Londresko Esperientzia: Au-Pair Baten Egunerokoa

Enviado por María y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB

Barkatu lehenago ez idazteagatik, baina ez dut denborarik izan. Badakizu azken bolada honetan lanean presio handia dudala, eta gainera ingeleseko azterketa bat prestatzen ari naizela.

Londresko Bizimodua: Nire Egunerokoa

Zer moduz doa dena handik? Familia guztia ondo al dago? Ni, esan dizudan bezala, nahiko lanpetuta nago, baina gainerakoan ondo. Londresetik dena ondo doa, bai lanean, bai ingelesarekin. Ezin hobeto! Primeran moldatzen naiz, hasieran oso urduri nengoen arren. Lehenengo egunak gogorrak izan ziren, baina poliki-poliki ohitu naiz. Baina hori bai, ez da Bilbo bezain polita, baina... tira! Bizitzeko ez dago txarto. Hori bai, topiko bat izan arren, familia eta lagunak faltan botatzen ditut gehien. Ez nago kexatzeko moduan, hala ere, beste gauza positibo askoren artean, jende asko ezagutzeko aukera izan dudalako eta beraiekin ere momentu apartak igarotzeko aukera izaten ari naizelako. Edozein modutan, zalantzarik ez dago, teknologia berriek ere nireengandik gertuago sentiarazten nautela.

Londres Hiria Ezagutzen

Nire ustez, Londres hiririk politenetakoa da. Hemen, denetarik daukazu: dendak, parkeak, museoak... Gainera, metroari esker leku guztietara joan zaitezke:

  • Camden Town
  • Piccadilly Circus
  • Eta hiriko kaleetan zehar ibili, bertako bizimodua eta merkatuak ezagutzeko, horien artean, hain entzutetsuak diren Camden Town eta Portobello.

Hilabete batean, leku asko ikusi ditut:

  • Big Ben
  • Madame Tussauds museoa
  • London Eye

Hemengo museo gehienak doakoak dira. Horregatik, ospe handia dute, baina... jakina! Egunero jendez beteta daude, horien artean:

  • British Museum
  • Tate Modern Gallery
  • Natural History Museum

Nire Au-Pair Familia

Dakizunez, oso urduri nengoen etorri baino lehen, ez nekielako nolakoa izango zen familia, baina orain oso pozik nago haiekin. Oso familia jatorra da, eta gainera familiako seme-alabekin oso ondo moldatzen naiz. Haien izenak John eta Ann dira. Gurasoei dagokienez, oso harreman ona daukagu. Haiek egun osoa lan egiten dute. Beraz, ez daude etxean inoiz, asteburuetan izan ezik. Horregatik, au-pair gisa kontratatu naute, beren seme-alabak zaintzeko. Haiek etxean daudenean, ni kalera irteten naiz. Honi esker, jende berri asko ezagutu dut.

Lagunak eta Harremanak Londresen

Jendeari dagokionez, hasiera batean nahiko hotzak dira, nahiz eta behin ezagututa oso jatorrak izan. Horregatik, heltzerakoan asko kostatu zitzaidan haiekin harremanetan jartzea, oso isilak zirelako, baina gero konfiantza hartu nuen haiekin eta orain... begira! Oso lagun onak dira! Gutun honekin, argazki bat bidaltzen dizut, hemengo nire lagunak nolakoak diren jakin dezazun. Haiek munduko alde guztietakoak dira: txinatarrak, japoniarrak, amerikarrak... Neska-mutil hauei esker inguruko bazter guztiak ikusi ditut. Beraz, Londres goitik behera ezagutu dudala esan dezaket.

Lana eta Ikasketak Londresen

Nire Au-Pair Lana

Lanari dagokionez, momentuz ez da lan zaila, baina pazientzia handia eta denbora librea eskatzen dituen lana da. Egunero eskolara eraman behar izaten ditut eta gero jaso ere. Arratsaldero parkera joaten gara eta han askaria ematen diet. Eta amaitzeko, etxera itzultzen gara eta han afaria prestatzen dut. Ez da hain gogorra, ezta?

Ingeles Ikasketak

Lan egiteaz gain, ikasten dut akademia batean. Hemen, First azterketa prestatzen ari naiz, irailean egingo dudalako. Gainera, ingelesez hitz egiten dut jaikitzen naizenetik oheratu arte, hemen inork ez dakielako gaztelaniaz hitz egiten. Horregatik, ez daukat beste aukerarik, baina hau oso ona da niretzat, horrela nire ingelesa hobetzen dudalako.

Londresko Gastronomia eta Prezioak

Janaria

Janariari dagokionez, hobe ez hitz egitea, oso "berezia" da. Hemen janari desberdina jaten dut. Adibidez, gosaltzeko arrautza eta hirugiharra jaten ditut; gero, arratsaldean "tea" hartzen dut... Zelako bizitza! Uste dut lodituko naizela! Baina Euskal Herrian bezala ez da inon jaten.

Prezioak

Eta amaitzeko, prezioei dagokionez, oinarrizko produktuak hemengoen antzekoak dira, baina ez-oinarrizkoak, aldiz, oso garestiak. Batez ere, garraio publikoa. Beraz, etortzen bazara, ekar ezazu dirua.

Euskal Herrira Bisita eta Agurra

Gaia aldatuz, hegazkin-txartela hartu dut hurrengo astebururako. Gaur egun ongi komunikatuta dago Londres Euskal Herriarekin, eta nahiko erraza izaten da asteburu batean besterik ez bada ere, bisita azkar bat egitea. Horregatik, gaur erosketak egiten ibili naiz. Nahi baduzu zerbait? Oparitxo batzuk eraman nahiko nituzke. Nire familiakoek gauza asko eskatu dizkidate. Hortaz, martxa honetan beste maleta bat beharko dut.

Askoz gauza gehiago kontatuko nizkizuke, baina lan egitera joan behar dut. Espero dut laster elkar ikustea. Besterik gabe, zure erantzunaren zain geratzen naiz eta ez ahaztu lehenbailehen idaztea, hango berriak kontatuz. Goraintziak denoi!

Entradas relacionadas: