Lurraren Barnealdea: Osaera eta Azterketa Metodoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,54 KB

Lurraren Barnealdea: Osaera eta Egitura

Lurraren Barnealdearen Azterketa

Geosfera aztertzeko metodoak bi motatakoak dira: zuzenak eta zeharkakoak.

Zuzeneko Azterketa-Metodoak

Arroka magmatikoak eta metamorfikoak aztertzen dira. Orain arte, 12 km inguruko sakonerara heltzea baino ez da lortu.

Zeharkako Azterketa-Metodoak

Metodo horien bidez, planetaren ezaugarri fisiko batzuk neurtu eta horietatik abiatuta kalkuluak egiten dira eta ondorioak ateratzen dira.

Lurraren barrualdeari buruz informazio gehien eman duena metodo sismikoa da.

Munduko hainbat tokitako sismografoekin, uhin sismikoen hedapen-abiadura neurtzen da lurrikara baten fokutik eta norabide guztietan, gure planetaren barrutik. Bi uhin-mota aztertzen ditu: P uhinak, azkarragoak eta solidoak eta likidoak zeharkatzeko gai direnak, eta S uhinak, mantsoagoak eta likidoak zeharkatzeko gai ez direnak.

Mohorovicic (10-40 km) etenean, P uhinen abiadura handitu egiten da. Horrek esan nahi du arrokak aldatu egin direla, gero eta lodiagoak direla sakonera horretatik aurrera.

Lurraren Barne-Egitura

Lurraren barrualdearen ereduak geruza zentrokideak ditu, eta bi alderdi hartzen ditu kontuan:

  • Geruzen konposizio geokimikoaren desberdintasunak: geruzak osatzen dituzten material motak eta haien egoera fisikoa.
  • Geruzen portaera dinamikoan dauden desberdintasunak: zurrunak, plastikoak edo jariakorrak diren, geruzaren barruan mugimendurik duten edo ez, etab.

Entradas relacionadas: