Lurraren Barne-egitura eta Dinamika: Plaken Tektonika eta Fenomeno Geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,25 KB

Lurraren Barne-egitura: Ebidentziak eta Uhin Sismikoak

Lurraren barne-egiturari buruzko ebidentzia zuzen gutxi daukagu, barnera sartzeko zailtasunak direla eta; hala nola, meatze sakonak eta sumendi erupzioak. Lurrikara guztietan bi motatako uhin sismikoak sortzen dira: uhin primarioak (P uhinak) eta uhin sekundarioak (S uhinak). Haiek azkartu eta moteldu egiten dira zeharkatzen dituzten materialen zurruntasunaren arabera. Uhin sismikoetan gertatzen diren abiadura-aldaketa horiei etenune deritze.

Lurraren Eredu Geokimikoa: Geruzak

AD_4nXd0Pk6PHZAc6T6hwuxvhhSpHN3OahLz-QmI1Gl8FTIT6K0QhrhugjF08_-ePuYCgFAZwmjtu3svhPtWePZZbffNu9XgGLyOxb7FzeOMgCylVEMV2HAqTKLbMfrUTBw5aGALSe91terH2fbUauTw6IXfgnDY?key=EikBOzOQVpnVoXLE01yOJg

  • Lurrazal kontinentala
  • Lurrazal ozeanikoa
  • Mantua
  • Nukleoa

Lurrazala: Kanpoko Geruza Zurruna

Kanpoaldean dagoen geruza zurrun eta hotza da. Bi mota daude:

  • Lurrazal kontinentala: Harriz osatuta dago, granitoa da ugariena, eta 35 eta 70 km arteko sakonera du.
  • Lurrazal ozeanikoa: Batik bat basaltoz osatuta dago, eta 0 eta 10 km arteko sakonerara iristen da.

Mantua: Harri Dentsoz Osatua

Harri dentsoagoz osatutako geruza da, peridotitazkoa. 2.900 km-ko sakonera du.

Nukleoa: Burdinaz eta Nikelaz Osatua

Nagusiki burdinaz osatuta dago, nikel ugari ere badu, eta 2.900 km-ko sakoneratik Lurraren erdigunera hedatzen da.

Plaken Tektonika: Lurraren Mugimenduak

Ideia Aitzindariak eta Erliebearen Sorkuntza

Antzinatik pentsatu izan da litosferan mugimendu bertikalak eta horizontalak gertatzen direla, eta mugimendu horiek sortzen dutela lurrazalean ikusten dugun erliebea.

Mugimendu Bertikalak: Isostasia

Material horien arteko orekari isostasia deritzo. Litosfera azpiko mantuak edo astenosferak dentsitate handiagoa du. Masa eta bolumen aldaketen ondorioz, oreka hori galdu egiten da, eta goranzko edo beheranzko mugimenduak sortzen dira. Aldaketa horiek prozesu geologikoek eragiten dituzte.

Mugimendu Horizontalak: Kontinenteen Jitoa eta Hedapena

Kontinenteen Jitoaren Teoria (Alfred Wegener)

1915ean, Alfred Wegenerrek baieztatu zuen gaur egungo masa kontinentalak iraganean elkartuta zeudela eta Pangea izeneko superkontinente bat osatzen zutela. Teoria hori hainbat frogatan oinarritu zen:

  • Froga geografikoak: Kontinenteen kosta-lerroen arteko bat-etortzeak (batez ere Afrika eta Hego Amerikaren artekoak) iradokitzen du iraganean superkontinente bat osatzen zutela.
  • Froga paleontologikoak: Ezaugarri eta garai bereko animalien eta landareen fosilak aurkitu dira zenbait kontinentetan.
  • Froga paleoklimatikoak: Garai berean eta baldintza klimatiko beretan eratutako harri-formazioak, adibidez, aspaldiko glaziazio baten eraginez sortuak, gaur egun kontinente batean baino gehiagotan banatuta daude. Azalpen bakarra iraganean kontinente horiek elkartuta egon izana da.
Ozeano Hondoen Hedapenaren Teoria (Harry Hess)

1962an, Harry Hess geologoak Ozeano Hondoen Hedapenaren Teoria azaldu zuen. Etengabeko jarduera bolkanikoa eta sismikoa zuten urpeko mendikateak aurkitu zituzten ozeano-hondo osoan zehar, non litosfera ozeaniko berria sortzen ari zen. Dortsal erdiko marradunak aurkitu zituzten; marra horiek adin eta polaritate magnetiko bereziko harriz osatuta zeuden. Dortsaletik ateratzen den laba hoztuak magnetokristalak ditu.

Plaken Tektonikaren Teoria: Ertzen Kontaktu Motak

Plaka-ertzen Arteko Kontaktu Motak

  • Ertz konbergenteak: Litosfera suntsitzen da bi plaka elkarren aurka talka egitean. Plaka dentsoena subdukzioa jasaten du, hau da, mantuan hondoratzen da beste plakaren azpian.
  • Ertz pasiboak (edo transformatzaileak): Ertzen alboek elkar marruskatzen dute. Ez da litosferarik sortzen, ezta suntsitzen ere.
  • Ertz dibergenteak: Lurraren barnetik ateratako materialek litosfera ozeanikoa sortzen dute. Horrela sortu ziren itsaspeko mendikateak (dortsal ozeanikoak). Mendikate horiek ezinbestekoak izan ziren Ozeano Hondoaren Hedapenaren Teoria formulatzeko.

Lurrikarak: Energia Askapen Bortitzak

Lurrikarak energia askapen azkar eta bortitzek lurrazalean eragiten dituzten dardarak dira.

  • Epizentroa: Hipozentrotik hurbilen dagoen lurrazaleko puntua da.
  • Uhin sismikoak: Hipozentroan sortutako bibrazioak Lurraren barnealdean zehar hedatzen dira.
  • Hipozentroa: Lurraren barneko puntu horretatik askatutako energia norabide guztietan hedatzen da.

Tolesturak eta Hausturak: Harrien Deformazioak

Dinamika tektonikoa dela eta, harriek esfortzu handien eraginpean daude. Hiru deformazio mota gertatzen dira:

  • Deformazio elastikoak: Harriek jatorrizko forma berreskuratzen dute.
  • Deformazio plastikoak: Harriek ez dute jatorrizko forma berreskuratzen, eta tolesturak sortzen dira.
  • Haustura eragiten dutenak: Harriek barne-kohesioa galtzen dute eta hautsi egiten dira.

Tolesturak: Deformazio Plastikoen Emaitza

Tenperatura igotzen bada eta ura eta beste fluido batzuk badaude, harriek deformazio plastikoak jasaten dituzte normalean.

Hausturak: Blokeetan Banatzea

Harriak haustean blokeetan banatzen dira. Bi haustura mota daude:

  • Faila: Hautsitako bloke bat bestearekiko mugitzen bada.
  • Diaklasa: Harriak haustean zatiak mugitzen ez badira.

Ozeano Bareko Suzko Eraztuna: Jarduera Sismiko Handia

Bertan plaka tektoniko batzuk daude, jarduera sismiko handia dago, eta horrek sumendien eta lurrikaren probabilitate handiagoa eragiten du.

Entradas relacionadas: