Litosferaren dinamika eta plaken tektonika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,42 KB
Litosfera deritzo Lurraren kanpoko geruzari, lurrazalak eta mantuaren kanpoko eremuak osatuari. Litosferaren zatiak plaka litosferikoak deritze (Eurasikoa, Afrikakoa...). Litosfera ozeanikoa: Bietan meheena eta dentsitate handienekoa da. Litosfera honen gainean dago ozeanoetako ura. Litosfera kontinentala: Ozeanikoa baino lodiagoa eta arinagoa da, eta urgaineratutako eremuak osatzen ditu.
1912an Alfred Wegener alemaniar meteorologoak kontinenteen jitoari buruzko teoria azaldu zuen. Teoria haren arabera, kontinenteak ez daude geldirik, astiro mugitzen dira.
Plaken tektonikaren teoria:
- Itsas hondoko arroken adina: ozeanoen erdian dauden arrokak kontinenteetatik hurbilago dauden itsas hondoetako arrokak baino berriagoak dira.
- Itsas hondoko arroken paleomagnetismoa: arroka magmatikoek, sortzen diren neurrian, eremu magnetikoaren polaritatea hartu eta itsas hondoko arroketan zerrenda simetrikoak bereizten dira.
- Sumendien eta lurrikaren banaketa geografikoa: sumendiak dauden eta lurrikarak gertatzen diren lurraldeak lerrokatuta daude.
- Paleoklimatologiaren analisia: kontinente bat zegoen antzinan.
- Itsaspeko egituren azterketa: kartografiatu egin dira dortsal ozeanikoak.
Konbekzio korronteen sistema: material beroenak eta dentsitate txikienekoak gainazalerantz igotzen dira. Han hoztu eta jaisten hasten dira berriz. Ondorioz, nukleotik gainazaleraino transmititzen da energia konbekzio korronteen bidez. Energia horri esker astenosferak bultzatzen du bere gainean egokitutako litosfera, eta modu pasiboan mugitzen da azken hori.
Luma termikoak:
2. Litosferaren dinamika
- Muga edo ertz dibergenteak: plakak bereizi egiten dira. Ondorioz litosfera berria sortuko da.
- Konbergenteak: plakak talka egiten dute elkarren artean. Subdukzio eremu bat sortuko da (litosfera suntsitu) edo obdukzio eremu bat sortuko da (materialak tolestu eta mendikate berriak sortu).
- Muga edo ertz pasiboak: ez da ez litosferarik sortzen ez suntsitzen. Saiheska mugitzen dira plakak eta urratze failak eratzen dira.
2.4 Prozesu geologikoak plaken arteko ertzetan
- Tolesturak: estratuen deformazioak dira.
- Failak: lurraren hausturak dira. 3 mota daude: faila normala: lur eremuan distentzio-indarren bat sortzen denean, alderantzizko failak: konpresio-indarren bat sortzen denean, eta urratze failak: saiheska mugitzen dira blokeak.
- Zamalkadurak: alderantzizko failetatik sortzen diren egiturak dira.
- Magmatismo eta metamorfismo
3. Wilson zikloaren lau faseak:
1. kontinente barneko rift bat eratzen da, adibidez: Afrikako kontinentearen ekialdeko Rift Harana.
2. plaka kontinentalak elkarrengandik aldentzen dira, adibidez: Ozeano Atlantikoa.
3. Litosfera ozeanikoa litosfera kontinentalaren azpian hondoratzen da, adibidez: Andeetan.
4. arro ozeanikoa itxi egiten da, adibidez: Himalaia mendikatea.
Zure ustez, zergatik da erraza tolesturak sortzea oso sakon dauden materialetan, goiko geruzetan dauden materialetan baino? Presio eta tenperaturak handiagoak dira lurraren barnean. Horregatik sakonean dauden arrokak moldegarriak dira, beroago daudelako azalekoak baino.