Lurraren Egitura eta Plaka Tektonikoen Mugimenduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,88 KB
Lurraren Egitura Aztertzeko Ikerketa-Metodoak
Uhin Sismikoak
Tomografia sismikoa lurraren barnealdea ezagutzeko erabiltzen den zeharkako teknika da.
Lurrikaren uhinak hedatu egiten dira (leku ezberdinetara, ez bakarrik lurrikara gertatu den lekuan).
Material zurrun eta hotzetan azkarrago hedatzen dira uhinak, eta material bero eta plastikoagoetan motelago. Bat-bateko abiadura-aldaketek zurruntasunean aldaketa bat egon dela adierazten dute, eta abiadura aldaketa horri etenunea deitzen zaio.
Lurrikara ematen den puntuari hipozentroa deitzen zaio.
Ikerketa Metodoak
- Zeharkako metodoa: Lurraren barnealdea, gizaki baten barnealdea... ezagutzeko erabiltzen da. Hau da, zerbait zuzenean aztertu ezin denean erabiltzen da.
- Zuzeneko metodoa: Lurra modu zuzenean aztertu ahal denean, zulo handirik egin gabe edo gainazala aztertu behar denean erabiltzen da.
Uhin Motak
P uhinak (Primarioak edo luzetarako/zuzeneko uhinak):
- Lurrikaren ondorioz sortzen dira, sismografoan lehenengo jasotzen diren uhinak dira.
- Lurraren atal likidoak zeharkatzeko gaitasuna dute.
- Konpresioak eta dilatazioak sortzen dituzte arroketan.
S uhinak (Sekundarioak edo zeharkako uhinak):
- Zuzeneko uhinen ondoren iristen dira sismografoetara.
- Ez dira likidoetatik hedatzen; hau da, solidoetatik bakarrik hedatzen dira.
- Hedatzean, haien norabidearekiko perpendikularrak diren goranzko eta beheranzko mugimenduak sortzen dituzte partikuletan.
L (Love) eta R (Rayleigh) uhinak (Azaleko uhinak):
- Lurreko azalean bakarrik hedatzen dira.
- Lurrazalean dardara sortzen dute eta bibrazio horren ondorioz sortzen dira lurrikarek eragiten dituzten kalteak.
Lurraren Homogeneotasuna
Lurra homogenoa bada: uhinen abiadura konstantea da.
Lurra heterogenoa bada: uhinen abiadura ez da konstantea, hau da, aldatu egiten da.
*Oharra: Nukleoa solidoa da.
Litosfera Plaken Mugimenduak
Litosfera plakak bata bestearekiko mugitu egiten dira.
Muga Konbergenteak (→←)
Konbekzio korronteen bidez mugitzen dira eta elkarrengana hurbildu egiten dira.
Muga Konbergente Motak
- Ozeano-plaka vs kontinente-plaka (subdukzioa)
- Ozeano-plaka vs ozeano-plaka (subdukzioa)
- Kontinente-plaka vs kontinente-plaka (obdukzioa)
Kontinente-plaka vs kontinente-plaka: Litosfera bien lodieraren eta dentsitatearen ondorioz, plakek ezin dute hondoratu eta elkarren aurka talka egiten dute, kontinente barneko mendikateak sortuz (obdukzioa).
Subdukzioa: Plaka konbergente bat bestearen kontra egitean, plaka bat beherantz joatea da. Beherantz joaten den plaka dentsitate handiagoa duena da.
Galdatze partziala: Lur azpiko materiala urtu egiten da, tenperatura altuengatik.
Erupzioa: Talken ondorioz gaineko plaka deformatu egiten da, bi plaken artean hutsune bat utziz. Barruko material bero hori zirrikitu horretatik ateratzen da; horri erupzioa deritzo. Magmaren kaporaketa horren ondorioz mendikateak sortzen dira.
Adibideak
- Ozeanikoa vs Ozeanikoa: Japonia
- Ozeanikoa vs Kontinentala: Hego Amerika
- Kontinentala vs Kontinentala: Himalaia
Muga Dibergenteak (←→)
(Ozeano erdiko gandorrak)
Bi plaka dibergente elkarrengandik banatu egiten dira eta erdian hutsune bat sortzen da, magmaz betetzen dena. Magma itsasoarekin kontaktuan jartzean, solidifikatu egiten da, gandorrak sortuz.
Islandia: Muga Dibergenteen Adibidea
Bi plaka tektonikok banatzen dute: Eurasiarra eta Amerikarra.
Ura bero dago lurrazala oso mehea delako eta mantuarekin kontaktu handiagoa duelako. Lurra, ordea, ez dago bero (bero transmititzaile txarra delako), ura bakarrik dago bero.
Geiserrak: Lurrazaleko irekidura bat da, eta bertatik ur-lurrun oso beroa ateratzen da.
Muga Transformatzaileak (⥦)
Paraleloan mugitzen diren plakak dira, beraien artean labaindu egiten dira.
Lurrikara asko sortzen ditu, baina erupzioak ere gertatzen dira.
Apurketa bat da lurrazalean. Bere azpian mantua dago eta bertan magma dago, konbekzio korronteak direla eta ateratzen dena.
San Andres faila transformatzailea da (urtean 5-6 cm mugitzen dira elkarrekiko).
Luma Beroak (Hot Spots)
Luma beroak mapan identifikatuta dauden puntuak dira.
Plaka tektonikoen mugetatik urrun egon arren, bertan erupzio bat egon daiteke edozein momentutan. (Benetan ez dakite zergatik gertatzen den, ez dauka azalpenik).