Lurraren Egitura, Sorrera eta Plaka Tektonikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB

Lur Planetaren Egitura Aztertzeko Metodoak

Gure Lur planeta aztertzeko bi metodo mota daude:

A) Metodo Zuzenak

  • Gainazaleko distantziaren neurketa.
  • Gainazaleko harrien osaera kimikoa.
  • Planetaren eitea eta erradioa.
  • Gradiente geotermikoaren neurketa hasierako km-etan.

B) Metodo Zeharkakoak (Sismikoak)

Uhin sismikoen hedapenak ematen duen informazioaren bitartez, planetaren barnealdeko erradiografiak egin daitezke.

Asteroideen ezaugarrien azterketa

Jatorria antzekoa dutenez, ezaugarriak ere antzekoak izan behar dira.

Lurraren Sorrera

  1. Hasieran Nebulosa: Hautsez eta gasez osaturiko nebulosa birakari bat, orain dela 4.500-5.000 milioi urte, hasi zen konprimitzen, gertu zegoen beste nebulosa batekin lehertuz.
  2. Kolapso Grabitatorioa: Erdigunean masa handi bat eratu zen eta inguruan disko birakari bat.
  3. Protosol Baten Eraketa: Erdiguneko masa handian, partikulen talkek bero handia askatu zuten eta hidrogenoaren fusioa hasi zen.
  4. Planetesimalen Eraketa: Disko birakariaren partikulek, elkartze grabitatorio prozesu baten bitartez, mm gutxitik zenbait km-ra bitarteko gorputzak eratu zituzten: planetesimalak.
  5. Protoplaneten Eraketa: Planetesimalen elkartzeak (akrezioa) protoplanetak eta planetak eratu zituen.

Uhin Sismikoek Emandako Informazioa

Lurrikaretan askatzen den energia materiaren zehar barreiatzen da uhin bezala.

  • P-uhinak (Primarioak): Hedadatzen dira material solido nahiz likidoetatik. Zenbat eta trinkoagoa eta zurrunagoa izan, abiadura handiagoa da. Material homogeneoetan abiadura egonkor mantentzen da.
  • S-uhinak (Sekundarioak): Soilik hedatzen dira geruza solidoetatik. Nolakoak diren zeharkatu dituzten materialak jakin dezakegu hauen bidez.

Lurraren Egitura Ereduak

Bi eredu nagusi daude:

  1. Eredu Estatiko Mineralogikoa: Ikuspuntu mineralogiko batetik sortua, materialen osaera kimikoaren arabera.
  2. Eredu Dinamikoa: Ikuspuntua geruza edo elementu desberdinen portaera mekaniko eta mugikortasunaren araberakoa da.

Lur Planetaren Barneko Energia

Lurraren barneko beroaren jatorria

Lur-gainazaletik barrura sakondu ahala, tenperatura pixkanaka igotzen dela egiaztatu da. Tenperaturaren hazkunde honi Gradiente Termikoa esaten zaio (33 metroko gradu bat igo).

Gure planeta duela 4.600 milioi urte sortu zen hainbat asteroide elkartuz.

Lur Planetaren Egitura (Ereduak)

Nolakoa da? Bi egitura-eredu daude, kasu bakoitzean erabiltzen den aztertze-irizpideen arabera:

  1. Eredu Estatikoa: Planetaren geruzak bereizteko, osaera kimikoa kontuan hartzen da nagusiki.
  2. Eredu Dinamikoa: Lurraren materialen portaera mekanikoa da ezaugarririk garrantzitsuena.

Plaka Tektonikoen Teoria

Teoria hau Lurraren egitura-eredu dinamikoan oinarritzen da eta hiru baieztapen ditu.

Lurraren gainazaleko harrizko geruza solidoa litosfera deitzen da; zenbait zatitan zatituta dago: PLAKA LITOSFERIKOAK. Desberdinak dira:

  • Tamainarengatik (Handiak, ertainak, txikiak).
  • Lodiera eta osaera mineralengatik.

Plakak mugitzen ari dira etengabe, mantuaren gainetik, hiru mugimendu moten arabera:

  1. Bereizten ari direnak (Plakak urruntzean = Dibergentea)
  2. Elkartzen edo talka egiten dutenak (Plakak hurbiltzean = Konbergentea)
  3. Albotik irristatzen direnak.

Plaken Mugimendu Motak eta Muga Ertzak

  1. Ertz edo Muga Divergenteak (dortsal ozeanikoak eta rift-ak sortzen dira): Kasu honetan bi plakak bereizten ari dira, eta sortzen den tartetik litosfera berria sortzen da.
  2. Ertz edo Muga Konbergenteak (Azpiratze zonak): Bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta, beraz, batek bestearen azpitik sartu edo talka egiten dute. Beti, plakarik dentsoena bestearen azpian hondoratzen da.
  3. Muga Transformatzailea: Bi plaka ezberdinek batak bestearekiko duten mugimendu erlatiboa eskerrerantz edo eskuinerantz denean, plakak albotik irristatzen hasi dira. Eskala txikikoak, transformazio failak deitzen dira (San Andres faila, alegia).

Entradas relacionadas: