Lurraren Geruzak eta Ingurumen Arazo Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,67 KB

1. ATMOSFERA ETA KUTSADURA MOTAK

Ozono Geruza

Estratosferako geruza bat da, O3 gas kontzentrazio handia duena. Bizidunentzat kaltegarriak diren eguzki-irradiazio ultramoreen zati handi bat xurgatzen du, horien kopurua gutxituz.

Euri Azidoa

Gizakiek sortutako hondakinetatik askatzen diren nitrogeno eta sufre konposatuak euri arruntarekin elkartzen direnean sortzen da.

Berotegi Efektua eta Klima Aldaketa

Berotegi efektuaren ondorioz, klima aldaketa gertatzen da. Klima aldaketa munduan dagoen klima-oreka hausten denean gertatzen da, naturalki edo gizakien eraginez.

Klima-aldaketaren ondorio nabarmenenak hauek dira:

  • Itsasoaren tenperatura igo.
  • Itsas maila igo.
  • Kostak desagertzea.
  • Espezieak eta ekosistemak desagertzea.

BIOSFERA

Biosfera ez da Lurraren geruza bat, baizik eta ekosistema guztien multzoa, faktore abiotikoz eta biotikoz osatuta. Beraz, Lurraren zati bat da, baina baita hidrosferarena eta atmosferarena ere.

2. HIDROSFERA: URAREN ZIKLOA

Ziklo biogeokimikoa da, non ura egoera fisikoz aldatzen den.

  1. Lurrunketa: Eguzkiaren eraginez ura lurrundu eta atmosferara igotzen da, lainoak kondentsatuta osatuz.
  2. Kondentsazioa: Gora doan neurrian airea hozten da eta lurruna ur bihurtzen da.
  3. Prezipitazioa: Ur-tantak nahiko handiak direnean, ur, elur edo txingor modura jausten dira, tenperaturaren arabera.
  4. Isurketa: Ur likidoa lurretik isurtzen da, higadurak sortuz, materialak garraiatuz eta sedimentatuz. Gainazalean paisaia aldatzen doa ur-isuriak sortuz.
  5. Infiltrazioa: Lurrak ura xurgatzen du lurpeko ubideetatik eta gaineko akuiferoetan gordetzen du.
  6. Transpirazioa: Ur zati bat lurrunduta edo landareen bitartez atmosferara bueltatuko da. Prozesua errepikatuz.

HIDROSFERAREN KUTSADURA

Uraren erabilera maila asko igo da, gehienbat hirietan, nekazaritzan, abeltzaintzan eta aisialdian. Ura garbitzeko araztegiak erabiltzen ditugu.

Hiru kutsadura mota nagusi daude:

  1. Kutsadura Fisikoa: Gizakien eraginez sortutako hondakin solidoak dira. (Adibidez, itsasoan plastikozko irla bat sortu da. Azpian dauden bizidunei ez die behar duten ura hartzen uzten, eta bizidun ugari hiltzen dira.)
  2. Kutsadura Biologikoa eta Kimikoa (pH eta Metal Astunak): Aldaketak base eta azidoetan (pH), baita nekazaritzan erabiltzen diren metal astunak ere.
  3. Kutsadura Kimikoa (Nutrienteak/Eutrofizazioa): Baratzetan botatzen diren fosfato eta nitratoak lurraren barrutik erori eta urarekin batera akuiferoetara iristen dira. Handik lakuetara doaz. Hau dela eta, lakuetan kapa berde bat (begetala) sortzen da, eguzkia pasatzen uzten ez duena. Horrela, hazten doazen landareek ezin dute eguzkia hartu eta bizidun asko hil egiten dira.

UR EKOSISTEMAK

Ur-ekosistemak bi multzotan sailkatzen dira:

  • Ur gezako ekosistemak
  • Itsas ekosistemak

Bertako bizidunen populazioa faktore abiotikoek ahalbidetzen dute. Faktore horien artean hauek aipa daitezke: tenperatura, argitasuna eta uraren konposizio kimikoa.

Ur gezako ekosistemen artean hauek aipa daitezke:

  • Ibaiak
  • Hezeguneak
  • Aintzirak (Lakuak)
  • Akuiferoak eta lurpeko urak

Aintzira edo lakua lurrez inguratuta dagoen ur-eremua da. Ibaietako bizidunen artean, algek eta ornogabeek osatzen duten bentosari esker bizi dira animalia ugari.

3. LURZORUA (LITOSFERA)

Lurrazalaren goiko geruza da. Mineralez, materia organikoz, urez, airez eta bizidunez osatzen da.

Lurzoruak ezinbesteko funtzioak ditu ingurumenarentzat eta biziarentzat:

  • Bizidun ugarien habitata da.
  • Gizakiak elikatzeko behar ditugun landareak lurzorua behar dute bizitzeko.
  • Zohikatza, harea, buztina eta beste lehengai batzuk lortzeko behar dugu.

Oso azkar degradatzen da eta, aldiz, denbora asko behar du sortzeko eta berriztatzeko.

Lurzoruaren Sorkuntza Prozesua

Harrizko lur-eremuetan, hasieran ez dago ia landarerik. Meteorizazioaren eraginez, lurra zatitu eta harea sartzen da, eta goroldioa eta belar txiki gehiago sustrai daitezke.

Meteorizazioak jarraitzen badu, hareazko geruza bat sortzen da. Sortzen diren landareak harearekin nahastu eta lur estela sortzen da. Landaredia gero eta ugariagoa denez, hondakinak sortu eta lurzorua aberasten joango da.

Lurzorua emankorra izateko baldintza batzuk bete behar ditu (landareak sustraitzea, nahikoa ur edukitzea, etab.).

Entradas relacionadas: