Literatura Unibertsala: Idazle eta Obra Nagusiak

Enviado por Laura y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

William Shakespeare eta Hamlet

William Shakespeare antzerkigilea, olerkari eta aktorea izan zen. Europako literaturaren ikur handienetakoa da, eta ingelesezko inoizko idazlerik hoberentzat hartzen da. Egile oparoa antzerkigintzan, narratiban eta poesian. Haren liburu famatuenetako bat da Hamlet.

Barrokoaren ezaugarri bat da antzerkiaren garapena. Commedia dell'arte Errenazimendukoa da, baina hemen landuko ditugun beste antzerkiak, oinarria Errenazimentuan badute ere, Barrokoan loratzen dira. Shakespearek, tragediazko giza pasio handiak hartuz, pertsonaien konplexutasunean sakontzen du bereziki.

Edgar Allan Poe eta Kontakizunak

Edgar Allan Poe poeta, ipuin idazlea eta literatura kritikaria izan zen. Estatu Batuetako erromantizismo mugimenduko kidetzat jotzen da. Idazteaz bizitzea erabaki zuen lehenengo estatubatuar idazle ospetsua izanik, bizimodu zaila izan zuen. Narrazioak eta olerkiak idatzi zituen batik bat. Estatu Batuetako ipuin idazle goiztiarra, fantasiazko, beldurrezko eta umorezko ipuinaren maisu izan zen, eta polizia eta zientzia fikzio generoen aitzindaria.

Erromantizismoa norberaren sentimenduak bizitzea da. Alemanian Sturm und Drang-ekin hasten da. Egile hauen giroa ekaitz-tsua da, eta Ingalaterran, Blakerekin. Berrikuntza nagusia ez da soilik askatasun formala edo gaietako ekarpenak izango, ezta gehiegikeria eta konplexutasuna ere. Erromantikoen ardura nagusietako bat kreazioari buruzko hausnarketa eta teorizazioa da.

Gustave Flaubert eta Madame Bovary

Gustave Flaubert frantziar idazlea izan zen. Mendebaldeko eleberrigilerik handienetakotzat hartzen da. Madame Bovary da, zalantzarik gabe, bere lanen artean ezagunena eta geroko literaturan eta, batez ere eleberrigintzan, eragin handiena izan zuena.

Franz Kafka eta Metamorfosia

Franz Kafka ama-hizkuntza alemana zuen idazlea zen. Hau Pragan, Bohemian jaio eta bizi izan zen. Haren lan ezagunenetako bat Metamorfosia da.

Konstantino Kavafis

Konstantino Kavafis greziar olerkaria izan zen.

Juan Rulfo eta Pedro Páramo

Juan Rulfo Mexikoko idazlea eta argazkilaria izan zen. Errealismo magikoaren aitzindaria izan zen, "Pedro Páramo" eleberria izanda bere lanik ezagunena. Idazkera lehorra zuen.

Pedro Páramo tiranoen nobela bat da, non errealitate anitzak zatikatuta dauden. Barne bakarrizketa ez da falta. Mexikoko iraultzaren nobela joerakoak dira. Rulforen obrak aldaketa handia eragin zuen eleberrigintza errealistan, nekazari girokoa eta asmo sozialekoa.

Bestalde, gai unibertsalak eta gizaki guztiak ukitzen dituztenak erabiltzen ditu: oinazea, itxaropen hautsiak, bakardadea eta heriotza. Heriotzak, bizitza barren-huts bateko ifrentzua bezala, haren literatur lan guztia zeharkatzen du bere presentzia tematikoaz. Rulfok, gainera, teknika narratibo berriak erabili zituen: kontakizunaren kronologiaren bilakaera hausten du, barne bakarrizketak erabiltzen ditu, elkarrizketak bat-batean tartekatzen ditu, ikuspegia ustekabean aldatzen du, eta abar. Haren idazkera labur-zalea, ia lehorra, herri hizkuntzan eta hizkeran oinarritua baina oso landua, Faulknerren eragin nabarmenekoa da.

Entradas relacionadas: