LOMCEren eragina hezkuntzan: segregazioa eta bere ondorioak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,44 KB
Lege hau hezkuntza komunitatea kontuan hartu gabe egin zen, baita hezkuntza arazoak zeintzuk diren jakin gabe ere. Nahiz eta hezkuntzak hobekuntzak egiteko asmoz sortu, ez da eragileen parte-hartzea bermatu.
Merkatua kontuan hartuta sortutako legea izan da, hezkuntza pribatuaren alde dago eta baliabideak kentzen dizkio publikoari eta horrela inklusioa baztertzen da. LOMCE-k gizarte indibidual bat sortu nahi du eta horretarako errebalida izena duen froga bat erabiltzen du.
Froga honetan ikasleak "azkarrak" eta "tontoak" bezala sailkatzen dira eta beraien arteko desberdintasunak sortzen dira, horrela segregazioa sortuz. Segregazioa hezkuntzaren lehen urteetan edo beranduago gerta daiteke, horren arabera ikasleei kalte gehiago edo gutxiago egingo die.
Geroz eta lehenago agertu kalte handiagoa izango da, hala nola ikasleen errendimendu akademikoan, goi maila batean sartzeko orduan, lan munduan integratzeko garaian... Segregazioa beranduago egiten bada ordea kaltea txikiagoa izango da eta ez dira ikasleen artean hainbeste desberdintasun egongo.
Multzokatzea
Honen ondorioz multzokatzea gertatzen da, hala nola, homogeneoa, heterogeneoa eta mistoa.
Multzokatzea homogeneoa
Homogeneoan ikasleak bi multzotan bereizten dira: ikasle "zailak" alde batetik eta "errazak" bestetik. Hauek bi klase ezberdinetan egoten dira bakoitza bere irakaslearekin.