Lurraren Geruzak eta Erliebea: Azterketa Geologikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,34 KB

Lurraren Geruzak eta Adina

1-. Geruzen eraketa eta Lurraren adina: Lurrak 4.500 milioi urte (m.a) inguru. Materialak, lurra urtua zenean, dentsitatearen arabera antolatu ziren 3 geruza nagusi sortuz: LURRAZALA (harrien geruza mehea), MANTUA, NUKLEOA (burdinez osatua).

Lurraren Osaera eta Egitura

2-. Lurrazala: - Lodiera (0-70 Km). - Bi zatitan banatuta. - Materialak eta ezaugarriak: mehea, solidoa, harritsua (granitoz eta basaltoz). Azal Kontinentala: Kontinente masez osatuta. Harri sedimentarioz, granitoz eta sedimentuz estalita. Azal Ozeanikoa: 10 Km-ko lodiera ozeanoaren hondoez osatuta. Basaltoz eratuta. DENTSOAGOA DA.

· Mantua: lodiera (70-2900 km), bi zatitan banatuta, materialak eta ezaugarriak, harritsua. - Goi-mantua: PERIDOTITAZ OSATUTA (mineral nagusia: olibinoa). - Behe-mantua: Presio altuak peridotiten mineralak trinkotzen ditu, ondorioz dentsitatea handiagoa.

· Nukleoa: - lodiera (2900 - 6370 km), bi zatitan banatuta, materialak eta ezaugarriak. - Kanpo-nukleoa: Likido-egoeran dago (uraren jariakortasuna) konbekzio korrente indartsuak lurraren eremu magnetikoa sortzen du. - Barne-nukleoa: solido egoeran dago.

Litosfera

3-. Litosfera: Litosfera geruza mistoa da, goi-mantuaren kanpoaldeko zatia eta lurrazala sortzen duten multzo zurrunaz osatuta. Bi litosfera mota: Litosfera kontinentala: azal kontinentala + goi-mantua. Litosfera ozeanikoa: azal ozeanikoa + goi-mantua. Litosfera bloke handitan zatitzen da: plaka litosferikoak.

Erliebea eta Mobilismoa

4-. Erliebearen jatorria: MOBILISMOA: 1912 (ALFRED WEGENER) KONTINENTEEN JITOAREN TEORIA. Duela 300 m.a. kontinente-masa bakarra zegoen PANGEA. Kontinenteak ozeanoen hondoez labaindu dira oraingo lekuaraino erliebea sortuz. Froga: - Kontinenteen ahokadura, - Izotzaren higaduraren aztarnak, - Fosil berdinak kontinente ezberdinetan. 1- Kontinenteen profilak elkarren ondoan lekututa daude. 2- Izotzaren higaduraren arrastoak. 3- Fosil berdina agertu zen kontinente ezberdinetan.

Plaken Tektonika

5-. Plaken tektonika: Wegener-ek zabaldutako bidetik jarraituz, 1968an beste teoria mobilista bat argitaratu zen: PLAKEN TEKTONIKA: Teoria honen arabera, litosfera herrestan eramaten dute azpian duen mantuaren konbekzio-korronteek.

6-. Plaka litosferikoak: 3 PLAKA MOTA: - PLAKA OZEANIKOAK: LITOSFERA OZEANIKOZ OSATUTA (Bareko, Cocoseko eta Nazkako plaka). - PLAKA KONTINENTALAK: LITOSFERA KONTINENTALEZ OSATUTA (Arabiako plaka). - PLAKA MISTOAK: handienak dira, PLAKA OZEANIKOZ ETA KONTINENTALEZ OSATUTA. Ia Lurraren gainazal osoa 7 plaka misto handiz osatuta dago: Ipar Amerika, Hego Amerika, Afrika, Eurasia, Ozeano Barekoa, Antartida eta Australiakoa.

Plaken Arteko Higidura

7-. Plaken arteko higidura mota, sortzen den ertz mota, sortzen diren egitura geologikoak, adibideak, lotutako prozesu geologikoak. Dibergentea: eraikitzailea: litosfera ozeanikoa sortzen da, dortsal ozeanikoa, Atlantiko erdiko dortsala, tarteko sismikotasuna. Konbergentea: suntsitzailea: litosfera ozeanikoa suntsitzen da. Talka: kontinenteek talka egiten dute. Subdukzio eremua. Talka-orogenoa, Ozeano Bareko, Pirinioak, sismikotasuna. Ebakidurakoa: pasiboa edo kontserbadorea, faila eraldatzailea, San Andres faila, sismikotasuna.

Plaken Ertzetako Prozesu Geologikoak

8-. Ertz eratzaileak: Dortsalo ozeanikoak - Mantuko material beroa ateratzen den haustura eremuak. JARDUERA BOLKANIKO eta hidrotermal handia. BASALTOZKO litosfera ozeaniko berria sortzen da. ERTZ DIBERGENTEETAN: Konbekzio-korronte dibergenteek sortutako distentsio-esfortzuen ondorioz. Magmak sortzen duen presioak ertzak altxatzen ditu. Ertzen erdiko hausturari RIFT esaten zaio.

Ertz suntsitzaileak: subdukzio-eremuak: - Plaka ozeaniko bat, ozeanikoa zein kontinentala izan daitekeen plaka baten azpian hondoratzen ari den eremua. Ertz konbergenteak dira. PROSEZUAK: ● Litosfera ozeanikoa suntsitzen da. ● Sismikotasun handia ● Magmatismo handia ● Gaineko litosferaren arabera: Mendikate bolkanikoak edo uharte arkuak. ● Metamorfismo handia.

