Lotura Kimikoak eta Molekulen Egitura: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB

Lotura Kobalente Koordinatua

Bi elektroi komunak loturaren bidez elkartuta badaude eta bi atomoetako bakar batek eman baditu, loturari lotura kobalente koordinatua esaten zaio. Behin eratuta, beste edozein lotura kobalente bakun bezain sendoa izango da.

Lotura Kobalenteen Polarizazioa

Bi elektroi komunak loturaren bidez elkartuta badaude eta bi atomoetako bakar batek eman baditu, loturari lotura kobalente koordinatua esaten zaio. Behin eratuta, beste edozein lotura kobalente bakun bezain sendoa izango da.

Molekula Diatomikoak

Bi atomoz osatuta daude (berdinak edo desberdinak), eta haien geometria beti lineala izango da. Adibidez: Cl2, HCl.

  • Loturak apolarrak badira, molekula apolarra izango da, μ⃗ = 0. Adibidez: Cl2.
  • Loturak polarrak badira, molekula polarra (dipoloa) izango da, μ⃗ ≠ 0. Adibidez: H-Cl.

Molekula Atomoanitzak

Bi atomo baino gehiagoz osatuta daude. Adibidez: H2O eta NH3. Polarrak edo apolarrak diren jakiteko, ondoko pausoak jarraitu behar dituzu:

  1. Loturaren polarizazioa definitu.
  2. Molekularen geometria kontuan izanik, momentu dipolar erresultantea (μ⃗) definitu.

Lotura Metalikoa

Metalen atomo neutroen artean gertatzen da. Lotura metalikoa Hodei Elektronikoaren Ereduari jarraituz gauzatzen da:

  • Metalen atomoek azken geruzako elektroiak ematen dituzte, eta horrela, ioi positibo bihurtzen dira.
  • Ioiak geometrikoki antolatzen dira, metalaren araberako ezaugarriak izango dituen sare kristalino bat eratuz.
  • Balentzia-elektroiak hodei elektroniko bat osatuz biltzen dira ioi positiboen inguruan, eta gai dira metalean zehar lekuz aldatzeko.
  • Ioi positiboen eta hodei elektronikoaren arteko elkarreraginak kristala orekatzen du.
  • Gehienetan, zenbat eta balentzia-elektroi gehiago izan metalak, orduan eta sendoagoa izango da sortzen den lotura metalikoa.
  • Ioi arteko elkarketa ez da oso gogorra; beraz, ioi positiboen geruza batzuk besteen gainetik irrista daitezke.

Metaltasuna Taula Periodikoan

Metalen atomoek elektroi gutxi dituzte haien azken geruzan. Elektronegatibotasun, afinitate elektroniko eta ionizazio energia txikia dute.

Molekulen Arteko Loturak

Molekulen arteko indarrak molekula kobalenteak lotzen dituzten indarrak dira. Hiru motatakoak dira:

Sakabanatze-Indarrak

Molekula apolarren artean sortzen dira. Momentu batean, molekula horietako baten hodei elektronikoa pixka bat aldentzen da nukleotik, eta ondorioz, aldiuneko dipolo bat sortzen da. Dipolo horrek beste dipolo bat induzitzen (sortzen) du hurbileko molekula batean, eta bi dipoloen artean sortzen den erakarpen-indarra sakabanatze-indarra da.

Dipolo-Dipolo Erakarpena

Molekula polarren artean gertatzen da. Molekula polarizatu baten mutur positiboaren eta beste baten mutur negatiboaren artean sortzen da. Zenbat eta polarizazioa handiagoa izan, orduan eta lotura indartsuagoa izango da. Van der Waals-en indarrak esaten zaie.

Hidrogeno-Lotura

Molekula polarren artean sortzen dira, ondoko baldintzak betetzen direnean:

  • Hidrogenoa oso elektronegatiboak diren atomoei lotuta dagoenean (fluorra, oxigenoa edo nitrogenoa).

Dipolo-dipolo motako indarrak baino sendoagoak dira. Adibidez: HF edo H2O.

Entradas relacionadas: