Lurraren barne egituraren eredu geometrikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB

QUATROCENTOKO ARKITEKTURA

Florentzia izan zen Errenazimentuko arkitekturaren lehenengo zentroa eta arkitektura horren lehenengo aldia. Brunelleschi eta Alberti dira guztien arteko garrantzitsuenak

1.- Filippo Bruneleschi. Errenazimentuaren aitzindarietako bat. Arkitektu, eskultore, asmatzailea eta injinerua. Santa Maria dei Fioreko kupula zoragarrian dimentsio handiko gunea eraiki zuen danbor oktogonal baten gainean eta hori kupula estaliz lortu zuen, kanpoaldetik ojiba-kasko batekin eta barrualdetik kasko esferiko batekin estalia. 2.- Michelozzo (Michelozzo edo Michelozzi Bartolomeo). Medici-Ricardi jauregia egin zuen eta berarekin jauregi errenazentistaren tipologia finkatu zuen: erlatz handi batekin banandutako hiru gorputz horizontal noiz edo noiz kuxinduak. Hirietako jaunen boterearen erakusgarri dira jauregi errenazentistak; antzinako gotorlekuen ordez, patio nagusi baten inguruan egituratuta dauden forma kubikoak eraiki zituzten.

Leon Batista Alberti.

. Garai hartako espirituaren eredua izan zen, artista kultua, letra-gizon eta poeta, humanista, filosofoa, zientzialaria, artista eta artearen teorigilea. Errenazimentuko artearen teoria gorpuztu zuen. Berre meriturik aipagarriena zera izan zuen: elementu klasikoak Errenazimentuko norma arkitektonikoan txertatzen jakin izan zuela. Hainbat testu idatzi zituen pintura eta arkitekturariburuz.

Bere obrarik inportanteena Mantuan dago: Sant Andrea eliza. Amaitu gabe zegoen fatxadan baoa duen garaipen-arku ikaragarri baten egitura diseinatu zuen

. Rucellai jauregiko fatxada ere Albertiren obra adierazgarria da.

CINQUECENTOKO ARKITEKTURA

XVI. Mendeko lehendabiziko hamarkadetan garatu zen. Sasoi horretan estilo errenazentista sistematizatu egin zen eta handitasuna eta klasizismo handiago lortu zituen. Erroma kultur gune bihurtu zen, Aita Santuen babespean.

1.- Bramante. Klasizismo arkitektonikoari hasiera eman zion artista. Obrak: San Pietro in Montorio: Tenplu eredu bat sortu zuen obra honekin. Harmailadi eta podium baten gainean altxatua, apaindura handirik gabekoa eta kupuladuna, toskanar kolomateria batez inguratuta dago. Ordena klasikoak fidelki mantentzen zituen Bramanteren ereduak. Vatikanoko San Pedro Basilikaren proiektua. Gurutze grekozko oinplanoa (Lurraren irudia) eta petxinek eusten duten kupula ikaragarria (Zeruaren irudia) dauzkan basilika honek unibertsoa sinbolizatzen du eta Aita Santuaren boterea irudikatzea lortu zuen.

MANIERISMOA.

Manierismoa 1520tik aurrera hasi zen, batzuetan lan klasikoen barne, baina honako ezaugarriekin:

* ordena klasikoarekin apurtu zuen.

* arkitektura-elementu batzuen funtzioa desitxuratu edo apaingarri bihurtu.

* elementuen, proportzioen eta kapritxozko dekorazioaren erabilera guztiz librea.

* manierismoa efektu bila, fikzio bila zebilen eta ez zuen natura imitatu nahi.

* perspektibaren efektu eszenografikoak

2.- Michelangelo Bounarruti

Vatikanoko San Pedro Basilikako kupula amaitzeaz arduratu zen Michelangelo. Bramanteren oinplanoa errespetatuz sekulako kupula eraiki zuen. Kupulak 138 metroko altuera du eta barruan 18 metro lodiko lau ostiko (machones) handitan finkatuta dago. Brunelleschiren kupularen tradizioari jarraituz, honek ere bi txapel ditu, formaz esfera erdiak badira ere.

* Kupularen danborra: bertan, koloma klasiko bikoitzak azaltzen dira, haien artean baoak, hauek koroatzen frontoi kurbatuak eta triangeluarrak txandakatzen dira.

* Kupula bera edo kasketea: Harrizko nerbioak nabarmentzen dira. Nerbio guztiak ihes puntu baten elkartzen dira: linternan. Honek bertikaltasuna multzoari ematen dio. Nerbioen artean leiho txiki batzuk daude. Kupularen beheko partean, taulamendu antzekoa girlandez apaindurik.

- Linterna: Kupula koroatzen du eta danborraren koloma klasiko

bikoitzak errepikatzen ditu. Eraikuntza hau luzaroan izan zen eredu beste kupuletarako.


Entradas relacionadas: