Lotura kimikoen motak eta haien propietateak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,82 KB
Lotura kimikoen ezaugarri nagusiak
| Ezaugarria | Kobalente molekularra | Kobalente atomikoa | Ionikoa | Metalikoa |
|---|---|---|---|---|
| Unitatea | Molekulak | Atomoak | Ioiak | Atomoak |
| Adibideak |
| C (diamantea), silizea (SiO2), Ge, B, SiC, BN | NaCl, KCl, CaSO4, CaCO3, NaOH, CaO | Na, Ca, Al, Fe, Cu |
| Loturaren sendotasuna | Van der Waals:
Hidrogeno-zubiak: ahula edo tamainakoa | Oso sendoak | Sendoa | Sendoa: batez ere trantsizio-metalak. Moderatuak edo baxuak: alkalinoak. |
| Egoera fisikoa (baldintza arruntetan) | Gehienak gasak; tamaina handiko molekulak likido edo solido egoeran egon daitezke. | Solidoak | Solidoak | Solidoak (merkurioa izan ezik) |
| Eroaletasuna | Isolatzaileak. Batzuk uretan disolbatzean ioiak sortzen dituzte (elektrolitoak) eta eroale bihurtzen dira: HCl, HBr. | Isolatzaileak | Solido egoeran isolatzaileak. Urtuta edo disolbatuta eroaleak. | Oso eroale onak |
| Urtze-puntuak | Txikia (Van der Waals ahula) edo tarteko (hidrogeno-zubiak edo Van der Waals sendoagoak). | Oso altua (lotura kobalenteak apurtu behar dira eta hauek oso sendoak dira). | Handia (lotura ionikoa ere sendoa da, beraz, zaila apurtzeko). | Tartekoa edo handia (barne trantsizio-metalena handia eta alkalinoena baxua). |
| Disolbagarritasuna | Substantzia polarrak: uretan, alkoholetan. Substantzia apolarrak: eterretan, karbono tetrakloruroan, bentzenoan. | Ez dira disolbatzen | Polaritate handiko disolbatzaile polarretan: uretan. | 111 |
Lotura moten deskribapena
Lotura ionikoa: Metalek elektroiak (e-) galtzeko joera dute eta ez-metalek elektroiak bereganatzeko joera. Bi elementu horien artean elektroi-transferentzia bidezko lotura ionikoa gertatuko da (gas geldoen konfigurazioa lortuz). Sare kristalinoetan ioien arteko erakarpen elektrostatiko sendoak gertatzen dira. Adibidez: Na+Br-.
Lotura metalikoa: Gas nobleen konfigurazioa lortzeko elektroiak galdu ohi dituzten atomoak elkarren artean konbinatzen direnean eratzen da lotura metalikoa.
Lotura kobalentea: Elektroiak partekatzen dira zortzikoaren araua betetzeko eta egonkortasuna lortzeko, molekulak eratuz.
Indar intermolecularrak
- Hidrogeno-zubiak: H lotuta F, O edo N-ri.
- London indarrak: molekula apolarrak.
- Dipolo-dipolo: molekula polarrak.
Lotura kobalente datiboa
Partekatzen den elektroi-parea espezie bakar batek ematen du, eta beste espezieak hartu egiten du. Gezi bat erabiltzen da irudikatzeko.
Polaritatea
Karga positiboa (+) elektronegatibotasun txikiagoa duenari jartzen zaio, eta gezia karga positibotik (+) karga negatibora (-) doa.