Lurraren Jatorria, Egitura eta Dinamika Geologikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,61 KB
Lurraren Jatorria eta Eguzki Sistemaren Sorrera
Duela 4.600 milioi urte, unibertsoan zeuden gas batzuk kondentsatzen joan ziren eta biraka hasi ziren. Tenperatura igotzen joan zen fusio nuklearra gertatu arte; horrela, Eguzkia sortu zen. Aldi berean, 10 km-ko diametroa zuten planetoideak sortu ziren eta horiek beraien artean talka egiten zuten. Batzuetan, talkaren ondorioz zati txikiagoak sortzen ziren eta beste batzuetan zatiak elkartuz joaten ziren handiagoa den zerbait sortzeko: akrezioa.
Materialen Urtzea
Zati batzuk indar handiagoz talka egiterakoan, momentu batean lurrazaleko materialak urtu egin ziren.
Planetak eta Meteoritoak
Normalean ez da meteoritorik erortzen atmosfera dela eta. Gaur egun, 100 arrasto inguru mantentzen dira, baina lur-planetako higadurak arrastoak desagertarazten ditu. Kanpo-planetak gasezkoak eta handiak dira; barne-planetak, aldiz, txikiak, dentsitate handikoak eta harritsuak dira.
Lurra Aztertzeko Metodoak
Zeharkako Metodoak
- Eremu magnetiko eta elektrikoen azterketa: Burdin mineralen pilaketa aztertzen da.
- Metodo grabimetrikoa: Grabitatearen anomaliak aztertzen dira.
- Laborategiko simulazioak: Materialak laborategian aztertzen dira.
- Meteoritoen analisia: Lurraren barne-konposizioa ulertzeko.
Metodo Sismikoa
Sismogramen azterketen bidez, lurrikaretan sortutako uhin sismikoak Lurrean zehar nola transmititzen diren aztertzen dute.
Lurrazalaren Egitura eta Motak
- Lurrazal ozeanikoa: 6-12 km-ko lodiera eta 3 g/cm³-ko dentsitatea du. Mehea eta dentsoa da, sedimentu eta harri sedimentarioen geruzaz osatuta. Azpian material basaltikoak eta plutonikoak ditu. Lurrazal kontinentala baino gazteagoa da.
- Lurrazal kontinentala: 70 km-rainoko lodiera eta 2,7 g/cm³-ko dentsitatea du. Lodiagoa eta arinagoa da, konposizio kimiko desberdineko harri-geruzaz osatua (sedimentarioak, granitikoak eta basaltikoak).
Teoria Geologiko Historikoak
Lurraren historia azaltzeko hainbat teoria erabili izan dira:
- Dilubismoa: Fosilak azaltzeko erabilia.
- Neptunismoa: Itsasoko sedimentazioan oinarritua.
- Plutonismoa: Harrien sorrera lur-barruko suari egozten dio.
- Uniformismoa: Prozesu geologikoak uniformeki gertatzen direla dio.
- Kontrakzionismoa: Mendikateen sorrera azaltzeko teoria.
Sumendiak eta Plaka Tektonika
Sumendi aktibo gehienak dortsal ozeanikoetan eta subdukzio-guneetan daude. Dortsaletan, ozeanoetako hondoko zabaltze-prozesua gertatzen da. Mantuko presioa txikitu egiten da eta, ondorioz, harri horiek fusionatu eta gorantz joaten dira, plaka litosferikoen mugimendu dibergenteek sortutako pitzadurak betez. Gune horietan eratutako magma eta harriak basaltikoak dira. Batzuetan, egitura bolkanikoak itsas mailaraino igotzen dira, Islandiaren kasuan bezala. Prozesu hori kontinenteetan ere gerta daiteke, haustura kontinentala gertatzen denean.
Subdukzio-guneetan, ozeanoetako lurrazaleko materialek ura edukitzen dute. Ondorioz, fusio-puntua txikitu eta sarritan magma ekoizten da. Magma horiek andesitiko motakoak dira (silize gehiagorekin). Plaka barruko guneetan ere gertatzen dira prozesu bolkanikoak, mantuko gune beroekin (lumak) lotuta, Hawaii-n bezala.
Sismikotasuna eta Orogenia
Lurrikarak eta Epizentroak
Dortsal ozeanikoetan eta haustura kontinentaleko guneetan sarritan gertatzen dira epizentroa sakonera txikian duten lurrikarak. Ozeano-fosetatik urruntzen garen heinean, epizentroek gero eta sakonera handiagoa dute. Mendikateak eratu diren kontinenteen talka-guneetan, azaleko edo sakonera ertaineko fokua duten lurrikarak gertatzen dira. Bi plakak bata bestearekiko alboka desplazatzean, igurzteak lurrikarak sortzen ditu.
Mendikateen Eraketa (Orogenia)
Mendikateen eraketa plaken konbergentziaren bidez azaltzen da:
- Mota andetarra: Plaka ozeaniko baten eta kontinental baten arteko talka. Plaka kontinentala moztu eta loditu egiten da, materialak altuera handietaraino igoz. Fenomeno bolkaniko eta sismiko garrantzitsuak dituzte.
- Mota alpetarra: Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean. Sismikotasun handia dute, baina ez dute bulkanismorik eragiten.