Literaturaren Oinarriak: Baliabideak, Generoak eta Motibazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,45 KB

Baliabide Estilistikoak

Onomatopeia
Natura edo inguruko hots edo soinu bat imitatuz sortutako hitza.
Aliterazioa
Esaldi edo bertso-pasarte batean, hots bat edo antzeko hots batzuk errepikatzea. Soinu-errepikapena esaldiaren esanahia azpimarratzeko erabili ohi da.
Anafora
Esaldi edo bertso ezberdinen hasieran hitz bat edo batzuk errepikatzea. Batzuetan, esaldi oso bat ere errepikatzen da.
Paralelismoa
Bertso-lerro edo perpaus batzuetan egitura sintaktiko bera errepikatzea da. Sarritan anaforarekin edo epiforarekin batera agertzen da.
Antitesia
Aurkako esanahia duten hitzak edo ideiak elkarren ondoan jartzea. Sarritan, egitura bera duten bi perpausetan ematen da esanahi-aurkakotasun hori.
Sinestesia
Zentzumen jakin batekin erlazionatutako hitzak, berezko loturarik ez duen zerbait adierazteko erabiltzea.
Konparazioa
Izaki bizidunak, gauzak, ekintzak edo gertaerak antzeko elementu batekin konparatzea edo parekatzea da.
Pertsonifikazioa
Animaliek, landareek, gauzek edo kontzeptu abstraktuek pertsona balira bezala jokatzea edota pertsonei dagozkien ezaugarriez jantzita agertzea.
Metafora
Antzeko ezaugarriren bat duten bi elementu bat bera balira bezala aurkeztea.

Idazlearen eta Irakurlearen Motibazioak

Zergatik idazten du idazle batek?

  1. Barnean sentitzen duena adierazteko.
  2. Bere ingurua aztertzeko eta bere mundu-ikuskera agertzeko.
  3. Pertsonaia eta gertaera berriak asmatuz gozatzeko, eta bere lana irakurlearentzat gozagarri eta entretenigarri izan dadin.
  4. Hizkuntzak eta literatura-teknikek ematen dizkioten baliabideen bitartez arte-lan bat sortzeko.

Zergatik irakurtzen du irakurle batek?

  1. Sekula bizi izan ez dituen abenturak eta bizipenak irudikatzeko. Liburuek beste leku eta garai batzuetara eraman gaitzakete, edo gure eguneroko mundua beste era batera ikusten lagundu.
  2. Idazlearen sentipenak eta gogoetak ezagutzeko, eta bere esperientziak haren esperientzien argitan aztertzeko.
  3. Idazleak hizkuntzarekin egiten dituen era guztietako jolasekin gozatzeko.

Literatura: Genero Nagusiak

Literaturak, hitzetan oinarritutako artea izanik, edertasuna sortzea du helburu. Horretarako, baliabide estilistikoak erabiltzen ditu eta hiru genero nagusitan banatzen da: poesia, narrazioa eta antzerkia.

Baladak

Hitz neurtuz sortutako narrazioa da, gertaera bat neurtitzez adierazten duen testu mota. Erdi Aroko ahozko literaturan sortu ziren.

Ezaugarriak

  • Gaiak: Gertaera tragikoak, beldurgarriak, injustiziak, maitasuna, mina...
  • Generoak: Hiru genero nahasten ditu: narrazioa, poesia eta antzerkia.

Poesia

Sentimenduak, nahiak, esperientziak, barne-bizitza eta inguruaz ditugun ideiak adierazteko erabiltzen den literatura-generoa da.

Ezaugarriak

  • Neurria: Bertso-lerroen silaba kopurua.
  • Errima: Bertso-lerroen bukaerako hitzen amaierako hots berberak errepikatzea (oinak deitzen zaie).

Poesia motak

  • Bertsoak
  • Olerkiak
  • Abestiak
  • Baladak

Narrazioa

Gertaera batzuen kontaketa da. Barruan deskribapenak eta elkarrizketak tartekatzen dira, zehaztasuna eta sinesgarritasuna lortzeko.

Osagaiak

  • Ekintza
  • Pertsonaiak
  • Denbora
  • Tokia

Narratzailea eta idazlea

Idazlea narrazioaren egilea da, eta narratzailea, berriz, gertatzen diren gauzak kontatzen dituen ahotsa. Narratzailea hirugarren pertsonan (orojakilea) edo lehen pertsonan (protagonista) mintza daiteke.

Narrazio motak

  • Ipuina: Narrazio motza eta laburra.
  • Nobela: Narrazio luzea.
  • Azpigeneroak: Nobela beltza edo poliziakoa, nobela historikoa, biografia, autobiografia, etab.

Antzerkia

Pertsonaia batzuek agertoki batean antzezten duten ekintza da. Ikuskizun hauek literatura-testu bat (gehienetan elkarrizketan oinarritua) dute oinarri. Antzerkia, beraz, antzezteko idazten den testu-multzoa da.

Antzerki motak

  • Komedia
  • Tragedia

Entradas relacionadas: