Lurraren Egitura, Dinamika eta Plaken Tektonika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,29 KB
T1. Lurraren Egitura eta Dinamika
1. Lurraren osagaiak
Lurraren osagai nagusiak hauek dira: geosfera, biosfera, atmosfera eta hidrosfera.
2. Lurraren barne egituraren eredu geokimikoa
- Lurrazala: Lurrazal kontinentala eta lurrazal ozeanikoa.
- Mantua: Goi-mantua eta behe-mantua.
- Nukleoa: Kanpo-nukleoa (likidoa) eta barne-nukleoa (solidoa).
3. Eredu geodinamikoa
- Litosfera: Goi-mantuko zatirik kanpoaldekoena lurrazalari hertsiki lotuta dago, eta elkarrekin egitura zurrun bat osatzen dute. Bi litosfera mota daude: ozeanikoa eta kontinentala. Plaka litosferiko izeneko bloke handitan zatituta dago, eta bi motatako higidurak izan ditzakete:
- Horizontalak (Plaken Tektonika).
- Bertikalak (Doikuntza isostatikoa).
- Astenosfera (Litosfera azpiko goi-mantua): Geruza plastiko bat da, eta fluido gisa jokatzen du.
- Mesosfera: Solidoa den arren, fluidoen gisara mugi daiteke, oso poliki bada ere. D' geruzako magma-lumei gora egiten laguntzen die.
- D' Geruza: Planetako eremurik dinamikoenetako bat da. Kanpo-nukleotik datorren beroa metatzen du. Jarduera bolkaniko handiko gune beroak sortzen dira; adibidez, Hawaii uharteak.
- Endosfera: Nukleo osoa hartzen du. Barne-nukleo solidoaren beroa kanpo-nukleo likidora zabaltzen da. Sortzen diren konbekzio-korronteek bero hori D' geruzara kanporatu eta han metatzen dute. Konbekzio-korronte horiek sortzen dute Lurraren eremu magnetikoa.
4. Lurraren barneko eragilea
Lurraren barne-dinamikan, grabitate-indarra eta bero eran dagoen barne-energia hartu behar dira kontuan. Bero horren zati handiena Lurraren hasierako etapatik dator (Lurra urtuta zegoen garaitik). Beste zati bat isotopo ezegonkorren desintegrazio erradiaktibotik dator. Lurra pixkanaka hozten ari den gorputz bat dela esan dezakegu.
Beroaren garraioa geosferan
Fluxu termiko deritzo Lurraren barrualdetik gainazalera iristen den bero-energia kantitateari. Bero hori eroapen bidez transmiti daiteke, baina harriek ez dutenez eroankortasun handirik, oso mekanismo motela da. Lurraren barne-dinamikaren benetako eragileak konbekzio-korronteak dira.
5. Litosferako higidura bertikalak
- Isostasia: Litosfera zurruna litosfera azpiko mantuaren gainean flotatzen dago, isostasia izeneko flotatze-oreka baten bidez. Oreka hori aldatu egiten da batzuetan, barneko nahiz kanpoko dinamiken ondorioz, eta horrek higidura bertikalak eragiten ditu.
- Subsidentzia: Litosferaren gaineko pisua areagotzeak litosfera hondoratzea eragin dezake; fenomeno horri subsidentzia esaten zaio.
6. Kontinenteen Jitoaren Hipotesia (Wegener)
Alfred Wegener meteorologoak egin zuen 1912an kontinenteek izan zitzaketen higidura horizontalei buruzko formulaziorik osoena eta garrantzitsuena. Wegenerren hipotesiak paleontologian, petrologian, paleoklimatologian, geodesian eta geografian aurkitutako hainbat fenomeno lotu zituen, azalpen bateratzaile baten bidez.
Wegenerrek zioen kontinenteak higitu egin zitezkeela, eta duela 300 milioi urte kontinente guztiak kontinente-masa bakar batean bat eginda egon zirela: Pangea. Pangea pixkanaka zatitzen hasi zen, eta haren zatiak elkarrengandik urrunduz joan ziren, ozeano hondoen gainean horizontalean higituz (icebergak itsasoan higitzen diren moduan); horrela sortu ziren egungo kontinenteak.
Wegenerren frogak
- Froga geografikoak: Kontinenteak puzzle baten moduan ahokatzen dira.
- Froga paleoklimatikoak: Duela 300 milioi urte gertatutako glaziazio batek utzitako arrastoak dira adibideetako bat.
- Froga paleontologikoak: Antzeko animalia eta landareen fosilak aurkitu dira zenbait kontinentetan. Aurkikuntza horren azalpen bakarra da kontinente horiek iraganean elkartuta egon izana.
7. Ozeano Hondoen Hedapenaren Hipotesia
Harry Hess geofisikariak azaldu zuen hipotesi hau. Ozeano hondoen hedapena dortsaletan gertatzen da; izan ere, jarduera bolkanikoak eta hondoa pixkanaka dortsaletik aldentzeak lurrazal ozeaniko berria sortzen du.
8. Plaken Tektonika
Plaken Tektonikaren Teoria
Hessek proposatutako ozeano hondoen hedapenetik abiatuta, prozesu geologikoen teoria oso bat garatu zen: Plaken Tektonikaren Teoria, hain zuzen ere. Plakak bi eratakoak izan daitezke:
- Ozeanikoak: Litosfera ozeanikoz soilik osatuta badaude.
- Mistoak: Litosfera kontinentalez nahiz litosfera ozeanikoz osatuta badaude.
Plaken higidura erlatiboak
Plakek elkar ukitzen duten tokiei ertz esaten zaie. Ertzak plaken higidura erlatiboen eta haien arteko interakzioen araberakoak dira.
Ozeano Bareko Suzko Eraztuna
Suzko Eraztuna Ozeano Bareko kostaldeetan dagoen jarduera sismiko eta bolkaniko handiko eremu bat da. Plaka tektonikoen higidurek eragiten dute jarduera sismiko eta bolkaniko horren bizitasuna. Iparraldetik hegoaldera Ozeano Barean zehar hedatzen da.
T2. Tektonika eta Erliebea
1. Ertz Konbergenteak
Subdukzio eremuak
- Litosfera ozeanikoa suntsitzen da.
- Jarduera sismiko eta bolkaniko handia sortzen da.
- Magmatismoa sortzen da, hondoratzen den plakako basaltoa urtu egiten delako.
- Metamorfismoa eta eraldaketak gertatzen dira, presioa eta tenperatura handitu egiten direlako.
Orogeno termikoa
Plaka kontinental batek plaka ozeaniko batekin talka egitean, orogeno termikoa sortzen da, hala nola Andeak (Hego Amerikako plakaren eta Nazcako plakaren talkaren ondorioz).
Uharte arkuak
Plaka ozeaniko batek beste plaka ozeaniko batekin talka egitean, jatorri bolkanikoko uhartez osatutako artxipelago bat sortzen da, uharte-arku deritzona. Ozeano Barean sarri agertzen da, hala nola Japonian eta Filipinetan.
2. Ertz Divergenteak
Ertz divergenteetan litosfera ozeanikoa sortzen da, dortsal ozeanikoen eraketaren bidez.
3. Ertz Ebakidurakoak (Ertz Kontserbadoreak edo Pasiboak)
Ertz hauetan ez da litosfera sortzen ezta suntsitzen ere. Faila eraldatzaileak sortzen dira.
4. Plaka barneko fenomenoak (Gune beroak)
- Jatorri bolkanikoko uharteen formazioa.
- Riften formazioa.
Plaka Ertzen Laburpena
| Ertz mota | Haietan izaten diren gertaerak | Sortzen diren egitura geologikoak |
|---|---|---|
| Konbergentea |
|
|
| Dibergentea | Litosfera ozeanikoa sortzen da | Dortsal ozeanikoen eraketa |
| Ebakidurakoa | Ertz kontserbadoreak edo pasiboak | Faila eraldatzaileak |
5. Barne eta Kanpo Dinamikaren arteko Interakzioa
Erliebearen sorrera eta modelatua
- Erliebearen sorrera: Barne-dinamikak, mantuko konbekzio-korronteen bidez, materialak garraiatzen ditu sakoneko eremuetatik Lurraren gainazalera.
- Modelatua: Kanpo-agente geologikoek (hala nola haizeak, urak, izotzak eta izaki bizidunen jarduerak) eragin handia dute gainazalean. Materialez betetzen dituzte beheko guneak, arro sedimentario deritzenak.
- Plaken suntsiketa: Ozeano-fosetan subdukzioa gertatzen da, eta horrela, plakak sakoneraino hondoratzen dira, grabitatearen eraginez. Plaken tektonikak erliebe berriak eratuko ditu beste leku batzuetan.
6. Harrien Zikloa
Harriak hiru multzo handitan sailka daitezke: sedimentarioak, metamorfikoak eta magmatikoak. Harrien zikloa barne- eta kanpo-dinamikaren eragin konbinatua da.
Materialak eraldatu eta harri mota desberdinak bihurtzen dira, zenbait prozesu fisiko eta kimikoren bitartez. Harri mota desberdinak, berriz, zatitu eta material finagoak bihurtuko dira, eta, besteak beste, haizeak eta urak garraiatuta, arro sedimentarioetan pilatuko dira.