Ertz pasibioak: faila eraldatzaileak: - Faila planoa ia bertikala duten failak dira. - Alboetako blokeek ez dira gora-behera mugitzen ezker-eskuin baizik. - Ebakidura-higidura oso aktiboa dute eta honek SISMIKOTASUN handia eragiten du. - Dortsal ozeanikoetan agertzen dira, hauek zeharkatuz baina plaken arteko muga moduan ere ager daitezke. Talka-ertzak: talka-orogenoak: - Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean, plaka bat bestearen gainean geratzen da eta higidura konbergentea gelditu egiten da. PROSEZUAK: ● Litosfera kontinentala loditu. ● Talka-orogenoa sortzen da: bi plaken artean metatuta zeuden sedimentuak tolestu eta altxatu egiten dira. ● Konpresioak metamorfismoa eta magmatismoa (gutxiagoa) sortzen ditu. ● Haustura handiak sortzen dira eta hauek sismikotasun handia.

Erliebeen Jatorria

9-. Erliebeen jatorria: Lurrak duen itxura azaltzeko, hau da, erliebearen jatorria azaltzeko bi teoria multzo desberdintzen dira: TEORIA FIXISTAK: Teoria hauen arabera, plakak ez dira mugitzen. Lurra uzkurtu egin zen hoztu ahala eta uzkurdura horrek lurrazalean sortu zituen zimurrak dira erliebeak. TEORIA MOBILISTAK: Teoria hauen arabera, plakak horizontalki mugitzen dira. Mugimendu horiek kontinenteen arteko talkak eta aldentzeak eragiten dituzte eta erliebe desberdinak sortu (mendikateak, dortsal ozeanikoak…). Gaur egun TEORIA MOBILISTAK dira onartuenak. Esan daiteke ALFRED WEGENER meteorologoak eman ziola hasiera mobilismoari bere KONTINENTEEN JITOAREKIN.

Gradiente Geotermikoa

10-. Gradiente geotermikoa: - Lurraren barrualderantz tenperatura handitzea. - 30ºC 1 km-ko (ez da konstantea, ikus ondoko irudia). - Eragilea: Lurraren barruko beroa, hondar-beroa.

Ibaiak eta Haizea

Ibaiak modelatzen-lana: V itxurako haranak: ibai batek higatzeko ahalmen malda handia duenean. Hondo lauko haranak: meandro sortzen dituzte. Peniordokiak: ibaietako higadura prozesua amaierako emaitza da. Muino lekukoak: hondar erliebe bakartuak dira. Terrazak: erliebe mailakatuak dira. Ibaietako garraioa eta sedimentazioa: Legar xehea, harea eta lohia bakarrik garraia ditzakete.

Uharrak eta ur basak modelatze-lana: iragankorrak dira. Karkabak: ildo sakonak dira. Sakanak: V itxurako haran sakonak dira. Euri-bideak: ubide zabalak dira, eta lehortuta egon daitezke hainbat urtetan. Garraioa eta sedimentazioa: Deiekzio-konoak: metaketa txikiak dira. Alubioi-konoak: Metaketa zabalak dira. Pedimentuak: alubioi-kononelkartuta sortzen dira.

Haizea modelatze-lana: Haizea da paisaia modelatzen duen agente nagusia basamortu beroetan. Deflazioa: material txikienak eramaten ditu, eta bertan uzte ditu materiak handienak. Reg izeneko basamortu harritsua sortzen du horrela. Haizearen urradura: harrien gainazala lixatzen du. Garraio eta sedimentazio eolikoa: Loess metaketak: hautsaren metaketak dira. Dunak: harea-metaketak dira.

Itsasoa moldatzea-lana: higadura iraunkorra egiten dute olatuek. Labarraren atzerapena: olatuek labarren beheko zatia zulatzen dute eta blokeak erortzen dira. Materialen birrinketa eta garbiketa: blokeak eta harri zatiak xehatuta geratzen dira, eta kostan uzten dituzte harea eta legarra. Garraioa eta sedimentazioa: Itsaslasterrek harea kostan zehar garraiatzen dute. Hondartzak: harea edo legar metaketak dira. Geziak eta tonbolak: hareazko lerroak dira, urmael eta padura bakartu txikiak ohi dituzte.

Glaziarrak moldatzea-lana: agente geologiko glaziarra izotz masa handia da. U itxurako haranak: haran zabal sakonak dira. Gehiagozko indusketako eremuak: izotz-fluxuak sortutako sakonuneak dira. Garraio eta sedimentazioa: sedimentazioak tillak sortzen ditu. Morrenak dira metaketa arruntenak. Glaziar-mihiak higitzean sortzen dira morrenak.

Inundacion: flood, global warming, cloning, gm food, gas, oil, solar power, wind power. damage damage, demonstrate demonstration, destroy destruction, develop development, improve improvement, pollute pollution, protect protection, recycle recycling, survive survival, waste waste. Unless: a no ser.

Si yo fuera tu no haría eso = if I were you I wouldn't do that. could: podría, would: haría. Ha sido: has been. Practise: is practised. saw: was seen. Isn't eaten.

Paints: is painted, is painting: is being painted (by), painted: was painted, has painted: has been painted, will paint: will be painted, can paint: can be painted.

If present: will, If past: would, If had participle: would have participle.

If + present = will. If we drink that liquid we will die. If + past = would. If we drank that liquid we would die. If + had participle. If we had drunk that liquid we would have died.

Ing: I hate having, saving to buy, being a model, love traveling, I need to talk, tired of staying, interested in working, want to go, enjoy looking.

Entradas relacionadas: