Lurraren barrualdea aztertzeko metodoak eta egitura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB

Lurraren barrualdea aztertzeko metodoak

Zuzeneko metodoak

Geologoek gainazalean soilik egin ditzakete zuzeneko azterketak. Meategietatik lortzen diren datuak eta laginak ere zuzenean aztertzen dira. Metodo hauek gehienez 5 edo 6 km-ko sakonerakoak izaten dira, eta oso gutxitan iristen dira 10 km-ko sakonerara.

Zeharkako metodoak

Lurreko materialak zuzenean aztertu gabe analizatzen dira:

  • Eremu magnetikoen eta elektrikoen azterketa.
  • Grabitatearen balioaren aldaketak.

Parametro fisiko horien azterketatik Lurraren barrualdeko ezaugarriak ondoriozta daitezke.

Metodo sismikoa

Sismogramen azterketaren bidez, lurrikaretan sortutako uhin sismikoak Lurrean zehar nola transmititzen diren aztertzen dute.

Uhin sismikoak

Jatorritik (hipozentroa) abiatu eta arian-arian urrundu egiten diren bibrazioak dira. Sismografoen bidez erregistratzen dira, sismograma izeneko grafikoetan.

Uhin sismiko motak

  • P uhinak: Partikulek bibratzen duten norabide berean transmititzen dira. Material likidoak edo fluidoak zeharkatzen dituzte, S uhinak baino abiadura handiagoan.
  • S uhinak: Partikulek transmisioarekiko perpendikular bibratzen dute. Material solidoetan soilik transmititzen dira.

Uhin sismikoen transmisioaren abiadura

Zeharkatzen dituzten materialen ezaugarrien araberakoa da. Materialak zenbat eta gogorragoak izan, orduan eta handiagoa da abiadura. Uhin sismikoetan abiadura aldaketak antzematen badira, material homogeneoak zeharkatu dituztelako da.

Mohorovicic-en aurkikuntza

1909an, Mohorovicic-ek aldaketa handiak antzeman zituen uhin sismikoen transmisioaren abiaduran. Abiadura aldaketa horiek, kontaktuan zeuden material oso desberdinak zeudelako soilik gerta zitezkeela pentsatu zuen. Material mota batetik bestera pasatzean, haustura eragingo zuen uhin sismikoen transmisioan, sismografoetan azaltzen zena, eta materia desberdinen geruzen arteko kontaktua detektatzeko balioko zuen.

Lurrazala

Lurraren geruzarik azalekoena da. Mohorovicic-en etenuneraino iristen da, mantua hasten den lekuraino. Etenune hori dagoen eremua lodiera aldakorrekoa da.

Entradas relacionadas: