Lokuzioaren gida: ahotsa eta komunikazioa hobetzeko teknikak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,01 KB

Lokuzioa hitz egiteko modua da. Esanahi bat duen hitz multzoa, esaldia. Esatariak ahots ona izan behar du. Mezua transmititzeko moduak ulermena baldintzatzen du. Erredakzio ona eta indar espresiboa = entzuleak adi -> prozesu komunikatiboa. Nola esan zaindu behar dugu. Forma guztiz inportantea da, idatzitako lana luzitzeko. 45 segundotan akabo. Nola esan, beraz, inportantea da.

Autokritika, lehen urratsa

Entzun – praktikatu oinarrizko arauak (Emili Prado)

  • Naturaltasuna: Irakurri dezakegu azkarrago, astiroago... baina baloratuko dena naturaltasuna izango da. Sinesgarria.
  • Esana: Esan egiten duguna eman behar du, ez dugula irakurtzen.
  • Norberaren estiloa: Ahots oso fina, azkarra, geldoa...
  • Altuan irakurri grabatu aurretik: estudiora sartu baino lehen altuan irakurri ikusteko non trabatzen garen.
  • Tonu akademiko edo doktrinalik ez: Rigido EZ, zurruntasunik ez.

(Huertas de Perona): “Informazioan komeni da testuak esatea idatzirik egongo ez balira bezala. Baina ez dira espontaneotasuna eta naturaltasuna konfunditu behar… idatzitakotik abiatuta, espontaneoa iruditu behar du”.

(Balsebre): “Esataria era berdinean adierazi behar da irakurtzen dagoenean eta inprobisatzen dagoenean”.

Beldur eszenikoa

“Komunikaziorako eraginkortasuna murriztu eta norbere gaitasun espresibo potentzialak azaltzea galarazten duen blokeo egoera da” (azkenean blokeoa da-> ahal duguna baino txarrago egiten dugu, kalitatea kendu gure lokuzioari).

Fonetika

Hizketaren soinuen ikerketa eta ikasketaz arduratzen den diziplina.

(Sapir, 1921): “Hizkuntza gizakiak bakarrik darabilen metodo bat da. Ez da instintiboa eta deliberazioz produzitzen diren sinboloen sistema baten bidez ideiak, emozioak eta desirak komunikatzeko baliatzen da. Sinbolo hauek batez ere entzumenezkoak dira eta hizketa organoen bidez sortzen dira”.

  • Hizkuntza: komunitate bakoitzak ezarririko zeinuen sistema konkretua.
  • Hizkera: norbanako bakoitzak hizkuntzaz egiten duen erabilera.

Laringea

Gure ahotsa sortzen duen organoa da. Glutisa atal garrantzitsuenetakoa da. Giza ahotsa laringean sortzen da. Biriketatik arnasketarekin batera irteten da airea (glutisean zehar pasarazten da airea eta ahots kordak bibrarazten ditu). Airerik gabe ez dago ahotsik. Energia ere beharrezkoa da. Arnasketa, beraz, ahotsa sortzeko funtsezko lehengaia da. Arnasketa nahikotasuna izateko, hau da, ez itotzeko, airearen bolumena nahikoa izan behar da (arnasketa sakonagoa).

Horren inguruan, Boyt-ek esaldi bat dio: Birikak eta eztarriak ahalik eta gehien zabaldu behar dira, arnasketa sakona izan dadin eta sakelatik etorri dadin.

  • Fonema: gutxieneko unitatea. Ezin da zatitu. Esanahirik ez, baina esanahia ulertzen laguntzen digu. Adibidez: zero eta zeru (bi esanahi ezberdin).
  • Alofonoa: fonemaren bariante bat da. Gerta daiteke fonema berak aldaera batzuk izatea hitzaren baitan duen kokapenaren arabera. Adibidez, duda (bi “d” ditu: lehenengoa oklusiboa da, haizea barrura doa mingainak hortzetan jo ondoren. Bigarrena aldiz, frikatiboa, haizea kanpora doalako).
  • Artikulazioa: soinuak (bokalak eta kontsonanteak) sortzeko ahotsaren organoek (ezpainak, mingaina, faringea etab.) hartzen dituzten posizio berezien eta burutzen dituzten mugimenduen osotasuna da.
  • Ahoskera: mugimendu eta posizionamendu horren ondorioz aireak ateratzen duen soinua da.

Arnasketa motak

  1. Diafragmatikoa: abdominaletik egiten den arnasketa da. Egokiena da lokutatzeko. “Arnasketa fisiologiko” ere deitzen zaio, umeek horrela arnasten dutelako jaioberritan (geroago ahaztu egiten dute).
  2. Torazikoa: gure “ohiko” arnasketa da. Sudurretik hartzen da airea.
  3. Klabikularra: “Emergentziazko arnasketa” bat da, besteetan baino aire gutxiago hartzen baita. Ez da aproposa irakurketa luze samarra baldin bada.

Ahotsaren produkzioa

  • Haize sistema: birikak, trakea eta diafragma. Hitzegiteko eta abesteko orduan, diafragma giharrik inarrizkoena da. Biriken azpian dago, eta bere mugimenduaren bitartez, airearen sarrera eta irteerak kontrolatzen dira.
  • Sistema bibragailua: laringea eta ahots kordak. Ahots kordak glotisean daude, laringearen ataletako batean. Berez, ez dira kordak, tendoiak baizik. Nola sortzen da ahotsa: Abesterakoan edo hitzegitean, kordak tenkatu egiten dira, eta biriketatik ateratzen den airea haien artetik igaro eta hauek bibrarazten ditu. Bibrazio horren ondorioz, ahotsa sortzen da. Arnasketa prozesuan, kordak lasaituta daude, atseden hartzen, biriketatik ateratzen den airea atera dadin.
  • Sistema durundatzailea: faringea, sudur-hobiak, ahoa eta buru-hezurreko sakonunea edo zuloa. Hitzaren artikulazioaren eta ahots tinbrearen erantzuleak dira. Ahotsa, berez, oso ahula da. Ahotsari “potentzia” emateko, “erresonantzia kaxa” bat behar du, honek potentzia eman diezaion.

Ahotsaren ezaugarriak

  • Intentsitatea: Soinu ozenak edo ahulak (“fuertes y débiles”). Intentsitatea ahotsaren “bolumena” litzateke, ahotsaren indarra. Dezibelioetan neurtzen da (dB).
  • Iraupena: Soinu luzeak edo laburrak. Ahotsa eratzen duen bibrazioak zenbat denboraz egon den neurtzen du.
  • Tonua: Soinu altuak edo baxuak (“agudos y graves”). Soinuaren maiztasunarekin du zerikusia, eta Hertzetan (Hz) neurtzen da. Emakumezkoen ahotsek gizonenak baino maiztasun handiagokoak dira, eta horrela, tonu altuagoak egiten dituzte.
  • Tinbrea: Ezaugarri bereizgarria da, instrumentu edota ahotsak bereizteko erabiltzen den ezaugarririk behinena. Ez dauzka bi alde bereizirik. Ahotsaren kasuan, tinbreak ahots horren izaera eta “kolorea” determinatzen du.

Prosodia

Hitz hau erabiliko da hizketaren alderdi musikala osatzen duten elementuen bilduma adierazteko, eta azentu hitza, silabak nabarmentzeko erabiltzen dena adierazteko.

  • Intonazioa: Hitzetarako soinua; testuaren soinu-dimentsioa daraman melodia, baina aldi berean mezuaren konnotazioa edo esanahia itzultzen duena; esatari edo hizlariak bere diskurtsoan komunikatzen duen informazio estetikoa.
  • Azentua: ezaugarri prosodikoa eta horren bidez silaba zehatz bat nabarmentzen da, eta intentsitatea, iraupena eta tonoa aldatzen dira, entzuleari mezua ulertzeko esanahi esanguratsuak emanez.
  • Erritmoa: Diskurtsoaren ulermenari eragiten dio. Erritmoak testuaren datuen garrantzia azalaratzen du eta entzuleari sentsazio psikologiko zehatzak ematen zaizkio mezuaren zentzua bideratzeko. Ahozko mezuaren iraupenarekin eta aldaketekin zerikusia du.

Entradas relacionadas: