Lurraren Historia Geologikoa: Eonak eta Erreak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,31 KB
Lurraren Historia Geologikoa: Galderak eta Erantzunak
1. Lurraren sorrera eta Kanbriarraurrea
Duela zenbat milioi urte sortu zen Lurra? Eta Lurra sortu zenean, zein supereonek eman zion hasiera gure planetaren historiari?
Lurra duela 4.500 milioi urte sortu zen. Gure planetaren historiari Kanbriarraurreko supereonek eman zion hasiera.
2. Kanbriarraurreko eonak eta gertaera nagusiak
Supereon hori zenbat eonetan dago banatuta? Zeintzuk dira beraien izenak? Zeintzuk dira eon bakoitzaren gertaera garrantzitsuenak?
Kanbriarraurrea hiru eonetan dago banatuta:
- Hadikoa: Lurra eta Ilargia eratu ziren, lurrazala hoztu zen, eta atmosfera eta hidrosfera sortu ziren.
- Arkaikoa: Lehenengo bizi-formak agertu ziren (bakterio kimiosintetikoak).
- Proterozoikoa: Rodinia superkontinentea, 'Elur Bola' gertaera eta lehen izaki bizidun zelulaniztunak. Atmosfera oxidatzailea sortu zen bakterio fotosintetizatzaileei esker.
3. Rodinia eta 'Elur Bola' Lurra
Duela 1.100 milioi urte superkontinente bat sortu zen eta duela 800 milioi urte zatitzen hasi zen. Zer izen zuen? Zer berezitasun zeukan Lurrak garai horretan? Ondorioz, zer izen jartzen zaio?
Superkontinente horri Rodinia izena jarri zitzaion. Garai horretan, Lurrak tenperatura baxuak eta glaziazio orokor bat zituen. Horren ondorioz, 'Elur Bola' izena jarri zitzaion, Lurra izotzez estalita zegoelako.
4. Kanbriarraurrearen amaiera: Bizi Leherketa
Zein gertaerak eman zion Kanbriaraurreari bukaera? Zertan datza?
Kanbriarraurreari Kanbriarreko Bizi Leherketak eman zion bukaera. Gertaera hori Rodinia superkontinentea zatitzen hasi zenean gertatu zen. Kontinenteak banatzean, kostalde ugari sortu zen, biziari habitat gehiago eskainiz. Gainera, Proterozoikoaren berezitasuna oxigenoaren igoera izan zen. Bi gertaera horiei esker, espezie berri ugari sortu ziren, baldintzak hobetu zirelako.
5. Fanerozoikoaren erak
Kanbriaraurrea bukatzean, Fanerozoikoaren eona hasten da. Zein hiru eratan banatzen da Fanerozoikoa?
Fanerozoikoa hiru eratan banatzen da: Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa.
6. Paleozoikoa: Biziaren Aniztasunaren Era
Paleozoikoari “Biziaren aniztasunaren era” ere deitzen zaio. Zer esan nahi du horrek? Zergatik gertatu ahal izan zen hori? Hobeto azaltzeko, eman era horretan gertatutako hiru adibide edo gertaera.
Paleozoikoari 'Biziaren Aniztasunaren Era' deitzen zaio, izaki bizidun ugari sortu zirelako. Hori tenperaturaren eta oxigenoaren igoeraren, eta Rodiniaren zatiketaren ondorioz gertatu zen, Kanbriarreko Bizi Leherketarekin batera. Era horretan gertatutako adibideak:
- Ornogabeen ugaritzea.
- Landareek lurrazala kolonizatu zuten.
- Mendiak altxatu ziren.
7. Paleozoikoaren amaiera: Pangea eta desagerpena
Zer gertaera garrantzitsu eman zen Paleozoikoa bukatutzat emateko eta Mesozoikoa hasteko? Azaldu.
Paleozoikoa amaitzeko eta Mesozoikoa hasteko, Pangea superkontinentea sortu zen, eta horren ondorioz desagerpen masibo bat gertatu zen.
8. Paleozoikoaren ezaugarri nagusiak
Zeintzuk dira Paleozoikoaren ezaugarri garrantzitsuenak?
- Rodinia banatu zen.
- Pangea sortu zen.
- Glaziazioek atzera egin zuten.
- Tenperatura epelagoak izan ziren.
- Oxigeno disolbatua berriz igo zen.
- Espezie berri ugari sortu ziren (adibidez, arrainak, ornogabeak, landare baskularrak, koniferoak).
- Kontinenteen arteko talkak gertatu ziren.
9. Pangea eta Paleozoikoko klima
Zein superkontinente sortu zen Paleozoikoan? Zer klima zeukan Lurrak garai hartan?
Paleozoikoan Pangea superkontinentea sortu zen. Lurrak klima bero eta hezea (tropikala) zeukan. Ezaugarri gehiago:
- Barrualdean basamortuak zeuden.
- Kostaldean oihan tropikalak zeuden.
- Higadurak eragin handia izan zuen basamortuetan.
- Jarduera bolkaniko handia zegoen.
10. Paleozoikoaren amaierako desagerpena
Zein gertaerak eman zion bukaera Paleozoikoari?
Paleozoikoari desagerpen biologiko handi batek eman zion bukaera. Espezieen %95 baino gehiago desagertu ziren, batez ere itsasokoak. Desagerpen horren arrazoiak, besteak beste, hauek izan ziren:
- Berotegi-efektua areagotu zen.
- CO2 kantitate oso handiak zeuden atmosferan.
- Ura asko berotu zen eta oxigeno disolbatua behera egin zuen.
- Pangea sortu zen, eta horrek izaki bizidunen desagerpena eragin zuen.
11. Mesozoikoa: Pangearen zatiketa eta klima
Mesozoikoan, zelan zegoen antolatuta Lurra?
Mesozoikoan, Pangea bi bloke handitan zegoen banatuta: Laurasia eta Gondwana. Klima bero eta hezea berreskuratu zen, eta biodibertsitatea berriz ere berreskuratzen hasi zen.
12. Dinosauroen desagerpena
Duela zenbat milioi urte desagertu ziren dinosauroak? Zein gertaerek bultzatu zuten desagerpen hori?
Dinosauroak duela 65 milioi urte desagertu ziren. Desagerpen hori bultzatu zuten gertaerak hauek izan ziren:
- Asteroide baten talkak sortutako suteen ondorioz, atmosfera errautsez estalita geratu zen, eta Lurra ilunpetan egon zen.
- Berotegi-efektua sortu zen eta itsasoak kutsatu egin ziren.
- Jarduera bolkaniko handia ere bazegoen.
13. Homo generoaren sorrera Zenozoikoan
Dinosauroen desagerpenarekin batera Mesozoikoa bukatu zen, eta Zenozoikoa hasi. Noiz sortu zen gure espeziearen generoa (Homo generoa)? Erlatiboki, denbora asko daramagu Lurrean? Arrazoitu erantzuna.
Gure espeziearen generoa (Homo generoa) duela 2,6 milioi urte sortu zen. Ez, erlatiboki, oso denbora gutxi daramagu Lurrean, beste gertaera eta denbora-eskala geologikoekin alderatuta.
14. Gaur egungo eon, era eta periodoa
Gaur egun, zein eon, era eta periodotan gaude?
Gaur egun, Fanerozoiko eonean, Zenozoiko eran eta Kuaternario periodoan gaude.