Lotura Kimikoak: Motak eta Propietateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 336,81 KB

Atomoen arteko elkarketa

Definizioa: Lotura kimikoa substantzia baten atomoen, molekulen edo ioien artean ezarritako lotura da, eta ahalik eta egonkortasun handiena lortzea du helburutzat.

Atomoen taldekatzeak

  • Kristal sareak: egitura geometrikoki ordenatuta.
  • Molekulak: atomo kopuru jakin batez osatutako multzoak.

Zortzikotearen araua

Elementuen atomoek elektroiak hartu, eman edo partekatu egiten dituzte gas nobleen konfigurazioa izateko.

Salbuespena: Gas nobleak. 8 e- dituzte azken geruzan (egonkorrak dira), He salbuespena izanik (2 e-). Atomo isolatuak dira.

Lotura ionikoa

Lotura ionikoa:

Koordinazio indizea: ioi bakoitzak inguruan duen ioi kopurua zehaztea da.

Lotura kobalentea

Lewis egitura

Taulan begiratu (gas noblea erabili kortxeteen artean oso luzea bada) konfigurazioa idazteko. Begiratu behar da azken mailan eta ikusi zenbat elektroi falta diren zortzikotea osatzeko; falta zaizkion kopuru hori da partekatuko duena. Elementuak jarri eta tartean ipini falta den kopurua. Azken geruzan dauden e- inguruan jarri.

Propietateak

2 multzo: molekularra edo kristalinoa.

Lotura metalikoa

Molekulen arteko loturak

  • Molekula polarrak: elektroi dentsitatea alde batean handiagoa da bestean baino, elementu bakoitzak gaitasun desberdina duelako e- erakartzeko. Batzuek gehiago erakartzen dituzte besteek baino.
  • Molekula apolarrak: elektroien banaketa orekatua dago.

Zer begiratu

Elementuak berdinak diren edo ez, lotura bakarra edo 2 eta geometria. Lotura bakarra dutenak, elementuak berdinak badira apolarrak izango dira eta elementuak desberdinak badira polarrak izango dira, zergatik batek besteak baino gehiago tiratuko duen.

2 lotura dutenak, geometria lineala bada nahiz eta elementuak desberdinak izan (adb: CO2) oxigenoak gehiago tiratzen du, baina 2 aldeetatik berdin, orduan orekatzen da; aldiz, polarrak ez-linealak dira (adb: H2O).

Adibideak, arrazoitu geometria

CO2 apolarra: lineala izan behar du.

SCl2 polarra: ez-lineala izan behar du.

Molekulen arteko loturak

Sortzen dira molekula berdinen edo desberdinen artean, eta beti ahulagoak dira atomoen artekoak baino.

Lotura motak

  • Van der Waalsen loturak: edozein molekula polar edo apolarretan sortzen dira eta dira momentu puntualetan sortzen diren dipoloei esker. Noiz dira handiagoak? Elementuak handiagoak direnean (tamainarekin lotura). Zenbat eta handiagoak izan, orduan eta sendoagoak dira Van der Waalsen loturak. Handienak solidoak dira eta irakite-fusio puntua altuagoa dute, eta txikienak gasak dira.
  • Hidrogeno loturak: loturak egon behar dira, H, HF, NH edo OH loturak.

Jakin beharreko adibideak:

  • Ura eta alkohola: nahasgarriak bai, biak polarrak direlako.
  • Ura eta olioa: nahasgarriak ez, bata polarra delako eta bestea apolarra.
  • Olioa eta gasolina: nahasgarriak bai, biak apolarrak direlako.

Propietateak

Loturak jakiteko:

Ionikoa: M + EM bada

Kristala

Egoera fisikoa: solidoa

Eroankortasun elektrikoa: bai

Gogortasuna: gogorrak eta hauskorrak

Fusio/Irakite-puntuak: altuak

Disolbagarritasuna: molekula polarretan disolbatzeko ioiak banatu

Kobalentea: EM + EM bada

2 taula: C, SiO2 kristalinoak dira eta horiez gain, gainerako guztiak molekularrak.

Taula kristalinoa

Kristala

Egoera fisikoa: solidoa

Eroankortasun elektrikoa: ez-eroaleak

Gogortasuna: oso gogorrak

Fusio/Irakite-puntuak: oso altuak

Disolbagarritasuna: disolbaezinak

Taula molekularra

Kristala

Egoera fisikoa: S, L, G

Eroankortasun elektrikoa: ez-eroaleak

Gogortasuna: oso bigunak

Fusio/Irakite-puntuak: baxuak

Disolbagarritasuna: antzekoak antzekoak disolbatu

Metalikoa: M + M / M bada

Kristala

Egoera fisikoa: solidoa

U4YSwxmH9+Am4z95fFOUIvf5k2TBPoRU+g974iiuuuOKKK6644oorrrjikvAfC0URAZl7jgkAAAAASUVORK5CYII=

Eroankortasun elektrikoa: oso eroale onak

Gogortasuna: aldakorra

Fusio/Irakite-puntuak: oso aldakorrak

Disolbagarritasuna: disolbagarriak beste metal urtu batean

Irudikatu loturak

Ionikoa

Lehenengo konfigurazio elektronikoa egin, gero marraztu mailen arabera.

5fVPdRpR603j0AAAAASUVORK5CYII=

Lewis-en egiturak (lotura kobalentea)

Beti begiratu azken maila osoa eta ikusi zenbat elektroi falta diren zortzikotea osatzeko; falta den kopuru hori da partekatuko dena. Bi elementuak jarri eta erdian puntuak. Azken geruzaren kopurua berriz ipini inguruan (erdian jarritakoa kontuan izanda).

Metalikoa

Bola handiak atomoak dira eta puntutxoak elektroiak. Metalak ioi positiboak dira, hodei batekin lotuta daudenak, elektroi negatiboak direla.

Nola sortu lotura bakoitza

Lotura ionikoa

M + EM elkartzean sortzen da. Metalak elektroiak ematen dizkio ez-metalari, bakoitzak gas noblearen konfigurazioa lortzeko. Elektroi emate bat dagoenean, hau positiboki kargatuta gelditzen da, hau da, ioi positiboa eta negatiboa sortzen dira, eta ioien erakarpenaren ondorioz sortzen da lotura ionikoa.

Lotura kobalentea

EM + EM elkartzean sortzen da. Ez-metalek e- hartu behar dituzte, baina ez daukate inor emateko; horregatik, e- partekatzen dituzte, gas nobleen konfigurazio elektronikoa lortzeko. Hauetan sor daitezke molekulak edo kristalak.

Lotura kobalente motak
  • Bakunak
  • Bikoitzak
  • Hirukoitzak

Lotura metalikoa

M + M

  • Elementu metalikoetan gertatzen da.
  • Metalen atomoek e- gutxi dituzte azken geruzan: e-ak eman behar dituzte gas nobleen konfigurazioa lortzeko.
  • Elementu horien atomo asko konbinatzean, balentzia e-ak galdu eta katioiak lotzen dituen elektroi hodeia sortzen da.
  • Lotura metalikoa hodeiaren eta katioien arteko erakarpenaren ondorioz sortzen da.

Entradas relacionadas: