Literaturaren Historia: Jatorria, Antzinako Literatura eta Zibilizazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,63 KB

Literaturaren historiaren sorrera

Idazkera K.a 3500. urte inguruan sortu zen. Ekintza iraultzailea izan zen. Lehen idatziak behar ekonomikoei loturik daude: uzten kontrola... Idazkeraren erabilerak pentsamendua garatzen lagundu zien gizakiei. Honek guztiak zientzien garapena ekarri zuen eta nola ez lege, erlijio, filosofia edo literaturena ere. Lehen idatziak Mesopotamia eta Egiptoan jaio ziren.

Antzinako literatura

Mendebaldeko kultura mendeetan zehar eraikitzen joan da, eragin handia izan du antzinako literaturak, bibliak. Ondoren literatura klasikoetan sartuko ginateke, grekoa eta latindarra. Hauen topiko eta mitoak oinarrizkoak dira gure gizartean.

Antzinako literaturaren ezaugarriak:

  • Sinismen erlijiosoek eragin handia.
  • Ezaugarri mitiko eta fantastiko asko.
  • Aurreko tradizio eta leiendak bildu.
  • Denboran zehar egindako lanak.
  • Batzuetan testu sakratuak bilakatu.
  • Heroiak agertzen dituzte.
  • Munduaren azalpena ematen saiatu.

Mitologia

Mitoak, natura eta gizakien auziak azaltzen dituen fantaiazko istorioak kontatzea da. Mitoen gai nagusiak kultura guztietan ematen dira:

  • Jatorri mitikoak: Munduaren, hiri baten edo arraza-kultura baten jatorria azaltzeko.
  • Erritu mitoak: Ohitura batzuen zergatikoa azaltzen dituztenak.
  • Gurupen mitoak: Jainko baten bizitza eta lorpenak azaltzeko.
  • Ospe mitoak: Agintari edo heroien leinua ezagutzeko.
  • Amaiera mitoak: Munduaren edo zibilizazioen amaiera aurreikusteko.
  • Gizarte mitoak: Gizartearen ohitura edo jokabide batzuk frogatzeko.

Mito mota ezberdinak ager litezke nahasturik kondaira bakar batean. Esan liteke gizarte batek duen ideologia mitoen oinarrian dagoela. Herri batean elementu bateratzaileak dira, erritoak, jarrerak… Jakin nahia eta kuriositatea gizakiaren ezaugarriak dira. Erantzun mitologikoa agertu zen lehena izan zen. Mitoek 3 mesede egin zizkieten gizakiei:

  • Munduaren azalpena eman.
  • Jainkoen figurak azalduko ditu ezin ulertu litezkeen gauzak.
  • Jainko beraren existentzia agertuko du.

Jainkoaren kontzeptua garatu egin da denboran zehar, gizakia aldatzen joan den bezala.

Mesopotamiako literatura

Sumertar gizartea Tigris eta Eufrates erreken artean sortu zen. Sumertarrek asmatu zuten idazkera. Hasieran “piktograma” sistema zuten, ondoren kodea sinpleagoa egiten joan. Idazkera erabiliz beren bizitzeko era agertu zuen lehen gizartea izan zen. Horrela ezagutzen dira haien pentsamolde, erlijio eta mitoak.

Lehen idatziak 3 arlotan banatuta:

  • Administratiboak: Lege testuak, ekonomikoak eta administratiboak.
  • Literario erlijiosoak: Jainko eta heroien abenturak kontatu.
  • Didaktikoak: Esaera zaharrak.

Sumertar gizartea desagertu, beste batzuk sortu. Babilonia eta Asiriarra, biak idazkera sumertarra erabili. Asurbanipal deitzen den errege asirioari esker ezagutzen ditugu hainbat testu. 3 obra nagusi:

  1. Hammurabiren kodea.
  2. Enuma Elish edo sorrera poema.
  3. Gilgamesh-en poema.

Egiptoko literatura

Ezagutzen diren lehen testuak K.a 2700 urtekoak dira. Hieroglifikoan oinarritzen da idazkera. (1799an) lortu ziren irakurtzea. Granito beltzeko estela bat da. 3 zatitan banatua: 1-hieroglifikoa; 2-demotikoa; 3-grekoa. Liburutik ezagunetakoa Hildakoen liburua da. Formula magikoen sorta ageri da, 42 jainkoei zuzendua. Antzinako Egiptoko erlijioa politeista zen, jainko batengan baino gehiagotan sinisten zuten. Oraindik zutik dira egiptoar jainkoei eskainitako tenpluak. 5. mila urteko Egipto faraonikoaren historian, erlijioa oso gutxi eraldatu zen, jainko batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak bihurtzen ziren, beste batzuk bigarren mailan utziz. Jainkoek itxura ugari izan zezaketen, ikusezinak izan zitezkeen (Amon) edo hipostasi ukigarrietan adieraziak izan. Batzuetan, jainkoek bat egiten zuten. Inperio Berriko jainko garrantzitsuenak Ptah, Amon eta Ra ziren. Egiptoarren pentsaeran, jainkoak Lurra egituratu zuten eta ordena harmoniatsua ezarri. Faraoia da, jainkoen oinordekoa, harmonia hori mantentzeko eginkizuna duen bakarra. Egiptoarrentzat tenplua ez zen otoitz lekua bakarrik, baizik eta jainko baten lurreko bizilekua. Jainkoek bertan bizitzea erabaki zuten, apaizek ongizatea zaintzen zuten, eskaintzak eta gurtza errituak eginez. Tenpluek iniziazio-funtzioa ere bazuten, eta apaiz gazteek bertan ikasten zituzten teologia eta antzinakoen jakinduria.

Entradas relacionadas: