Literatura Teoriak eta Azterketa Korronte Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB
Kritika Feminista
Literatura eta kultur testuetan generoaren irudikapenak eta botere-harremanak aztertzen ditu.
Ezaugarriak:
- Patriarkatua testu literarioetan nola islatzen den aztertzea.
- Emakumezko egileen eta pertsonaien ikusgaitasuna sustatzea.
- Generoaren eraikuntza soziala aztertzea eta estereotipoak desegitea.
Virginia Woolf eta Simone de Beauvoir
Feminismoaren lehenengo belaunaldiko autoreak dira, emakumeen ikuspegi literarioa eta soziala azpimarratu zituztenak. Virginiak hezkuntza integral eta benetakoa jasotzeko aldarrikapena egin zuen.
Polisistemen Teoria
Itamar Even-Zoharrek proposatutako teoria da. Literatur sistema dinamiko gisa ulertzen du. Testu literarioek elkarri eragiten diote eta kanpo-elementuek (politika, kultura) eragina dute. Sistema ez da estatikoa; denborarekin aldatzen da eta berrikuntzak sortzen ditu.
Bi sistema bereizten ditu:
- Erdiko geruza: Kritiko literario klasikoak, denek ezagutzen ditugun autoreak/testuak (adibidez, Cervantes, Pérez-Reverte).
- Inguruko geruza: Bigarren mailakoak, ezagunak ez direnak.
Kultura Azterketak
Literaturaz harago doaz, eta botere-harremanak, ideologia eta gizarteak kultura nola eratzen duen aztertzen dute. Helburua kultura eta literatura gizartearen eta botere-egituren isla gisa ulertzea da.
Testu literarioak eta kultura masiboaren produktuak (zinema, musika, publizitatea) aztertzen dira. Botere-harremanek eta ideologiek nola eragiten duten aztertzen dute.
Deskonstrukzionismoa
Jacques Derridak proposatutako korrontea da. Esanahiak nola sortzen diren aztertzea da helburua. Zeinuaren ezaugarri nagusietako bat errepikagarria eta erreproduzigarria dela da. Egonkortasun eza eta etengabeko aldaketa ere ezaugarriak dira. Ez dute erantzun finkorik ematen.
Kanonaren Teoria
Kultura jakin batean garrantzitsutzat hartzen diren testuen multzoa da. Testu hauek literatura-eredu gisa ulertzen dira eta hezkuntzaren, kultur transmisioaren eta literatur ereduaren oinarria izaten dira.
Polemikak
Kanonak baldintzatu egiten dira literatura-korronteak sortzean, baina mugagarriak ere badira.
- Aldekoak: Balio hegemonikoak defendatzen dituztenak.
- Apurtu nahi dutenak: Gizarte-orden berri bat nahi dutenekin bat egiten dutenak.
Harold Bloom
Kanonaren aldeko defentsa egin zuen. Bloomen ustez, testu literarioak beren kalitate estetikoarengatik dira kanonikoak, ez botere-harremanengatik. Ez ditu gatazka sozialak erreproduzitzen, bere ustez. Bere helburua irakurleak ideologiak ez berrestea da.
Estrukturalismoa
Roland Barthes
Testuaren autonomia eta irakurlearen aktibitatea azpimarratu zituen. Bereziki, “egilearen heriotza” kontzeptua defendatu zuen, non egilea ez den testuaren esanahiaren azken erantzulea. Irakurleak testuaren interpretazioan duen askatasuna nabarmendu zuen.
- Helburua: Testua ez da egilearen asmoetan zentratzen. Egilea ez da nagusi; testua irakurlearen interpretazio anitzen bidez bizi da.
- Idazteko teknika: Testua elementu txikitan deskonposatzea, intertestualitatea aztertzea.
Marxismoa
Walter Benjamin
Historiaren kontzientzia kritikoa defendatu zuen. Aurrerapen linealaren ideia zalantzan jarri zuen.
- Helburua: Literatura eta kultura berreraikitzean iraganeko gertaerak modu alternatibo batean ikustea.
- Idazteko teknika: Fragmentazioa eta irudi sinbolikoak erabili zituen. “Pasarteen arkada” metodoa erabili zuen, non kultura-adierazpen txikiak ere zentzu handia har dezaketen.
Georg Lukács
Errealismo sozialista eta historiaren ikuspegi dialektikoa defendatu zituen. Bere ustez, literatura gizartearen eta historiaren isla izan behar du.
- Helburua: Literaturak klase-borrokak eta gizartearen aldaketak azeleratu behar ditu.
- Idazteko teknika: Literatura narratiboa erabili zuen gizartearen eta historiaren konplexutasuna erakusteko.
Harreraren Estetika
Jauss
Literaturaren historia irakurlearen esperientzian oinarrituta ulertu behar dela proposatu zuen. “Igurikimen horizontea” kontzeptua erabiliz, irakurleak testu bat ulertzeko duen gaitasuna denboran aldakorra dela defendatu zuen.
- Helburua: Literatura irakurlearen erreakzio historikoak eta kultur testuinguruak kontuan izanda aztertu behar dela.
- Idazteko teknika: Testuen eta irakurlearen arteko elkarrekintza aztertu zuen, denboran zehar nola aldatzen diren ulertzeko.
Semiotika
Lotman
Kulturaren eta testuen semiotika aztertu zuen. Bere ustez, arte-egitura osoak, testu literarioan dena, transmititzen du mezua. Testu literarioan denak du zentzua. Asko interesatu zitzaion zer duen hizkuntza literarioak amankomunean eguneroko hizkuntzarekin eta zein bereizgarri dituen.
- Idazteko teknika: Testuak analisi formal eta semiotiko baten bidez aztertu zituen, sinboloak, testuen arteko elkarrizketa eta espazio-denbora azpimarratuz.