Lurraren Prozesu Geologikoak: Meteorizazioa, Lurzorua eta Agenteak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,37 KB
Eguzki-Energia eta Argi Erradiazioa
Etengabe, energia kantitate handi bat iristen da Eguzkitik Lurrera eta argi erradiazioa deitzen da. Lurzorura iristen denean, lurzoruak zati bat xurgatzen du; beste zatia espaziora ateratzen da. Lurraren errotazio-ardatzaren inklinazioa nolakoa, halakoa da leku jakin bateko lurzoruak jasotzen duen argi kantitatea. Alde horretatik, udan dago argi gehien, eta neguan gutxien.
Meteorizazioa: Harrien Eraldaketa
Meteorizazioa: Agente geologikoek esku hartu aurretik gertatzen den prozesu bat da; prozesu fisiko, kimiko edo biologikoen ondorioz, harriak eraldatu egiten dira, eta horren ondorioz hautsi eta disgregatu egiten dira.
Meteorizazio Fisikoa
Esfortzu batek harri batean eragina duenean gertatzen da prozesu hau. Adibidez, ura arrailetan izozten denean.
Meteorizazio Kimikoa
Erreakzio kimikoen ondorioz gertatzen da. Mineralak eraldatzen dituzte horiek, eta horregatik, harriak disgregatu egiten dira.
Meteorizazio Biologikoa
Izaki bizidunek eragiten dute meteorizazio mota hau. Adibidez, zuhaitzen sustraiek.
Klastoak eta Erregolitoa
Klastoak: Meteorizazioaren ondorioz sortzen dira, tamaina askotako harri zatiak dira. Material horiek guztiak ordenarik gabe pilatzen dira eta detritu edo erregolito bat osatzen dute.
Lurzoruaren Formazio Prozesua
- Agente geologikoek meteorizazio fisiko eta kimikoa eragiten dute, eta harriak eraldatzen dituzte.
- Lurzoru jaioberriak harria estaltzen du; bi geruza edo horizonte bereizten hasten dira.
- Izaki bizidunak garatzen dira, hala nola likenak eta landare belarkarak. Lurra atxikitzen dute eta materia organikoa ematen dute.
- Azkenik, gero eta landare eta animalia gehiagok ekosistema okupatu ahala, horizonteak nabarmen garatzen dira.
Lurzoruaren Formazioan Eragina duten Faktoreak
- Klima: Klima bero eta hezea ona da edafizaziorako.
- Denbora: Urte asko behar dira lurzorua heltzeko.
- Harri mota: Meteorizazioaren ondorioz lur bihurtzen diren harriak onak dira edafizaziorako.
- Malda: Lurzorua hobeto garatzen da leku lauetan malda handiko lekuetan baino.
Lurzoruaren Horizonteak
- Zero horizontea: Orbelak eta gainean pilatzen diren landare- eta animalia-hondarrek osatzen dute.
- A horizontea edo garbiketa-horizontea: Euri ura iragazten denean sortzen da, urak gatzak eta materia disolbagarria beherantz eramateagatik.
- B horizontea edo pilaketa-horizontea: Euri urak A horizontetik garbitutako gatzek eta materia organiko disolbagarriak osatzen dute.
- C horizontea: Hasieran zegoen harria da, eta hasieran bezalaxe dago.
Agente Geologikoak eta Lurrazalaren Modelaketa
Sei agente geologiko daude, eta bakoitzak modu jakin batean modelatzen du lurrazala. Eguzki-energiari esker funtzionatzen dute agente guztiek, hark eragiten baititu aire-masen mugimenduak eta uraren zikloa.
Haizea: Agente Geologiko Eraginkorra
Lurrazal osoan du eragina, eta oso agente eraginkorra da material fin solteak dauden; landare gutxi edo batere ez dagoen eta haizeak berak etengabe jotzen duen lekuetan.
Haizearen Eragina eta Dunen Formazioa
Zenbat eta idorragoa izan klima, orduan eta handiagoa da haizeak erliebea higatzeko ahalmena; izan ere, landaretzarik ez badago, errazago izan dezake eragina. Gainera, material finak garraiatzeko ahalmen handia du; adibidez, duna izeneko metakinak eratzen ditu eta noranzko berean desplazatzen dira.
Glaziarrak: Higadura eta Garraio Ahalmena
Materialak higatzeko eta garraiatzeko ahalmen handia dute. Zona polarretan eta goi-mendian bakarrik dute eragina.
Glaziarren Formazioa eta Motak
Klima polarreko zonetan eta mendirik altuenetan elurra ez da urtzen udan, eta pilatu egiten da pixkana-pixkana. Konprimatu egiten dira, izotz bihurtzen da. Dozenaka zein milaka metro lodi izan daiteke izotz geruza, eta poliki-poliki mugitzen dira grabitate-indarrari jarraikiz. Bi mota daude:
- Kasko glaziarrak: Groenlandian eta Antartikan sortzen dira, eta erliebea erabat estaltzen du.
- Glaziar alpinoak: Antartika baino beroagoak diren eskualdeetako goi-mendietan daude. Han, izotza bideratu egiten da, eta mihi gisa, elurra pilatzen den lekutik behera jaisten da. Elurra pilatzen den lekuari glaziar-zirku esaten diogu.
Ibaiak: Ubide Iraunkorrak eta Higadura
Ubide iraunkorrak dira. Materialak higatzeko eta garraiatzeko haien ahalmena emariaren eta maldaren araberakoa da; era berean, emaria klimarekin dago lotua, eta malda, mendien hurbiltasunarekin.
Ibaien Higadura eta Haranen Formazioa
Ibaiak ubide iraunkorrak dira, elkartu eta azkenean laster nagusi batean bat egiten dutenak; oro har, itsasora isurtzen du ura laster nagusiak. Klima epel hezeko zonetan, agente geologiko nagusiak dira ibaiak. Izan ere, malda dagoen lekuetan, ibilgua higatzen dute, sakondu egiten dute, eta V itxurako haran estu eta sakon bat sortzen dute.
Lurpeko Urak: Barrunbeen Sorkuntza
Lurpeko urak zorupeko material disolbagarriak disolbatzen ditu, eta lurpeko barrunbeak sortzen ditu.
Itsasoak: Kostaldeko Higadura eta Garraioa
Kostaldean du eragina (batez ere itsaslabarretan nabari da), eta ibaiek bokaleetara eramandako materialak garraiatzen dituzte.
Izaki Bizidunen Ekintza Geologikoa
- Landareen sustraiek harrietako arrailak zabaltzen dituzte, eta meteorizazio mekanikoa eragiten dute.
- Liken eta goroldioek sortzen dituzten substantziek harrien konposizio kimikoa aldatu eta haien suntsiketa bizkortzen dute.
- Satorrek lurzoruko materialak nahasten dituzte, eta lurzoruaren porositate eta iragazkortasuna handitzen dute.
- Koralek eta itsasoko beste organismo batzuek uharriak osatzen dituzte.
- Itsas hegaztien zirinak fosforotan aberatsak dira.
- Itsas animalia jakin batzuen maskor eta oskolak pilatzen direnean sortzen den sedimentuak kareharrizko harriak osatzen ditu.
Gizakiaren Ekintza Geologikoa
- Erliebearen aldaketa.
- Ibaien ibilguetan egiten diren jarduerak.
- Uhar-sistemen kudeaketa.
- Itsasertzaren trazaduraren aldaketa.
- Dunen finkapena.