Lurraren Egitura, Historia eta Klima

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB

Lurraren Barne Egitura

  • Litosfera: Geruza zurrun bat, arroka solidoz osatua.
  • Astenosfera: Geruza plastiko bat, material urtuz eta solidoz osatua.
  • Mesosfera: Geruza zurrun bat, behetik gora igotzen diren material urtuez osatua.
  • Endosfera: Kanpoaldea urtua eta barnealde zurrun batek osatutako geruza.

Lurraren Barneko Diskontinuitateak

  1. Mohorovicic
  2. Repetti
  3. Gutenberg
  4. Lehman-Wiechert

Datazio Geologikoa

  1. Datazio Erlatiboa.
  2. Datazio Absolutua.

Estratigrafia

Estratigrafiaren Printzipioak

  1. Gainezarpenaren printzipioa: Goiko estratuak behekoak baino berriagoak dira.
  2. Jatorrizko horizontaltasunaren printzipioa: Estratuek geruza horizontalak eratzen dituzte, lehendik zegoen lurzoruaren gainean.
  3. Albo-jarraitutasunaren printzipioa: Serie jakin bateko estratuek eremu geografiko ez puntual bat hartzen dute.
  4. Erlazio gurutzatuaren printzipioa: Serie bat eraldatu duen fenomeno geologiko oro, ukitzen dituen estratuak baino berriagoa da.
  5. Inklusioaren printzipioa: Estratu baten barruan dagoen arroka, estratua baino zaharragoa da.
  6. Aktualismoaren printzipioa: Iraganeko prozesu geologikoak eta gaur egungoak antzekoak dira.

Korrelazio Estratigrafikoa

Hainbat lekutako serie estratigrafikoak konparatzea da. Horrekin, eskualde, kontinente eta planeta baten historia geologikoa berreraiki daiteke.

Eskala Geologikoa

  1. Erak: Kanbriaurrea, Paleozoikoa, Mesozoikoa.
  2. Periodoak: Hadearra, Arkearra, Kanbriarra, Permiarra, etab.
  3. Epokak: Lurraren sorrera, Oxigenoaren ekoizpena, lehen hegaztiak, glaziazioak, etab.

Kontinenteen Kokapenaren Aldaketa

  1. Paleomagnetismoa
  2. Kontinente-ertzak
  3. Egitura geologikoak
  4. Fosilak
  5. Paleoklimatologia

Lurraren Atmosferaren Eboluzioa

  • Atmosfera primarioa
  • Atmosfera sekundarioa
  • Jarduera biologikoaren eraginez aldatutako atmosfera

Paleoklima eta Klimaren Historia

Teknika Paleoklimatikoak

Paleoklima: Lurraren klima aldaketak aztertzen dituen zientzia da.

Teknikak:

  • Zuhaitzen haziera-eraztunak
  • Izotz-lekukoak: Antartikan milaka urtez izozpean. Zientzialariek izotza zulatu eta zutabe bat ateratzen dute, izotz-lekuko izenekoa.
  • Sedimentu ozeanikoak: Ozeano hondoan metatutako sedimentuetatik zutabe moduko lekukoak ateratzen dituzte.
  • Polen fosila
  • Oxigenoaren erlazio isotopikoak: Oxigenoa aztertuz jakin ahal dugu zegoen tenperatura eta konposizioa.

Klimaren Historia

Klima: Hainbat mekanismoren elkarreraginaren emaitza da.

Mekanismoak:

  1. Berotegi-efektua: Metanoak, karbono dioxidoak eta ur-lurrunak eguzki-erradiazioa harrapatzen dute.
  2. Albedo-efektua: Kolore argiko azalek eguzki-argia islatzen dute, eta atmosfera hozten dute. Elurrak, izotzak, hodeiek eta sumendiek eragiten dute hori.
  3. Eguzki jardueraren aldaketak
  4. Kontinenteen eta itsaslasterren banaketa: Masa kontinental handiek mesede egiten diete antizikloiei. Kontinenteen kokapenaren mende dauden itsaslasterrek beroa garraiatzen dute.
  5. Milankovitch zikloak: Lurraren orbitaren forma eta errotazio-ardatzaren inklinazioa aldatuz doaz 40.000tik 400.000rako zikloetan. Eskualde polarren berokuntza handitu eta txikitu dezake.

Entradas relacionadas: