Litosfera, Plaka Tektonika eta Wilson Zikloa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,72 KB
Plaka Tektonika eta Litosfera
Lurraren Geruzak eta Plakak
Litosfera
Lurraren kanpoko geruza da, lurrazalak eta mantuaren kanpoko eremuak osatua. Geruza zurruna eta solidoa da.
Astenosfera
Kanpoko geruza da. Geruza plastikoagoa da eta jariakin baten modura portatzen da, konbekzio-korronteen mende dago.
Plaka Tektoniko Nagusiak
Zortzi plaka nagusi daude:
- Ozeano Bareko plaka
- Ipar Amerikakoa
- Hego Amerikakoa
- Nazcakoa
- Eurasiakoa
- Afrikakoa
- Australiakoa
- Antartikakoa
Azpiplakak: Cocoskoa eta Filipinetakoa.
Litosfera Motak
Plaka tektoniko gehienek bi motatako litosferak dituzte:
- Litosfera ozeanikoa: Meheena eta dentsitate handienekoa da. Litosfera honen gainean dago ozeanoetako ura.
- Litosfera kontinentala: Lodiena eta arinagoa da, eta urgaineratutako eremuak osatzen ditu.
Kontinenteen Jitoaren Teoria
Alfred Wegenerren Teoria (1912)
Alfred Wegener meteorologo alemaniarrak 1912an azaldu zuen teoria. Bere teoriaren arabera, kontinenteak ez daude geldirik, astiro mugitzen dira. Hainbat froga bildu zituen:
- Froga geografikoak: Kontinente batzuen itsasertzak bat datoz, eta baieztatu daiteke antzina kontinente bat osatzen zutela, ondoren bereizi egin zirela.
- Froga geologikoak: Antzinako antzeko egitura geologikoak daude egun ozeanoek bereizitako lurraldeetan. Horrek adierazten du lurralde horiek bat eginda egon zirela antzina.
- Froga paleontologikoak: Antzeko fosilak hainbat kontinentetan aurkitzeak antzina kontinenteak elkartuta egon zirela adierazten du.
- Froga biologikoak: Organismo batzuek, kontinenteak bereizi ostean eboluzionatu eta gero, espezie desberdinak sorrarazi dituzte (adibidez, Australiako eta Hego Amerikako martsupialak).
Plaken Mugimendua Eragiten Duten Indarrak
Energia Iturria
Bero horren zati bat planeta eratzeko aurreneko etapetatik kontserbatzen da (adibidez, meteoritoen talka eta elementu erradioaktiboen desintegrazioak).
Energia Transmisioa
Energia transmititzeko hiru mekanismo nagusi daude:
- Konbekzio-korronteen sistema: Material beroenak eta dentsitate txikienekoak gainazalerantz igotzen dira, han hoztu egiten dira eta berriro jaisten dira. Ondorioz, nukleotik gainazaleraino transmititzen da energia.
- Luma termikoak: Lurreko nukleotik urtutako materialak luma termikoen moduan igotzen dira lurrazaleraino, eta materialak geruza sakonetaraino jaisten dira xafla zabal edo errezela termikoen moduan mesosferaren hondoraino.
- Grabitatearen indarra: Materialak hondoratzen diren eremuetan, materialen pisuak berak, arrastean eramanda plaken gainerako zatia, materialak lurraren barnerantz mugitzea eragiten du.
Litosferaren Dinamika eta Zikloak
Plaka Ertzak
- Ertz dibergenteak (eraikitzaileak): Plakak sakabanatzen dira.
- Ertz konbergenteak (suntsitzaileak): Plakak elkartzen dira.
- Ertz pasiboak (transformatzaileak): Plakak irristatzen dira.
Wilson Zikloa
- Kontinente barneko rift bat eratzen da, plaka kontinental baten zatiketaren ondorioz.
- Plaka kontinentalak elkarrengandik aldentzen dira, litosfera ozeanikoan dortsala sorrarazten da (ozeano-hedapena).
- Litosfera ozeanikoa litosfera kontinentalaren azpian hondoratzen da; kostaldeetako mendikateak sortzen dira.
- Arro ozeanikoa itxi egiten da; mendikateak sortzen dira plaka kontinentalen arteko talkaren ondorioz.