Lurraren Egitura eta Prozesu Geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

Harrien Zikloa

Lurraren gainazalean

Harriak meteorizatu eta sedimentu bihurtzen dira:

  • Meteorizazioa.
  • Higadura eta garraioa.
  • Sedimentazioa.

Lurrazalaren barruan

Materialak presio eta tenperatura altuan egon ohi dira:

  • Presioa.
  • Tenperatura.
  • Konpresio eta distentsio-esfortzuak.

Lurraren barruan aldaketak

  • Diagenesia edo litifikazioa.
  • Metamorfosia.
  • Magmatismoa.

Gradiante Geotermikoa eta Lurraren Barruko Beroa

Meteoritoen talkak

Talken ondorioz sortutako energia zinetikoa energia termiko bihurtzen zen.

Elementu erradioaktiboen desintegrazioa

Horren ondorioz, partikula subatomikoak sortzen ziren: elektroiak eta neutroiak. Partikulek inguruko atomoekin talka egitean, energia termiko handiagoa izaten dute.

Dentsitate handieneko materialen dekantazioa

Lurra urtzen hasita zegoela hasi ziren nukleorantz dekantatzen, baina dekantazioa hasi ondoren, askoz bero handiagoa sortu zen, burdina urtuak material harritsuak zeharkatzean sortzen zen marruskaduraren eraginez.

Lurraren Osaera eta Egitura

Lurrazala

Geruza harritsu, mehe eta solidoa da:

  • Azal kontinentala.
  • Azal ozeanikoa.

Mantua

Lurrazalaren azpian dagoen geruza harritsua da. 2.900 km-ko sakoneraraino iristen da.

Goi-mantua

Lurrazalaren oinarritik 670 km-ko sakonerara arteko zatia da.

Behe-mantua

670 km-tik nukleoaren gainazaleraino, 2.900 km-ko sakoneraraino iristen da.

Nukleoa

Metalez osatuta dago (85% burdina, 5% nikela, 10% elementu ez-metalikoak).

Kanpo-nukleoa

2.900-5.150 km arteko zatia da.

Barne-nukleoa

1.220 km-ko erradioa duen esfera da eta solido-egoeran dago.

Litosfera (Lurrazala + Goi-mantuaren zati bat)

Goi-mantuaren kanpoaldeko zatia sendo lotuta dago lurrazalera, eta multzo zurruna osatzen dute biek.

Litosfera kontinentala

Azal kontinentalak eta goi-mantuaren zati batek osatzen dute.

Litosfera ozeanikoa

Azal ozeanikoak eta goi-mantuaren zati batek osatzen dute.

Isostasia

Lurrak jasaten duen mugimendu bertikalari deritzo. Lurrazala edo litosfera zurruna denez, portaera plastikoa duen mantuaren gainean hondoratu edo goratu egin daiteke.

Lurrazalean material berriak pilatzen direnean (sedimentazioa), lurrazal zati hori hondoratu egiten da, eta higadurak gainazaletik materialak kentzen dituenean, ordea, lurrazal zati hori goratu egingo da. Beraz, kontinenteen masaren birbanaketaren ostean, beti gertatuko dira doitze isostatikoak.

Ataza: Plaka Litosferikoak

Litosfera ozeanikoa

Basaltozko harriz osatuta dago, dentsitate handia du eta mantuan hondora daiteke.

Litosfera kontinentala

Granito-harriz osatuta dago, dentsitate txikia du eta ezin da mantuan hondoratu.

Hiru plaka mota

Ozeanikoa, kontinentala, mistoa.

Entradas relacionadas: