Lokatzak, Peloideak eta Parafangoa: Ezaugarriak eta Erabilerak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

Lokatzak: Ezaugarriak eta Propietateak

Lokatzen funtsezko ezaugarriak

  • Partikulen tamaina txikia: 2 µm baino txikiagoak.
  • Egitura laminarra: Molekulak laminetan kokatzen dira.
  • Laminen arteko kargak: Cu, Co, Zn... bezalako ioiak egotea.

Lokatzen propietate nagusiak

Lokatzen propietateen artean honako hauek nabarmentzen dira: uraren absortzioa eta xurgapena, ioi-trukea, propietate termikoak eta plastikotasuna.

Lohiak Kabinan Aplikatzeko Neurri Orokorrak

Estetikan, erabilera eta adierazpena topikoa izango da. Lokatzak azalean aplikatzean, neurri hauek hartu behar dira:

  • Ez dute hondar-partikularik edo ehunak narrita ditzakeen beste zakartasunik izan behar.
  • Lokatzak erraz kutsatzen dira; beraz, erabilera bakoitzaren ondoren bota edo esterilizatu behar dira, batez ere ontzia denbora luzez irekita egon bada edo azalean erabiliko bada.
  • Lehen aplikazioetan azkura edo gorritasuna normala da, lokatzak barne-ehunetako toxinak kentzen laguntzen duelako.
  • Zirkulazio-arazoak izanez gero (barizeak, tronbosia, enbolia), ez dira aplikazio astunak erabili behar, zirkulazioa oztopatu eta krisi kardiobaskularra sor dezaketelako.

Peloideak: Definizioa eta Fase Eratzaileak

Peloideak naturalki denborarekin (ur mineral edo itsasoko uren kontaktuan dauden sedimentuak) edo artifizialki heltze-prozesu baten bidez sortzen diren lohiak, lokatzak edo buztinak dira. Bi fasetan osatzen dira:

  • Fase solidoa:
    • Organikoak: Landare-hondakinak, animaliak, algak, etab.
    • Inorganikoak: Lokatzak eta beste mineral batzuk (karbonatoak, gatzak).
  • Fase likidoa: Ur mineromedizinala, itsasoko ura edo lakuko ur gazi zein geza izan daiteke.

Peloideen Sailkapen Orokorra Jatorriaren Arabera

Peloide inorganikoak

Fase solidoan nagusiki osagai inorganikoak dituztenak dira:

  • Lohiak: Fase solidoko materiala organikoa da; fase akuosoaren material organikoaren osaera garrantzitsua da mikroorganismoengatik.
  • Itsasoko lokatzak: Material solidoa inorganikoa (minerala) da, baina fase organikoa loietan baino ugariagoa da. Fase likidoa ur gazia da (itsasokoa edo lakukoa).

Peloide organikoak

Fase solidoan nagusiki osagai organikoak dituztenak dira:

  • Turbak: Fase solidoaren osagai nagusia deskonposizioan dagoen landare-materia da; fase likidoa ur mineromedizinala da. Organikoak direnez, ezegonkorragoak dira.
  • Biogleak: Osagai solido nagusiak algak dira eta fase likidoa ur sulfuratua da.

Parafinen Aplikazio Teknikak

  • Pintzelazioa: Parafina lau eta sei geruza artean aplikatzen da brotxa batekin (parafinak 53-55 °C artean egon behar du), eta eremua bero mantendu behar da toalla batekin 30-60 minutuz.
  • Murgiltze-bainua: Tratatu beharreko zatia parafinan sartzen da; solidotu ondoren, sei eta hamabi aldiz errepikatzen da prozesua, geruzak sortuz. Prozesuak guztira 15 eta 40 minutu artean irauten du.

Parafangoa: Ezaugarriak eta Erabilera Estetikoa

Parafangoa parafinaren eta lokatzen nahasketari deitzen zaio, medikuntzan eta estetikan erabiltzen dena. Termoterapeutiko oso onak dira, eta lokatz-osagaien ekarpena azalerako ere oso interesgarria da.

Normalean 48-50 °C-tan kataplasma moduan aplikatzen dira, eta gero estali egiten dira beroa denbora gehiago mantentzeko. Birziklatu daitezke; izan ere, likidotzeko tenperatura nahiko altua hartzen duenez, mikroorganismo gehienak ezabatzen ditu. Analgesikoak dira eta eremuko zirkulazioa hobetzen dute. Estetikan, batez ere zelulitisaren aurkako tratamenduetan eta gehiegizko pisua tratatzeko erabiltzen dira.

Entradas relacionadas: