Lur eta itsaso modelatuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB
Lurpeko urak
Eroritako uraren parte bat iragaz daiteke. Harrien iragazkortasuna horrrela definitzen da: harri baten barnetik zirkulatzen den ur-kopurua denpora-unitate batean. iragazkortasuna faktore biren menpe dago:
- Harriaren porositatearen menpe. Harriaren hutsunean bolumenaren eta harriaren bolumen osoaren arteko erlazioa da.
- Harrien zartatzearenmenpe. iregazkaitzak diren harriak, iragazkorrak izan daitezke oso zartatuak eta hautsiak baldin badaude.
Akuifero: lurpean harri iragazkaitz baten gainean dagoen ur geruza.
Akuifero librea: Mantu freatikoz gora ez dago material iragazkaitzik.
Akuifero gatibua edo konbinatua: Mantu freatikoz gora material iragazkaitzak agertzen dira.
Kanpoko modelatua: Mazizo karbonatodun baten gainetik mugitzen diren gainazaleko uren ekintzak ondorengo egiturak sortzen ditu
- Lapiaza: Harrieren gainazalena disolbaketaz sortzen diren kanalak dira hauek gailurrez banandurik daudelarik.
- Kanoia
- Dolinak: Mazizo karbonatodunen gainean azaltzen diren enbutu formako sakonguneak.
- Ubalak: Forma konplexuko sakonguneak dira.Normalean, dolina batzuren elkarren arteko loturaz sortzen dira.
- Polje: Azalera handiko sakongune karstikoa. Hondolaua duten haran txikiak bezala agertzen dira.
- Torka: Mazizo karbonatodun batean barneko galeria edo zulo baten sapaia hondoratzen denean sortzen den sakongune biribila da.
Barneko modelatua
- galeriak: hutsuneka dira. Galeria bat kanpora irtetzen bada haitzulo bat osatzen du.
- Putzuak: bertikalak diren hutsuneak dira. Putzu bat kanpoaldekin komunikatzen bada leize bat osatu.
Itsasoaren dinamika
Uren mugimendu-mota bi:
- mugimendu erritmikoa: olatuek eta mareek eragiten dutena.
- Uren desplazamendua
Olatuak: itsasoaren gainazalean sortutako uhinak, haizeak, lurrikarek, urpeko sumendi-iharduerak.. sortzen ndituztenak.
Olatuen jokabidea ez da berdina itsas zabalean eta itsasertzean. Itsas zabalean olatuek higidura oszilatorioa duten uhin askeak dira. Hauek propagatu egiten dira uretan zehar,honetan mugimendu oszilatorioa sortuz.
olatuak osatzen duen uhinaren elementuak:
- senoa: uhinaren alderik baxuena
- gailurra: alderik altuena
- anplitudea: gailurretik senorainoko distantzia.
- uhin-luzera: bi senoren arteko distantzia.
Itsas-ertzera heltzean hondoarekin topo egin du olatuen mugimenduak. Uhinak itsasertzera heltzean olatuen altuera handitzen da eta mugimenduaren osagai horizontala gehitu egiten da, azken honek olatuen apurketa sortu eta higidura eliptikoa treslazio bihurtzen delarik.
Olatuek itsas zabaletik itsasertzeraino energia eramaten dute.
Olatuen ekintza batez ere higatzailea da, baina hauek ere garraio-korronteak sortzen dituzte.
Mareak: Ozeano eta itsasoetako ur masaren desplazamenduak dira eta itsasgorak eta itsasbeherak sortzen dituzte.
Eguzkiak eta Ilargiak erakarri egiten dute Lurra eta horien grabitazio indarrek sortzen dituzte mareak. Ilargia itsas mailaren gora eta beherako mugimenduak kontrolatzen ditu.
Lur-ilargi sisteman bi indar daude: garabitatearen indarra eta indar zentrifugoa, eta hauek aldatu egiten dira distantziarekin.