Lurraren mugak, negutegi-efektua eta jasangarritasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,34 KB

1. GAIA: Lurraren mugak

1. Azaldu zer dira Lurraren mugak. Zenbat daude? Guztiak gaindituta daude? Zeintzuk?

Lurraren mugak planetaren egonkortasunerako funtsezkoak diren bederatzi prozesu ekologikoren azterketan oinarritzen dira, gizakiaren jarduek 1950eko hamarkadatik gaur egunera arte prozesu horietan izan duten eragina neurtuz. Bederatzi muga hauek identifikatu dira:

  • Agente berriak (agency/agentzia berrien sarrera)
  • Biodibertsitatearen galera
  • Nitrogenoaren eta fosforoaren zikloen alterazioa
  • Klima-aldaketa
  • Lurraren eta paisaiaren erabileraren aldaketak
  • Ura erabiltzean sortutako aldaketak
  • Ozono-geruza
  • Ozeanoaren azidifikazioa
  • Atmosferako partikulen kontzentrazioa

Gaur egun, identifikatu diren bederatzi muga horietatik sei gainditu ditugu dagoeneko, planetaren segurtasun-eremutik kanpo geratuz.

Gaindituta dauden muga zehatzak honako hauek dira: agente berrien sarrera, biodibertsitatearen galera, nitrogenoaren eta fosforoaren zikloen alterazioa, klima-aldaketa, lurrazalen eta paisaiaren erabileran egindako aldaketak eta uraren erabileran izandako desbideratzeak.

2. Zer da negutegi-efektua? Zertan datza negutegi-efektua?

Negutegi-efektua atmosferako gas jakin batzuek eguzkiak proiektatutako beroaren zati bat atxikitzen dutenean gertatzen den prozesu natural bat da. Efektu honen helburu nagusia da Lurraren batez besteko tenperatura bizitzarako egokia den mailan mantentzea (inguru 14 °C); izan ere, efektu hori gabe planetaren tenperatura ez litzateke bizigarria izango (inguru -22 °C).

Eguzki-erradiazioa planetara iristen da hiru faseren bidez:

  • Xurgapena: Eguzki-erradiazioa planetara iristen denean, heren bat espaziora islatzen da berriro, baina beste bi herenak lurrazalak xurgatzen dituzte, planeta berotuz.
  • Birigoratzea: Lurrak erradiazio hori birigortzen du; zati bat espaziora itzultzen da eta beste zati bat atmosferako gasek xurgatzen dute.
  • Ondorio termikoa: Gasek erradiazioa atxikitzen dutenez, planetaren batez besteko tenperatura egonkor mantentzen da.

Berotegi-efekturik gabe, Lurraren azaleko batez besteko tenperatura inguru -22 °C izango litzateke.

3. GAIA: Biodibertsitatea

3. Azaldu biodibertsitatearen galera eta haren ondorioak gizakiaren biziraupenerako eta elikagai-segurtasunerako. Zehaztu lau mekanismo nagusi eta adibide batzuk.

Biodibertsitatearen galera espezieen edo sistema baten osotasunaren ahultzea da, eta horrek ekosistema osoa arriskuan jartzen du. Gizakiarentzat ezinbestekoa da, natura sistemek ematen dizkiguten zerbitzu ekosistemikoak bermatzen dituztelako: oxigenoa, ura, elikagaiak, antibiotikoak, polinizazioa eta abar. Ekosistemen ondasun eta zerbitzu horiek gabe gizakia ezingo litzateke bizi.

Elikagai-segurtasunari eta biziraupenerako lotutako lau mekanismo nagusi eta adibideak hauek dira:

  1. Gehiegizko ustiapena: Baliabideak naturak berritzeko duen gaitasuna baino azkarrago erauztea. Adibidea: itsas baliabideen gehiegizko arrantza, arrain populazioak berreskuratu ezinik utziz.
  2. Habitataren suntsiketa, moldapena eta zatiketa: Eraikuntzak edo nekazaritza intentsiboak espezieen bizilekuak hondatu edo isolatzen dituzte. Adibidea: deforestazioa nekazaritzarako lurra lortzeko, espezieen eremuak zatituz.
  3. Kanpotar espezieen sarrera: Espezie bat bere jatorrizko ekosistematik kanpo sartzeak oreka apurtzen du, sarritan inbaditzaile bihurtuz. Adibidea: kanpoko landare edo animalia espezieek bertakoak desplazatzea.
  4. Bigarren mailako iraungipenak eta iraungipen-kateak: Espezie baten galerak beste espezie batzuen erorketa dakar, kate-erreakzio bat sortuz. Adibidea: landare espezifiko baten polinizatzailea desagertzen bada, landarea ere arriskuan jarriko da.

4. GAIA: Klima aldaketa

4. Zeintzu dira klima-aldaketaren ondorioak?

Klima-aldaketak eragin sakon eta elkarri lotutakoak ditu mundu osoan. Ondorio nagusiak hauek dira:

  • Tenperaturaren igoera orokorra eta polarretako izotza urtzea, itsas-mailaren igoera eraginez.
  • Lehorteen eta uholdeen maiztasunaren handitzea, uraren kudeaketarako erronka handiak sortuz: ur emariak txikitzea eta edateko uraren eskaeraren handitzea.
  • Biodibertsitatearen galera azkartzea, ekosistemek aldaketa azkarretara moldatzeko zailtasunak dituztelako.
  • Lurzoruen emankortasunaren galtzea eta nekazaritzako errendimenduaren beherakada.
  • Elikagai-eskasia areagotzea ingurumen-faktoreen eta ekoizpenaren ustekabeko galeren ondorioz.
  • Osasun publikoaren arazoak handitzea: temperatura-aldaketek bektore bidezko gaixotasunen hedapena errazten dute.

5. GAIA: Garapen Jasangarria

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta bi helburu azalpena

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) 2030 Agendaren parte dira; 2015ean Nazio Batuen Erakundeak onartu zituen. Helburu hauek mundu mailako erronkei erantzuteko tresna gisa sortu ziren, ikuspegi integratzaile baten bidez ekonomia, gizartea eta ingurumena uztartuz. Guztira 17 helburu eta 169 helburu zehatz biltzen dituzte, eraldaketa sakona eta jasangarritasun globala lortzeko asmoz.

Bi helburu azalduak:

  1. Kalitatezko Hezkuntza (4. GJH): Hezkuntza garapen jasangarrirako ezinbesteko tresna da. Helburu honek ingurumenarekiko errespetuzko jokabideak eta praktika orekatuak sustatzea helburu du. Herritarren parte hartzea eta informaziorako sarbidea bermatzea funtsezkoa da.
  2. Lan Duina eta Hazkunde Ekonomikoa (8. GJH): Helburu honek lan-eskubideen babesa eta lan-ingurune seguruak sustatzea bilatzen du. Pertsona guztientzat enplegu osoa eta produktiboa lortzea eta lan behartuak desagerrarazteko neurriak hartzea ere baditu xede. Halaber, hazkunde ekonomikoa ingurumenaren degradaziotik bereizteko eta baliabideen ekoizpen eta kontsumo eraginkorra sustatzeko deia egiten du.

2. Zer da desazkundea? Zeintzuk dira gakoak?

Desazkundea politika eta ekonomia arloko mugimendu bat da, produktibismoaren aurkakoa, gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa eta justizia soziala bilatzen duena. Gakoak hauek dira:

  • Ekoizpen eta kontsumo mailen jaitsiera bere helburuetara egokitzeko, tokiko bizitza eta aisialdi sortzailea sustatuz.
  • Desurbanizazioa: landa-eremuetara itzultzeko joera eta tokiko komunitateak berreskuratzea.
  • Des-teknologizazioa: teknologia jakinen erabileraren existitzen dituzten hierarkiak eta esplotazioa murriztu nahi dira.
  • Des-patriarkalizazioa: genero-berdintasunari lotutako desoreka egiturazko arazo gisa konpontzea.
  • Des-kolonizazioa: herrien autodeterminazioa eta lapurtutako baliabideen berreskuratzea.
  • Gizartea des-konplexutzea eta independentzia sozialak sustatzea.

Azaldu Erroskilaren Teoria

Erroskilaren Teoria Kate Raworth-ek proposatutako eredu ekonomikoa da (Doughnut Economics), zeinak pobrezia desagerraraztea bilatzen duen, baina betiere baliabide natural mugatuak errespetatuz. Teoriaren arabera, ongizatea sozial eta naturalaren osasunaren menpe dago. Ereduak bi muga kontuan hartzen ditu: barneko mugak (12 adierazle sozial, oinarria) eta kanpoko mugak (9 muga ekologiko edo biofisiko, sabaia ekologikoa). Helburua bi muga horien arteko espazio seguruan kokatzea da, eta gobernantza ereduak eraldatzea proposatzen du, sistemak birsortzaile eta banatzaile bihur daitezen, parte-hartze bidez lagunduta.

Azaldu Barne Produktu Gordina eta bere ondorio negatiboak

Barne Produktu Gordinak (BPG) herrialde bateko jarduera ekonomikoa neurtzeko adierazle bat da, baina kalkulu horretan ongizate sozialari eta ekologikoari kalte egiten dioten egoera askori balioa ematen die. BPGak lurrazaleko materialen erauzketa, degradazioa eta ingurumen-hondamendiak ekintza ekonomiko gisa kontatzen ditu. Halaber, ondasun komunaren pribatizazioa eta desberdintasun sozialak ez ditu behar bezala kontuan hartzen. Hori dela eta, BPGak ez du benetako ongizatea edo jasangarritasuna neurtzen, eta gero eta gehiago zalantzan jartzen da adierazle egoki gisa.

6. GAIA: Ekofeminismoa eta zaintza

Zein bi korronte nagusi daude ekofeminismoan eta zein dira bakoitzaren gakoak?

Ekofeminismoak gizakiaren eta naturaren arteko harremana aztertzen du, eta barruan bi korronte nagusi bereizten dira:

  1. Korronte esentzialista: Naturarekiko harremana biologikotzat eta emozionaltzat hartzen du, emakumearen eta naturaren arteko halako lotura “esentzial” baten ideia azpimarratuz. Maiz espiritualtasunarekin lotutako ikuspegiak izaten ditu.
  2. Korronte konstruktibista: Harremana gizarteak eraikia dela defendatzen du; balore patriarkalak aldatu eta praktika politiko eta sozialei eraginez harreman berri eta jasangarriagoak eraikitzen direla uste du.

Bi ikuspegiek zaintza eta naturarekiko harremana erdigunean jartzen dituzte, baina esparru eta estrategien aldetik desberdin jarduten dute.

Azaldu zaintzaren krisialdiaren kontzeptua eta iceberg metafora

Zaintzaren krisialdia ulertzeko, icebergaren irudia erabiltzen da. Metafora honek sistema ekonomikoaren eta sozialen egitura azaltzen du:

  1. Gailur ikusgarria (uraren gainetik): Ekonomia formala, merkatuak eta eremu publikoak; hor agertzen dira gero eta gehiago aitortzen diren ekintzak.
  2. Oinarri ikusezina (uraren azpitik): Eremu pribatua, etxea, komunitatea eta erreprodukzio-lanak; hemen kokatzen dira zaintza-lanak, eta nahiz eta funtsezkoak izan, maiz balorazio eta aitortza faltan daude.

Krisialdia sortzen da sistemak gailur ikusgarria bakarrik baloratzen duelako; gailur hori mantentzeko ezinbestekoa den oinarrizko zaintza-lana alde batera uzten denean sistema osoko arriskuak agertzen dira. Emakumeek maiz hartzen dituzte zaintza-lan horiek, eta haien merkantilizazioak edo desagertuak izateak bizitzaren mantentzea arriskuan jartzen du.

Ekodependentzia eta interdependentzia: definizioak eta desberdintasunak

Ekodependentzia: Naturarekin dugun mendekotasuna azpimarratzen du: gizakiaren jarduerek ekosistemen gaitasunaren barruan egon behar dute, baliabide naturalak modu jasangarrian erabiliz eta ingurumenaren oreka errespetatuz.

Interdependentzia: Pertsonen arteko elkarrekiko menpekotasuna azpimarratzen du: gizartean lanak, baliabideak eta laguntza elkarbanatu behar dira komunitatearen kohesioa eta ongizatea bermatzeko.

Laburbilduz: ekodependentzia naturarekiko harremuna da; interdependentzia, berriz, gizarte barruko elkarrekiko lotura eta elkartasuna. Bi kontzeptuek zaintza eta jasangarritasuna bultzatzea ahalbidetzen dute.

Aipatu eta azaldu patriarkatuaren hiru ondorio

  1. Emakumeen naturalizazioa: emakumeak sarritan naturarekin konparatzen dira, eta horrek euren pentsamendu eta jarduerak desbalioztatzera eraman dezake.
  2. Lanaren desbalioztatzea: zaintza- eta erreprodukzio-lanak ekonomikoki eta sozialki txikituak izaten dira, aitortza eta balio gutxirekin.
  3. Menpekotasun eta kontrol-justifikazioa: patriarkatuak gizonen boterea eta naturaren gaineko kontrola legitimatzen du, hierarkia eta zapalkuntza egiturak sendotuz.

Ekofeminismoak ondorio horiek agerian uzten eta kritikatzen ditu, zaintza, berdintasuna eta jasangarritasuna sustatzeko.

7. GAIA: Hezkuntza ekosoziala eta eko-hiritartasuna

1. Zeintzuk dira Hezkuntza Ekosozialaren oinarrizko zutabeak?

Hezkuntza Ekosoziala gizartearen eta naturaren arteko harremana modu integralean lantzen duen ikuspegia da, ingurumenaren zaintza eta justizia soziala uztartuz. Oinarrizko zutabeak laburki honako hauek dira:

  • Ingurumenaren eta gizartearen loturaren ikaskuntza integrala.
  • Justizia soziala eta baliabideen banaketa bidezkoa sustatzea.
  • Kultur aniztasunaren eta tokiko ezagutzaren errespetua eta balioa.
  • Parte hartzea eta herritarren ahalduntzea erabakietan eta praktikan.

Ingurumen hezkuntzarekin alderatuta, hezkuntza ekosoziala zabalagoa da: ez du soilik kontserbazioa azpimarratzen, baizik eta ongizate soziala eta ekonomikoa ere barne hartzen du.

2. Zeintzuk dira eko-hiritartasunaren erronkak?

Eko-hiritartasuna herritarrek gizartearen eta naturaren arteko lotura funtsezkoa ulertzea eta erantzukizunez jardutea bilatzen duen kontzeptua da. Erronka nagusiak honakoak dira:

  • Informazio eta ezagutza eskuragarri izatea, errealitate sozioekologikoak ulertzeko.
  • Pertsona kritiko, trebe eta konprometituak heztea, erabakiak ingurumen- eta gizarte-inpaktuekin lotatzeko.
  • Parte hartzea eta konponbide jasangarriak bilatzea, gatazkak modu ekologiko eta sozialen bidez kudeatuz.
  • Herritarren eragin politikoa sustatzea helburu jasangarriak lortzeko.

3. Lur Planetan Zentratutako Lidergoaren 3 gakoak

Lur Planetan Zentratutako Lidergoa bizitza eta planeta erdigunean jartzen duten lidergo-ereduak dira. Bere gako nagusiak hauek dira:

  1. Kontzientzia kritikoa: Liderrek sistemako desoreka eta hipokrisia identifikatu behar dituzte, eta horiei aurre egiteko ikuspegiak garatu.
  2. Aktibismoa: Ideiak praktikan jartzea, komunitatea antolatzea eta ekintzak gauzatzea.
  3. Aktibismo komunitarioa: Lidergoak komunitatearekin elkarlanean erantzun praktikoak bilatzea du helburu, baliabideak bidezkoan banatuz eta bizitza jasangarria sustatuz.

Zer da trantsizio ekosoziala eta zergatik beharrezkoa da?

Trantsizio ekosoziala egungo eredu jasangaitzetik eredu bidezkoago eta jasangarriago batera igarotzeko prozesua da. Helburua da ekonomia eta gizartea eraldatzea ingurumenaren babesarekin eta justizia sozialarekin uztartuz. Testuinguru sozial eta ekologikoan beharrezkoa da, klima-krisia arintzeko, baliabideen agortzea eta degradazioa geldiarazteko eta desberdintasun sozialak murrizteko.

Trantsizioak etorkizun jasangarri eta justu baterako oinarriak jartzen ditu, planetaren eta gizakien ongizatea uztartuz.

Entradas relacionadas: