Lorenzo Milani eta Barbianako Eskola: Hezkuntza Inklusiboaren Aitzindaria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,05 KB

Lorenzo Milani: Bizitza, Erbestea eta Pedagogia Iraultzailea

Lorenzo Milani 1923an jaio zen Florentziako familia aberats eta kultu batean, eta 1967an hil zen. Apaiza eta pedagogoa izan zen. Garai hartan, faxismoaren gorakadaren eta ama judua izatearen ondorioz, interes politikoengatik bataiatu zuten Eliza Katolikoan. Hitlerren altxamenduaren testuinguruan, maila altuko eta baxuko biztanleriaren arteko ezberdintasun sozialez ohartu zen, eta ez zituen onartzen.

1947an apaiz izendatu zuten San Donatoko elizan (Florentzia). Bertan konturatu zen eliztarrek ez zituztela bere sermoiak ulertzen, kultura eta hiztegi urria zutelako. Ohartu zen klase sozialaren eta ezjakintasunaren artean harreman estua zegoela, batez ere kultura-ezaren eta pobreziaren artean. Horregatik, gizarte-maila pobrea laguntzean oinarritu zituen bere bizi- eta eliza-helburuak, maila baxuko eliztarren kultura handiagotzeko konpromiso soziala hartuz.

San Donatoko Konpromiso Soziala

Helburu horrekin, San Donatoko eliza-eskola sortu zuen, ohiko eskolak ezartzen zuenari kritika eginez eta honek egindako akatsak erreparatuz. Ikasleei burua erabiltzen eta bizi ziren ingurua hausnartzen irakasten zien. Horrekin batera, hitzaldiak ere antolatzen zituen biztanleen kultura aberasteko.

Apaiz gisa, bere sermoietan alderdi politikoek biztanleria engainatzen zutela baieztatzen zuen, eta horren ondorioz, kardinalak Barbiana herri txikira erbesteratu zuen, mendietan. Bertan, ume artzainei, egurgileei eta, orokorrean, eskolatu gabeko pertsonei klaseak ematen hasi zen, Barbianako Eskola sortuz.

Barbianako Eskola eta Hezkuntza Klasistaren Kritika

Han, pedagogia burgesean oinarrituriko hezkuntza-sistema oso hautakorra, lehiakorra eta klasista zenez, ez zituen erreminta pedagogiko berberak erabiliko, ez zirelako ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen. Hitza eta hizkuntzaren garrantzia bermatu nahi zuen, ikasleek hitzaren jabetza eskuratzerakoan, jarrera kritikoa eta errealitatearekiko konpromisoa garatzeko gai izango zirelako.

Milaniren 3 Aldaketa Pedagogiko Nagusiak

Milanik hiru aldaketa proposatzen ditu hezkuntza sistemarako:

  • Errepikatzailerik ez egotea.
  • “Ergelak” diruditenei klaseak “denbora osoan” ematea.
  • Alferrak direnei motibazio bat eskaintzea.

Barbianako Eskolaren Oinarrizko 3 Neurriak

Hau lortzeko hiru neurri proposatzen ditu:

  • Eskola bikoitza (Ordutegirik gabeko eskola): Denbora ez-erabilgarrien susperketa, hau da, oporraldi zein patio-orduekin amaitzea. Eskola ez zen irailetik ekainera arte mugatzen, baizik eta urte osoko ikaskuntza-prozesua zen. Ikasi beharreko edukiak urteko egutegira moldatzen ziren, ikasleek esperimentazioan oinarritutako ikaskuntza jaso zezaten. Eskolak 12 orduz irekita egoten zen, eta adin ezberdinetako ikasleak gela berean ikasten zuten.
  • Hizkuntza eta hitzaren garrantzia: Milanik esaten zuen hizkuntzak herrialdeak banatzeko hormak bezala erabiltzen zirela, eta hauek gainditzeko modu bakarra hizkuntzaren ikasketarekin posible zela. Horretarako, egunero egunkariaren irakurketarekin lantzen zuten, era didaktiko eta kritiko batean; konstituzioaren irakurketarekin, kontratuen irakurketa eta interpretazioarekin, guztien arteko irakurketarekin eta eskolara gonbidatzen zituzten adituen konferentziak entzuten. Ikasleen arteko klaseek ere garrantzi handia zuten. Ikasle nagusiek edo aurreratuenek zailtasunak edo atzeratuak zeuden ikasleak laguntzen zituzten.
  • Hizkuntza bakoitzaren mailara egokitzea: Burgesen eta maila baxuko ikasleen arteko lengoaia ez zen berdina. Beraz, adierazteko eta besteei ulertzeko beharrezkoa zen maila ezberdineko hizkuntzak lantzea.

Bere libururik garrantzitsuenetarikoa “Carta a una maestra” da, non Barbianako ikasleek irakasle bati gutun bat idazten dioten, beren sentsazioak eta zer aldatuko luketen esanez. Korronte liberatzaile hori Freireren ardatzetan oinarritzen da, analfabetismoarekin bukatzeko helburuarekin.

Entradas relacionadas: