Literatura Unibertsala: Berpizkundea, Molière, Shakespeare eta Poe

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

1. Berpizkundea (Makiavelo)

Zein zen Makiaveloren obrarik garrantzitsuena? Non sortu zen obra hau? Zein da obra honen gaia?

***Printzea*** (*El príncipe*) izan zen Makiaveloren obra garrantzitsuena. Hau Florentzian sortu zen. Gai nagusiak politika eta boterea dira, eta, bestetik, nola agintzen den herri batean kontatzen du.

Zer izan zen Berpizkundea?

  • Zer izan zen Berpizkundea? Zeintzuk dira literaturaren ezaugarririk nagusienak?

XV. eta XVI. mendeetako mugimendu kultural bat izan zen. Behe Erdi Aroan sortu zen (Florentzian), eta gutxinaka-gutxinaka Europan barna zabaldu zen.

Errenazimentuko idazleen helburuak

  • Zein zen Errenazimentuko idazleen helburu nagusia? Zein helburu geratu ziren bigarren maila batean?

Edertasunaren aurkikuntza da Errenazimentuko idazleen helburu nagusia. Bigarren plano batean geratzen dira beste garaietako helburu moralizatzaileak, hau da, zerbait erakustea helburu duten istorioak.

2. Frantziako Urrezko Mendea

Molière eta bere obrak

Aipa itzazu Molièrek idatzitako hiru obra garrantzitsuak eta azaldu labur horietako bat.

  • *Las preciosas ridículas*
  • *La escuela de las mujeres*
  • ***Zuhurra*** (*El avaro*)

L’Illustre Théâtre

Zer da eta norekin sortu zen L’Illustre Théâtre?

L’Illustre Théâtre konpainia bat izan zen, baina porrot handia egin zuen. Madeleine Béjartekin sortu zuen.

Urrezko Mendearen ezaugarriak

  • Frantziako urrezko mendearen hiru ezaugarri aipa itzazu.

  • Tragediak eta komediak nagusitu ziren nobleen artean. Bertso luzeak eta borrokarik gabeak ziren.
  • Askotan nobleek dantzatzen eta antzezten zuten.
  • XVII. mendean ia idazle ospetsu guztiak frantsesak ziren.

Molièrez gain, aipatu XVII. mendeko Frantziako beste idazle batzuk eta zer gaitan nagusitu ziren.

Beste idazle batzuk ere egon ziren, hala nola ***Pierre Corneille*** eta ***Racine***. Hauek biak tragedian oinarritu ziren.

3. William Shakespeare

Shakespeareren arrakastaren ezaugarriak

  • Zergatik uste duzu hainbeste arrakasta izan zuela Shakespearek? Ezaugarriak

  • Hizkuntza aberatsa zuelako.
  • Pertsonaia bakoitzak hizkuntza errealista edo estilizatua erabiltzen zuelako.
  • Hitzak bi esanahi desberdin adierazten zituelako.
  • Hitz-joko ezberdinak erabiltzen zituelako.
  • Irudien erabilera.
  • Antzezlanak antzerkigintza gazte baten lanak ziren.
  • Erretorika ederra eta hizkera-jolasak erabiltzen zituen.

4. Johann Wolfgang von Goethe

Mistizismoa

  • Zer da mistizismoa?

Gizonaren eta Jainkoaren arteko batasuna eta ezagutza maila lortzea helburu duten sinesmen eta praktiken multzoa da.

Erromantizismoaren gai nagusiak

  • Aipatu eta azaldu Erromantizismoan landu ziren hiru gai nagusienak

Egozentrismoa

Proposatzen dituen gauza guztiak lortu nahi ditu, baina lortzen ez dituelako ez du bizitzan jarraitu nahi.

Askatasuna

Pertsonak askatasuna behar du libre izateko eta bere burua barrutik eta kanpotik ezagutzeko.

Maitasuna eta heriotza

Jendeak maitasuna lortzen ez zuenean, heriotzara eramaten zuen horrek. Amodiorik gabe ez zekiten bizitzen.

5. Erromantizismoa (Edgar Allan Poe)

Edgar Allan Poeren obrak

  • Aipatu Edgarren hiru obra eta horietako bat azaldu.

  • ***Katu beltza*** (*El gato negro*)
  • ***Urrezko kakalardoa*** (*El escarabajo de oro*)
  • ***Heriotza Gorriaren Mozorroa*** (*La máscara de la muerte roja*)

Entradas relacionadas: