Lotura Kimikoa eta Egonkortasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB
Lotura kimikoa, atomo bi edo gehiagoren arteko lotura da.
Atomoak elkartzean egonkortasuna lortzen dute.
Egonkortasun hau lortzeko atomoak azken geruzan zortzi elektroi edukitzera joko dute (zortzikotearen araua).
lotura kimikoa, substantzien atomoak, elektroiak hartu, eman edo konpartitzeagatik lortzen den egitura egonkorrari deritzaio.
Lotura ionikoa sortzen da elektroien transferentzia metaletik ez-metalera gertatzen denean.
Lotura ionikoa konposatu ionikoko ioi positiboen eta ioi negatiboen artean ageri den erakarpen elektrostatikoa da.
Ez metalen artean ematen den bildura da,elektroiak konpartitzen dituzte azken geruzan zortzi elektroi edukitzeko.
Lewis Egitura
Elementuek zortzikote elektronikoa dute beren inguruan (H-ren kasuan 2 elektroi dituzte)
Partekatuta dauden elektroi bikoteak (elektroi lotzaileak) eta loturetan parte hartzen ez duten elektroiak(ez-lotzaileak) puntu pareen zein marratxoen bidez adieraz daitezke.
Lotura metalikoa duten substantziek sareak eratzen dituzte. Sare horien osagaiak katioiak dira, ugariak eta hodei elektroniko batez inguratuak.
Metalen Barne-Egitura
Metalen atomoek ez dute molekularik eratzen. Horren ordez, ordenan kokatzen dira, ahalik eta kristal egituratrinkoena sortzeko.
Atomo bakoitzak bere balentzia-elektroiak askatzen ditu , eta ioi positibo bihurtzen da.
Atomo guztien balentzia-elektroiek hodei elektroniko bat osatzen dute. Hodeia egituraren hutsarteetatik mugi daiteke.
Elektroi-hodeiaren eta ioi positiboen arteko elkarreraginak metalaren egonkortasu-na bermatzen du.