez sortutako deformazio plastikoa da.

Antiklinala toles bat da, non nukleoan materialik zaharrenak dauden (materialen kokapenaren eta adinaren arabera).

Sinklinala materialen kokapenaren arabera, nukleoan materialik berrienak dauden tolesa da.

Harri konpetenteak baldintza zehatzetan, deformatu beharrean apurtzeko joera duten harri zurrunak dira. Adibidez: kareharriak, granitoak.

Harri inkonpetenteak baldintza zehatzetan, apurtu beharrean deformatzeko joera duten harri plastikoak dira. Adibidez: arbelak.

Entradas relacionadas: