Lurraren Barneko Prozesuak: Lurrikarak, Bolkanismoa eta Plakak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,9 KB

Lurrikarak

Lurrikarak gertatzen dira lur barneko mugimenduen eraginez bat-batean energia askatzen denean. Energia horrek bibrazioak sortzen ditu, *uhin sismiko* izenekoak, sorgunetik lur osoan zehar hedatzen direnak. Sorgune horri *hipozentro sismiko* edo *foko* deritzo. Lurrazalean mugimendu sismikoa sumatzen den lehen puntua *epizentroa* da, eta normalean hori izaten da kalte gehien jasaten duena. Itsasoaren azpian gertatzen badira, *tsunamiak* eragin ditzakete.

*Sismografoa* uhin sismikoen detektagailua da, eta *sismograma* paper batean marrazten duen diagrama. Uhin sismikoen eragina aldatu egiten da zeharkatzen dituzten materialen izaeraren arabera, eta horri esker lurraren barnealdea ezagutu eta azter daiteke.

Bolkanismoa

Sumendiek mantuaren beroak urtutako harriak eta egoera solidoan dauden harri txiki zein handiak jaurtitzen dituzte gainazalera. Ozeanoen hondoan ere gertatzen dira, adibidez, *dortsal ozeanikoetan*.

*Magmatismoa* harriak erabat urtzea edo harrien zatiak urtzea da, eta mantuan gertatzen da. Horren ondorioz, urtutako harriak disolbatutako gasek eta mineral edo harri zatiek osatzen dute *magma*. Magmak mantuaren azala zeharkatu eta gora egiteko joera izaten du.

*Laba* gasak galdu dituen harri likidoa da. Hau da, laba desgasifikazio prozesua jasan duen magma da.

Desgasifikazioa eta Leherkortasuna

Laba, 1.000 ºC-tik gora, ia ura bezain biguna da; 800 ºC-tik behera, oso likatsua da eta oso mantso mugitzen da, zailtasun handiarekin. Magma hotzagoaren eta likatsuagoaren desgasifikazioa, ordea, bortitza da. Magma oso hotza dagoenean, desgasifikazio prozesuak leherketa oso bortitzak eragin ditzake.

Leherkortasuna duten jarduera bolkanikoak arriskutsuak dira. Magmaren tenperatura zenbat eta baxuagoa izan eta desgasifikazioa zenbat eta zailagoa izan, orduan eta leherketa gehiago izaten dira.

Produktu Bolkaniko Motak

Sumendiek gasak, likidoak eta egoera solidoan dauden hainbat material kanporatzen dituzte erupzioan.

  1. Gasak: Ugarrienak karbono dioxidoa eta ur-lurruna dira.
  2. Likidoak: Tenperatura gora egin ahala, laba bigundu egiten da.
  3. Solidoak: *Piroklasto* izena dute eta airera jaurtitako harri zatiak dira.

Lurraren Geruza-Egitura

Hiru geruza nagusik osatzen dute:

  1. Lurrazala: Kanpoko geruza harritsua da. Azpian dagoen mantuarekin alderatuta, hotza eta zurruna da. Bi atal ditu:
    1. Gainazal kontinentala: Granitoz, harri metamorfikoz eta sedimentarioz osatuta dago. 30-70 km-ko lodiera du. Kontinenteak sortzen ditu.
    2. Gainazal ozeanikoa: Harri bolkanikoz osatuta dago (*basaltoa*). 10 km-ko lodiera du. Ozeanoen hondoak osatzen ditu.
  2. Mantua: Konposizio homogeneoa du, *peridotita* harriz osatuta dago. Lurrazalaren azpian dago, 2.900 km-ko sakoneraraino.
  3. Nukleoa: %80 burdina eta %10 nikela ditu. 6.371 km-ko sakoneraraino iristen da. Bi zati bereizten dira:
    1. Kanpo nukleoa: Tenperatura altua du, likido egoeran dago.
    2. Barne-nukleoa: Presioaren ondorioz, solido egoeran dago.

Litosfera

Goi mantuaren kanpoko zatia, lurrazalera lotuta dagoena, *litosfera* da. 70-300 km-ko sakoneraraino iristen da, eta bi mota bereizten dira:

  • Litosfera kontinentala: Gainazal kontinentala eta goi mantuaren zatia osatzen ditu. 150-300 km-ko lodiera du. Hotzagoa eta zurrunagoa da.
  • Litosfera ozeanikoa: Gainazal ozeanikoa eta goi mantuaren zatia osatzen ditu. 50-60 km-ko lodiera du. Meheagoa, malguagoa eta dentsoagoa da (litosferaren azpiko mantuan sar daiteke).

Lurraren Barneko Energia

Orain dela 4.500 milioi urte sortu zen gure planeta. Lurraren barneko energiaren agerpenak hauek dira:

  1. Bolkanismoa: Sumendiek urtutako harriak isurtzen dituzte lurrazalera eta gas kopuru handiak aireratzen dituzte.
  2. Harri beroak: Hainbat lekutan, lurrazalaren azpian tenperatura altuak hartzen dituzten harriak daude.
  3. Lurrikarak: Lurraren gainazalaren mugimendu bortitzak eta laburrak dira.
  4. Kontinenteen higidura: Lurraren mantuko konbekzio-higidurek eragiten dute.
  5. Mendien sorrera: Bi modutan sortzen dira: lurraren gainazaleko materialak tolesten direnean eta sumendien eraginaren ondorioz.

Plaka Litosferikoak

Litosfera zati handietan apurtuta dago. Hamaika plaka oso handi eta plaka txikiago pila bat daude. Plaka horietako gehienak mistoak dira: litosfera ozeanikoz eta kontinentalez osatuta daude.

Plaken Higiduraren Eragilea

Plaka litosferikoak higitu egiten dira eta elkarri bultza egiten diote. Zerk mugitzen ditu plaka handi horiek? Mantuan sortzen diren *konbekzio-korronteek*.

  1. Goranzko korronteak: Zutabe itxura dute. Zutabe horiek mantuaren oinarritik litosferaren oinarriaraino igotzen dira, eta *gandor termiko* deritze.
  2. Beheranzko korronteak: Mantuaren barruan sartzen den litosfera ozeaniko hotzean gertatzen dira.

Plaka Litosferikoen Higidura

Hiru modutan higitzen dira:

  1. Talka eginez (Higidura konbergentea): Bi plakek talka egiten dutenean, lodiena eta pisutsuena plaka arinagoaren azpian sartzen da. Azpian geratzen dena plaka ozeanikoa bada, mantuan hondoratu eta *subdukzio-eremu* bat eratzen da. Talka egiten duten bi plakak kontinentalak direnean, azpian geratzen dena ez da mantuan hondoratzen, plaka bata bestearen azpian geratzen baitira.
  2. Urruntuz (Higidura dibergentea): Bi plaka elkarrengandik urruntzen direnean, plaka horien artean zegoen mantuko materiala lurrazalera irteten da eta litosfera ozeaniko bihurtzen da. Bi plaken artean sortzen den arrailari *rift* deritzo.
  3. Irristatuz (Ebakidura-higidura): Hori gertatzen denean, plakak horizontalean higitzen dira, bata bestearen kontra irristatuz, eta *faila eraldatzaile* bat sortzen da.

Plaken Higidurarekin Zerikusia duten Fenomenoak

Plaka litosferikoen ertzak lurrikara eta erupzio arriskua duten eremuak izaten dira:

  1. Ertz dibergenteetan: Bi plaka banandu egiten dira, eta horrek bi plaka horien artean eratzen den pitzaduran edo *riftean* bolkanismo biziko eremuak sortzen ditu.
  2. Ertz konbergenteetan: Bi plaka talka egiten dute eta bata bestearen azpian hondoratzen da. Hondoratzen den plaka ozeanikoa denean, manturaino iristen da, eta horrek bolkanismoa eragiten du gainazalean.
  3. Ebakidura-ertzetan: Bi plakak elkar igurtzen dute eta sismikotasuna eragiten dute.

Entradas relacionadas: