Lotura Kimikoak eta Erradio Atomiko/Ionikoa: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB

Lotura Kimikoak: Oinarriak eta Propietateak

Lotura Ionikoa

Lotura ionikoa elektroi-transferentzia metaletik ez-metalera gertatzen denean sortzen da. Konposatu ionikoetako ioi positibo eta negatiboen artean ageri den erakarpen elektrostatikoa da.

Propietateak:

  • Solidoak dira.
  • Urtze- eta irakite-puntu altuak dituzte.
  • Disolbatzaile polarretan disolbatzen dira (uretan, ioi bakoitza H2O molekularen kontrako zeinuko zatiaz inguratzen da, eta kristal-egitura desagertu egiten da).
  • Solido egoeran ez dira korronte elektrikoaren eroaleak.
  • Urtuak edo disolbatuak daudenean, korronte elektrikoaren eroale onak dira.

Lotura Metalikoa

Katioiak modu ordenatuan taldekatzen direnean 3D sare bat sortzen dute. Utzitako elektroiek elektroi-gas bat sortzen dute, eta libreki mugitzen dira sare ionikoaren artetik, karga positiboa neutralizatuz.

Propietateak:

  • Solidoak dira (katioien eta elektroi-itsasoaren arteko erakarpenen ondorioz).
  • Fusio- eta irakite-puntu aldakorrak dituzte, lotura metalikoaren sendotasunaren arabera (katioien tamainaren eta kargaren araberakoa).
  • Ez dira hauskorrak, xaflakorrak baizik (kolpe bat ematen bazaie, elektroiak deslokalizatu egiten dira).
  • Bero-eroale onak dira.

Lotura Kobalentea

Lotura kobalenteak elkartzen dituen bi atomoak desberdinak badira (adibidez, HCl), lotura polarra da. Horietako bat, kasu honetan kloroa, bestea baino elektronegatiboagoa da, eta indar handiagoz erakartzen ditu elkarbanatutako elektroiak. Ondorioz, batek karga partzial positiboa (δ+) hartzen du, eta besteak karga partzial negatiboa (δ-). Hau ez da gertatzen loturan dauden bi atomoak berdinak badira, biak indar berdinez erakartzen dituztelako elektroiak.

Propietateak:

  • Egoera normalean, gasak, likidoak edo fusio-puntu baxuko solidoak dira.
  • Ez dira eroaleak, partikula kargaturik ez dagoelako.
  • Atomoak edo molekulak handiak eta astunak dira, eta mugitzeko zailtasunak dituztenez, egitura kristalinoak osatzen dituzte.
  • Disolbagarritasun aldakorra dute, polaritatearen arabera.

Lotura Kobalente Motak:

  • Lotura Kobalente Polarra: Elementu batek elektronegatibotasun handiagoa duenez, erakarpen handiagoa egiten du, eta elektroiak elementu horretara mugitzen dira.
  • Lotura Kobalente Apolarra: Elektroiak modu berdinean konpartitzen dituzte, elektronegatibotasun berdina edo antzekoa dutelako.

Erradio Atomikoa eta Ionikoa

Erradio Atomikoa

Erradio atomikoa azken geruzako elektroiaren eta nukleoaren arteko distantzia da.

Periodoetan:

Periodo bereko elementuek energia-maila berean sartzen dute azken elektroia. Z* (karga nuklear eraginkorra) handiagotzen doa ezkerretik eskuinera, eta erakarpen handiagoa eragiten du balentzia-elektroietan. Ondorioz, erradioa txikitu egiten da.

Taldeetan:

Talde batean, Z* ez da nabarmen aldatzen, baina geruza elektroniko kopurua handitzen da, eta ondorioz, erradioa handituko da.

Oro har, erradio atomiko handienak taula periodikoaren beheko ezkerreko aldean daude.

Erradio Ionikoa

Erradio ionikoa ioi baten nukleoaren eta bere kanpoko geruzaren arteko distantzia da.

Katioiaren Erradioa:

Katioi baten erradioa bere atomo neutroarena baino txikiagoa da. Elektroi kopurua txikiagoa denez, pantailatzea txikiagoa da, eta Z* handiagoa da. Ondorioz, katioiaren tamaina txikiagoa izango da.

Anioiaren Erradioa:

Anioi baten erradioa bere atomo neutroarena baino handiagoa da. Elektroi kopuruak gora egiten duenez, pantailatzea handiagoa da, eta Z* txikiagoa da. Ondorioz, erradioa handitu egiten da.

Entradas relacionadas: