LOMCE eta Heziberri 2020: Gizarte Zientzien Irakaskuntzaren Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

LOMCE eta Heziberri 2020: Gizarte Zientzien Irakaskuntzaren Analisia

LOMCE-ren Eragina Gizarte Zientzien Irakaskuntzan

Didaktikariek diote Gizarte Zientzien irakaskuntzaren xedeak giza balioak eta demokrazia lantzea direla. Hala ere, LOMCEk ez ditu helburu horiek lehenesten:

  • Ikuspegi itxia eta eztabaidagabea sustatzen du, hausnarketarako aukerarik gabe.
  • EGBko (Hezkuntza Orokorreko Legea) Gizarte Zientzien eredu zaharrera itzultzen da, kontzeptuen izaera indartuz errebaliden bidez (edukien ebaluazioari garrantzia handiagoa ematen zaio konpetentzien garapenari baino).
  • Geografia tradizionala eta deskriptiboa lehenesten ditu.
  • Historia Espainiako kontaketa nazionalean oinarritzen da, beste kultura eta lurraldeak Espainiaren ikuspuntutik aztertuz.
  • Gizarte Zientzien edukiak naturalak eta itxiak balira bezala aurkezten dira.
  • Espainiako narratiba nazionala gailentzen da, memorizazioa eta kontakizun identitario bakarra sustatuz.
  • Eredu positibista eta tradizionala da.
  • Espainiako historia ez da testuinguru globalarekin erlazionatzen.
  • Eduki kontzeptualak garrantzi handiagoa dute, prozedurazko eta jarrerazko edukiak baztertuz. Irakasleak curriculum-a aplikatzera mugatzen dira.
  • Eredu piagetianoa jarraitzen du: eduki historiko gehienak eta konplexuenak Lehen Hezkuntzako azken etapan kokatzen dira, haien lanketa zailduz.
  • Kanpo-ebaluazioetan edukiak ebaluatzen dira, ez konpetentziak. Ebaluazio-irizpide berriek "ulertzea" eta "identifikatzea" eskatzen diete ikasleei, baina ez "hausnartzea", "kritikatzea" edo "eztabaidatzea".
  • LOMCEk Gizarte Zientzien edukiak bigarren mailan uzten ditu, 3. eta 6. mailako jakintza globalen probetan ez baitira eskatzen.
  • Edukien blokeen banaketa ez da egokia. "Gizartean bizi" blokeak eskakizun handia du, eta horrek historia-edukien lanketa baldintzatu dezake.

LOMCE eta Heziberri 2020ren Kritika

  • Curriculum-a egiteko ez dira kontuan hartu didaktikarien edo ikerlarien iritziak.
  • EGBko eduki klasikoetara itzuli gara, kontzeptuetan oinarritutako curriculum-a lehenetsiz.
  • Identitate nazionala lantzen da Lehen Hezkuntzan, Espainiako historia eduki nagusitzat hartuz. Eduki horiek naturalak balira bezala aurkezten dira, Espainia betidanik existitu den errealitate aldaezin gisa.
  • Historia naturalizatzen da, denboran zehar eraikitako kontakizun gisa aurkeztu beharrean.
  • Eredu piagetianoari jarraituz, historiaren zati handiena azken zikloan pilatzen da, haren lanketa zailduz.
  • Ebaluazioan kontzeptuak lehenesten dira konpetentzien aurretik, curriculum-a irreala bihurtuz.
  • Gure curriculum-a nahiko tradizionala da. Nahiz eta gaitasunak eta metodologia berritzaileak aipatu, edukien pisu handiak ikaskuntza tradizionala bultzatzen du.

Entradas relacionadas: