Lurraren sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,56 KB

LURRAREN SORRERA ETA HISTORIA

Prozesu geologikoak oso astiro gertatzen dira eta denbora-unitate luzeen bidez neurtzen dira:

Milioi urteka

Baditugu planetari buruzko datuak ematen dizkiguten aztarnak: arrokak eta fosilak.

Anitzak izan dira honetan aritu diren zientzilariak:

Buffon-ek, XVIII. Mendean, Lurraren adina zientifikoki aztertu zuen lehen aldiz, Lurra hozten ari den fusio-masa bat dela suposatuz eta hozte-abiadura egokia zehaztuz, 75000 urte kalkulatuz.

John Philips-ek, XIX. Mendean, geruza bakoitzaren lodiera neurtzea denbora geologikoa neurtzeko biderik aproposena zela adierazi zuen, Lurraren adina 90 eta 99 milioi urte bitartekoa zela adieraziz.

Lord Kelvin-ek,XIX.Mendean Lurraren adina gure planetaren barne-tenperatura aztertuz zehatz zitekeela proposatuz zuen. Lurra fusio´masa bat zen eta arroka urtuak hoztean, bolumena uzkurtu, dentsitatea handitu eta lurrazalean zeuden arrokak itsas hondora joan ziren, konbekzio-korronte batzuk sortuz eta planeta guztia solidotuz. Hasieran, Lurraren adina 98 milioi urtetan adierazi zuen, gerora 24 milioi urtetan lagata.

Arthur Holmes geologoa metodo erradiaktiboen bidez Lurraren adina zehazten saiatu zen, Uranio eta Torio erabilita,4500 milioi urtetan zehaztuz.

Gaur egungo geologoek4600 – 4700 milioi urte dituela diote. Eguzki Sistemaren adina 4700 milioi, Lurrazalean aurkitu diren arrokarik zaharrenek 3800 milioi urte Ilargiaren eta meteoritoen adina baino 900 milioi urte gutxiago.

Lurra zehatz – mehatz nola eratu zen zehaztea zaila bada ere, milioika urte iraun zuen eta labe erraldoi baten antzekoa zen, lur-barneko energiak eragin handia zuelarik: sumendien erupzioak eragin zituen, laba ugari isuri lurrazalera. Beroaren zati bat kanporatu zen eta lurra hozten zen bitartean, gas asko (ur-lurruna eta karbono dioxidoa) isuri zen osatzen ari zen atmosferara.

Behar adina hoztean, ur-lurruna likido bihurtu zen, uraren zikloa hasiz: ura-lurruna-ura. Itsasoak, ozeanoak, ibaiak, aintzirak… sortu ziren eta uraren zikloa osatzen duten kate-maila guztiak etenik gabe mugitzen hasi ziren.

Uraren zikloa abian jartzean, erliebeak higatzen hasi ziren, eta ziklo geologikoa ere martxan jarri zen: higadura, arroken metamofizazioa, plaken tektonika… arroka zaharrak desegiten eta beste batzuk eratzen. Lurraren hasierako garaiko arroka horiek guztiak edo ia gehienak ziklo geologikoaren bidez desagertu, desegin eta berritu egin direla uste da. Beraz, zaila da gure planetaren hasierako garai haiei buruzko informazioa lortzea.

FOSILAK: LURREAN GERTATUTAKO ALDAKETEN LEKUKOAK

Bizidun baten gorpua fosil bihurtzeko baldintza batzuk bete behar dira:

  • Hildakoaren hondakinek material babesle baten barruan geratu: erretxinan, lohian, hondarrean borobilduta, oxigenoaren edo mikroorganismoen jarduerarekin ez usteltzeko;

  • Bizidunen atal bigunek ez dute irauten: mineralizatu egiten dira: zati organiko hauek beste zenbait mineralek (kaltzita, silizea...) ordezkatzen dituzte.

  • Atal gogorrak bakarrik bihurtzen dira fosil: hezurrak, oskolak, maskorrak... Atal hauek ez badira mantentzen, bizidunaren hutsunea edo moldea bakarrik geratzen da.

FOSILAK: LURREAN GERTATUTAKO ALDAKETEN LEKUKOAK

Fosilek era askotako informazioa ematen dute: aintzinako bizidunak nolakoak ziren, espezieen eboluzioa ulertzen lagundu, bizi izan ziren garaiaren eta ingurunearen lekuko zuzenak dira.

Geruzen adinaren eta haietan agertzen diren fosilen artean erlazio zuzena dago (segida faunistikoaren printzipioa).

Lotura duten serie ebolutibo bateko bizidunak hainbat geruza txandakatutan fosilizatu daitezke, beraz, fosil haiek adierazten dute zein izan den eboluzioaren bidea, forma zaharrenetik hasi eta berrietaraino.

Fosil gidak garrantzi bereziko fosilak dira, haiek agertzen diren geruzak zehatz datatu baitaitezke. Izan ere, fosil gidak denboraldi mugatu, jakin eta erlatiboki nahiko labur batean bizi izandako izakien fosilak dira, Lurraren historian oso denbora zehatza markatzeko gai direnak. Gainera, bizidun horiek hedadura geografiko handia izan zuten, azkar eboluzionatu zuten eta erraz fosilizatzen ziren. Beraz, ugariak dira eta bereiziki interesgarriak geruzen data zehatza zehazteko.

Zienzilariek aztarnategi paleontologikoak (fosilen bidez iraganeko izakien eta biosferaren eboluzioa aztertzen dituen zientzia da paleontologia) aztertzen dituztenean, seinale tafonomikoak aztertzen dituzte, hots, aurkitutako aztarnen fosilizazio prozesuko materialen elementu, anomalia eta abarrei buruzko informazioa interpretatzen dute. Hala, interpretazio horietan oinarrituta, azalpen zientifikorik errazena lortzen saiatzen dira.

Entradas relacionadas: