Lurraren Historia eta Geologia: Kontzeptu Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,95 KB
Gradualismoa eta Uniformismoa
Gradualismoa: denbora-tarte luzeetan gradualki gertatutako aldaketak dira Lurreko erliebearen eragileak. Iraganean gertatutako prozesu geldoek eragindako aldaketak zirela esaten zuen.
Uniformismoa: gaur egungo prozesu geologikoak modu berean gertatu dira historian zehar.
Lurraren eta Eguzki-sistemaren Jatorria
Eguzkia eta planetak gas eta hautsezko hodeia kondentsatzean sortu ziren. Ehunka milioi urte geroago lurrazala eratu zen. Garai hartako harriak Lurraren barnealdean daude. Eraketa-frogak Ilargian eta meteoritoetan soilik aurki daitezke, planetekin batera sortu zirelako. Ilargia hautsezko hodeia kondentsatzean edo meteorito batek Lurrarekin talka egin zuenean sortu zen. Lurra handitzen hasi zenean, burdina behera joan zen eta silikatoak gora (O, Si, Mg, H, K, P).
Eboluzio Geologikoa eta Biologikoa
Eboluzio geologikoaren ondorioz harriak eratu, erliebea sortu eta kontinenteak mugitu dira. Eboluzio biologikoak espezieak sortu eta desagerrarazi ditu, hautespen naturalaren laguntzaz (moldaera). Bi harrobik adin bera dute baldin eta izaki bizidunen material bera badute. Lurraren adina zehazteko hainbat faktore erabiltzen dira: tenperatura, intrusioa (magma solidifikatua), gainjartzea eta datazio erlatiboa.
Datazio Metodoak: Erlatiboa eta Absolutua
Datazio Erlatiboa
Logikan oinarritutako printzipioak erabiltzen ditu:
- Horizontaltasuna: sedimentuak modu horizontalean metatzen dira.
- Geruzen gainjartzea: beheko geruzak goikoak baino zaharragoak dira.
- Inklusioa: harri-geruza baten barneko inklusioa geruza bera baino zaharragoa da.
- Zeharkakotasuna: egitura tektoniko bat berriagoa da eragiten dion geruza baino.
Datazio Absolutua
Gertuko denborak (arbolak) edo aspaldikoak (fosilak) zehazteko erabiltzen da. Metodo erradiometrikoa: harrietan dauden atomo erradioaktiboak egonkortzean (isotopoak) oinarritzen da. Isotopo baten desintegrazio-abiadura ezaguna da; semidesintegrazio-periodo edo erbibizitzatan adierazten da, hau da, hasierako masaren erdira gutxitzeko behar duen denbora.
Fosilak eta Historia Geologikoa
Dinosaurioak desagertzean, ugaztun askok eboluzionatu zuten, txoko ekologikoak libre geratu eta haietara moldatu zirelako. Suntsipen masiboek garrantzi handia dute zientziarentzat gertaerak sailkatzeko. Aroa = Periodoa. Aroek gauza ezberdinen hasiera markatzen dute.
Fosilen Sailkapena
Fosila: organismo bizidun baten edo haren jardueraren edozein hondar, aztarna, hondakin edo gorputz-zati da, harrietan kontserbatuta iritsi zaiguna. Lau mota nagusi daude:
- Mineralizazio-fosilak (eskeletoak, maskorrak).
- Urrats-fosilak.
- Molde-fosilak.
- Erretxina-fosilak (anbarra) edo izotzean kontserbatutakoak.
Fosilizazioa: izaki bizidun bat hiltzen denetik bere gorpua sedimentuz estali eta hondar horiek eraldaketa bat izan arteko prozesua da (sedimentazioa).
Kartografia eta Garai Geologikoen Eskala
Mapa Topografikoa
Plano horizontalean eskualde mugatu baten erliebea irudikatzen duen mapa da. Osagaiak:
- Maila-kurbak: itsas mailarekiko altitude bereko puntuak lotzen dituzte.
- Distantziakidetasuna: bi kurben arteko altuera-aldea.
- Sestra-kurbak: gainazalaren forma erakusten duten lerro ilunak.
- Kotak: altitudea adierazten duten puntu jakinak.
- Eskala: errealitatearekiko proportzioa.
Garai Geologikoen Eskala
Harrietako fosilen, gertaera geologikoen eta aspaldiko garaien ingurumen-baldintzen arteko erlazioak biltzen dituen eskala da. Historia denbora-unitateetan banatzearen ondorioz sortzen da.