Lokomozio eta Nerbio Sistemak: Anatomia eta Funtzioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 396,07 KB

Lokomozio Aparatua

Anatomiaren Berezitasunak

Zergatik dira aldakak ezberdinak gizon eta emakumeetan? Emakumeen kasuan, haurdunaldirako umetokia izaten dute pelvisean; gizonek, ordea, ez. Horregatik, emakumeen pelvisa zabalagoa da.

Zein da torax-kaxaren funtzio nagusia? Bularreko organoak babestea (bihotza eta birikak). Zergatik dago hezurrez osatua? Elastikotasuna izateko.

Zergatik dago eskua hainbeste hezur txikiz osatua? Mugikortasun handia izateko eta toki txikia delako.

Muskuluen Mugimenduak

Muskuluek bi mugimendu nagusi dituzte: flexioa eta luzapena.

Lokomozio Aparatuaren Patologiak

  • Artrosia: Artikulazioen gaixotasun kroniko eta endekapenezkoa. Hezur arteko artikulazioen elastikotasuna galtzen da, mugikortasunean eragiten du, mina sortzen du eta adinarekin lotuta dago.
  • Artritisa: Artikulazioetako ehunen hantura. Mina, gogortasuna eta mugitzeko arazoak sortzen ditu edozein adinetan.
  • Osteoporosia: Kaltzioaren eta dentsitatearen galera. Hezurrak hauskorragoak bihurtzen dira, batez ere emakume adinduetan.
  • Fibromialgia: Hezur-muskuluen min orokortua, nekea eta memoria-arazoak.
  • Lumbagoa: Bizkarraren behealdeko mina.
  • Osteomielitisa: Hezurren infekzioa, bakterioek sortua. Sukarra, ondoeza eta hantura eragiten ditu.

Sistemaren Osagaiak eta Funtzioak

Zer da lokomozio aparatua? Muskuluek eta hezurrek osatzen duten sistema da.

Zertarako behar dugu? Gorputza zutik mantentzeko eta mugitzeko.

Zerk osatzen du aparatu hau?

  • Sistema osteartikularra: Hezurrak, lotailuak eta artikulazioak.
  • Muskulu-sistema: Muskuluak eta tendoiak.

Hezurrek organismoan betetzen dituzten funtzioak:

  • Gorputzari eustea eta oreka mantentzea.
  • Mugimenduak egin ahal izatea (adibidez, korrika ibiltzea).
  • Organo hauskorrak babestea (bihotza, birikak).
  • Hematopoiesia: Odoleko zelulen sorkuntza.

Z 2Q== 9k= 9k=

Z

2Q== Z Z

Z Z 2Q== 9k=

Nerbio Sistema

Zertaz arduratzen da? Garuneko informazioa eta instrukzioak transmititzeaz arduratzen da. Mugimendua, arnasketa, ikusmena eta pentsamendua kontrolatzen ditu. Sistema hau nerbio-zelulez eta neuronez osatuta dago.

Zelulak eta Neurona Motak

Neurona: Informazioa jaso eta prozesatzen duen zelula. Bere funtzio nagusia muskulu, guruin eta beste neuronei seinaleak bidaltzea da.

Neurona motak eta haien funtzioak:

  • Interneuronak: Nerbio Sistema Zentralean (NSZ) bakarrik daudenak. Beste neuronekin konektatuta daude eta informazioa transmititzen dute.
  • Neurona sentsorialak: Jasotako informazioa NSZra eramaten dute prozesatzeko.

Zer da sinapsia? Neuronen arteko konexio funtzionala da, nerbio-bulkada neurona batetik bestera transmititzea ahalbidetzen duena.

Nerbio Sistema Zentrala eta Gaixotasunak

Zeintzuk dira Nerbio Sistema Zentralaren osagaiak? Entzepaloa eta bizkarrezur-muina.

Epilepsia: Garuneko asaldura bat da, edozein adinetan ager daitekeena.

Meningitisa: Meningeen hantura da, hau da, garuna eta bizkarrezur-muina estaltzen duten mintzen inflamazioa, gehienetan infekzio baten ondorioz sortutakoa.

Entradas relacionadas: